Quantcast

Never Surrender

Never Surrender7623

Hemen duzu argazki bilduma

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak:

Comments

  • Aitor 2007(e)ko urtarrilaren 2a

    Bergarako 14 urteko gazte bat naiz ta enboskadakin batera indako CDa dpm dao!!Se sale!!Lokalian egoten ga entzuten!! 108 kids!! Segi ola ta aber noiz joten dozuen hemen.Benga ai oi!

  • Anonimoa 2007(e)ko martxoaren 12a

    Aupa, Aitor. Ni ez naiz Never Surrender taldekoa. Ni argazkilaria naiz eta iazko udaberrian egin nituen bilduma honetako argazkiak Oñatiko Gaztelekuan. Ondo izan eta segi musika entzuten.

    Joxefe

  • Txurraskoarra 2007(e)ko ekainaren 8a
  • Gertukoa 2007(e)ko ekainaren 8a

    Arazo teknikoak. Berandu da agian baina talde hau gustoko baduzue ezin duzue bihar Arrasateko Elkartasun egunean Monterron Parkean eta gaueko 22:00ak inguruan (ez ahaztu kontzertuak berandu hastea rockaren legea dela) emango duten kontzertua (ikuskizuna. espektakulua, sumuna; deitu nahi duzuen gisara) galdu. Hau gutxi balitz eta Des-Kontrol-i aipamen berezi bat (betikoa. Des-kontrol, Des-kontrol da.) egin ostean, Frontkick eta Business izango dira taula gainean. Ezetz etxean ikasten geratu! AURRERAPENAREN… IZENEAN!!!.Atzoko, gaurko eta biharkoengatik de dio!.

  • azkoi!tia 2007(e)ko urriaren 23a

    atzenin azkottin jobealdeuzte abendun batin?

    segi olaxe ta zuen cd berrixe aurrerapenaren izenean dpm dao

    aio

  • gora never surrender 2007(e)ko abenduaren 8a

    hori kontziertua azkoitikue

    wa k desfase

    horrela garraitxu jotzen ta botilla geixau usten!!!

    zenbat botilla eran ditxut jadanik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude