Quantcast

Urmugako ibilaldiak

Hilabete pasa da Urmuga amaitu zela, eta ematen du aspaldiko kontu bat dela. Izan ere, gero eta bizkorrago pasatzen da denbora, edo hala iruditzen zait niri, behintzat.

Aurtengo Urmugako etapa guztiak politak baziren ere, ezin denak egin, hemeretzi egun mendian egiteko sasoian egon beharra dago eta. Aukeratu egin behar, beraz.

Egin nituen sei etapetatik bi etxetik gertu egin nituen: Aramaixokoa eta Oñatikoa, biak ere politak. Hurrengo biak ere ederrak izan ziren, eta gogorrak ere bai: Belate-Saioa eta Saioa-Urkiaga, batetik eta, Urkiaga-Orreaga, bestetik. Beste biak, Urmugako azken biak aukeratu nituen: Larraine-Belagoa eta Lintza-Hiru Erregeen Mahaia.

Errepikatzeko moduko esperientzia polita.

Comments Are Closed

loading