Quantcast

Santa Ageda 2014

Ohiturari jarraituz, aurten ere  kantuan eta eskean aritu
ziren Arrasateko koruak Santa Ageda bezperan. San Juan parrokian meza entzun ondoren bi taldetan banatu ziren. Talde bat San Andres eta Bedoña aldera joan zen; bestea, berriz, Zigarrolara. Eguerdi aldera Udaletxean elkartu ziren. Bazkalostean, kalez kale irten ziren berriro eta iluntzean Herriko plaza nagusian amaitu zuten.

Hemen dituzu aurten Santa Ageda bezperan ateratako argazkiak. Hemen, berriz, aspaldiko urteotakoak.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude