Quantcast

Korpus Kristi eguna Oñatin

Korpus2006-076

Hemen duzu argazki bilduma

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak:

Comments

  • Leire 2006(e)ko ekainaren 27a

    Jai eder baten argazki ederrak!

  • Joxefe 2006(e)ko ekainaren 27a

    Oñati eta Korpus Kristi eguneko jaia bai dira ederrak. Argazkiek hori baino ez dute islatzen, herri zoragarri bateko jai eder bat. Eskerrik asko, hala ere, Leire.

  • Alex 2006(e)ko ekainaren 27a

    Kareta horrek beldur piska bat ere ematen du ba, ez? argazki politak dira, baina jai hori atzean geratzen den jai horietakoa dela dirudi.

  • Joxefe 2006(e)ko ekainaren 28a

    Kaixo, Alex!
    Egia duk beste garai bateko jaia dela. Hala ere, oso jai bitxia duk, kolore handikoa eta polita. Mozorroa bera bakarrik, agian, beldurgarria izan daiteke. Niri neuri ez zaidak hala iruditzen baina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude