Quantcast

Iñigo Arregi

Iñigo Arregi  027

Iñigo Arregi Elorza (Arrasate, 1954), margolari, eskultore eta grabatu egilea. Aurten 25 urte betetzen dira lehen erakusketa egin zuela. Urteotan ibilbide oparoa izan du eta erakusketa asko egin ditu Euskal Herrian (Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eibar, Durango, Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñea). Kanpoan ere bai: Valentzia (1990), Sevilla (1990), Madril (1991) eta Paris (1980 eta 1994). Aurten Madrilgo Art Madrid Erakusketan parte hartu du, bai eta Iruñeko Pintzel Galeriak antolatutako erakusketa batean ere. Ekainaren 27tik abuztuaren 1era arte bere obrak ikusgai daude Donostiako Alga arte galerian.

Hemen duzu Iñigo Arregi arrasatear eskultorearen argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude