Quantcast

Apotzaga

Apotzagako eliza aldeaApotzaga (391m, 62 biztanle).
Eskoriatza osatzen duten zazpi
elizateetako bat da. Herri gunetik 2
km-ra dago.
San Migel elizak aztarna arkitektoniko
erromaniko eta gotikoak ditu. Baserrien
egitura arkitektonikoa ere oso
interesgarria da. Baina hilerria da,
seguru aski, eraikin interesgarriena, duela urte gutxi egin bazuten ere. Zirkularra da eta hilarriak ere borobilak dira, euskal estiloko tailekin. Monumentu historiko-artistiko izendatuta dago.
Bestela ere toki lasaia da, ikuspegi
ederrak dauzkana. Bertatik Anboto,
Murugain, Udalatx, Kurtzebarri eta Aloña
mendiak ikusten dira.
Hemen duzu argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude