Gaur elurra egin du gure bailaran, elur pixka bat baino ez, 700 bat metrotik gora. Arantzazun ere egin du, asko ez baina igartzeko beste bai behintzat.
Aspaldian zuri-beltzean editatzen diatut argazkiak. Izan ere, zuri-beltza berezia da, dotorea, ikaragarria. Bihotzak agintzen dit zuri-beltzean editatzeko argazkiak, Buruak, berriz, koloretan. Gaur, buruak agintzen du, eta kolorea nagusitu da.
Hemetxe dituzu argazki gutxi batzuk Arantzazun gaur egindakoak.