Quantcast

Tellakaskueta

Zortekoak gara elurzakeok, aspaldiko partez elurra sendo egin du eta gure bailaran. Urrutira joan gabe, bertan dugu elurretan ibiltzeko aukera.

Abenduaren 24an elurra egin zuen. Asko-asko ez, baina goiak zuritzeko beste bai. Gure bailarako gailurrak zuri-zuri ageri ziren Eguberri egunean: Anboto, Udalaitz eta Arantzazu aldea. Hurrengo egunetan ere elurra egin zuen, eta Duru eta Mailla aldean elur geruza polita pilatu zen. Eta ondoren ere elurra egin du eta honelako giroa zegoen atzo Tellakaskueta eta Eskita aldean. Eta datozen egunetarako ere elurra agindu dute.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed