Quantcast

Erdialdea

Kalea. Horrela deitzen zaio Arrasaten erdialdeari, atzetik auzo hitza ez daraman herriko alde bakarrari. Izan ere, Arrasaten bi alde daude: kalea eta auzoak. Gainera, auzoetan batzuk hiri-auzoak dira; beste batzuk, berriz, baserri-auzoak. Kalea erdialdea da eta auzoz inguratuta dago. Horregatik-edo Arrasaten Kalera joatea ez da kalera joatea erdialdera joatea baizik. Arrasaten alde zaharra Kalean dago. Baina alde zaharra baino eremu handiagoa hartzen du Kaleak.

Hemen duzu Arrasateko Kaleari egindako argazkiekin osatutako bildumatxo bat.

Hurrengo bilduma: Arrasate, BBVAko dorretik

Aurreko argazki bildumak:
Arrasateko ikuspegiak
Musakola
Bedoña
San Andres
Graffitiak
Maritxu Kajoi (2009-2012)
Maritxu Kajoi 2013
Uribarri
Udalatx
Graffitiak (2)

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude