Quantcast

Santa Ageda

Santa Ageda bezpera Arrasaten 2020

Santa Ageda bezpera izan zen joan den asteartea, Arrasaten eta Euskal Herriko herri ugaritan baserriz baserri eta kalez kale kopla kantari ibiltzeko eguna. Eta, aurten ere hutsik egin gabe tradizioari eutsi diote Arrasateko Santa Ageda koruek, dotore asko abestuz egun osoan zehar. Hemen dituzu Santa Ageda bezperan aurten egindako argazkietako batzuk.

Santa Ageda 2014

Ohiturari jarraituz, aurten ere  kantuan eta eskean aritu ziren Arrasateko koruak Santa Ageda bezperan. San Juan parrokian meza entzun ondoren bi taldetan banatu ziren. Talde bat San Andres eta Bedoña aldera joan zen; bestea, berriz, Zigarrolara. Eguerdi aldera Udaletxean elkartu ziren. Bazkalostean, kalez kale irten ziren berriro eta iluntzean Herriko plaza nagusian amaitu zuten. Hemen dituzu aurten Santa Ageda bezperan ateratako argazkiak. […]