Joan den ostiralean, ekainak 17, pintura erakusketa bat inauguratu zen
Arrasateko Kulturaten, Julio Galarta (1917-2011) pintorearen omenez. Arrasateko
Margo Taldeak antolatu du erakusketa, Iñigo Arregi, Josemari Velez de
Mendizabal eta Eneritz Tiradosen laguntzarekin. Hurbil Kultura Gaiak enpresak
eta Arrasateko Udaleko Kultura sailak ere parte hartu dute erakusketan.
Erakusketak 70 bat lan jasotzen ditu. Lan horietako batzuk lumaz
egindakoak dira. Gehienak, ordea, olio-margoak dira, paiasaiak, bodegoiak eta
erretratoak. Erakusketa uztailaren 17ra arte egongo da zabalik.
Hemen dituzu Julio Galartaren erakusketako margoen lanak.
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.
Etiketak:
arrasate,
basque,
country,
erakusketa,
euskadi,
euskal,
galarta,
herria,
julio,
kulturtate,
margoa,
pays,
pintura