Quantcast

Duru

Egunotan elurra egin du gure bailaran, eta datozen egunetan elurra egingo duela agindu digute. Aurtengo lehenengo elurteak dira.

Elurrak gutxi irauten du gure mendietan, baina aparteko giroa sortzen du, eta ez da aukera galdu behar: ahal dela, mendira joan eta disfrutatu egin behar da. Batek daki noiz egingo duen elurra berriro.

Joan den ostiralean Arantzazu aldean elurra egin zuen, eta larunbatean elur geruza polita zegoen Durun.

Hemetxe dituzu argazki gutxi batzuk larunbatean Durun egindakoak. Hemen, berriz, Arantzazun egindakoak.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed