Leintz Arroko Txistulari Eguna, 2012

Arrasateko Udalaxpe txistulari elkarteak antolatutako Leintz bailarako III. Txistulari Eguna izan zen joan den urriaren 27an. Eguraldi eskasari aurre egin, eta 60 bat txistulari elkartu ziren goizean goizetik kalejira, hamaiketakoa eta kontzertua egiteko.  Ordubeteko saioa egin zuten Arrasateko Herriko plazan. Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Antzuola, Oñati eta Soraluzeko txistulariak batu ziren Arrasatekoekin batera  Txistulari Eguna ospatzeko. […]