Quantcast

Irungo Alardea

Irun57

Hemen duzu Irungo Alardeko argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , ,

Comments

  • Joxe Aranzabal 2005(e)ko azaroaren 23a

    Zorionak, Joxefe! Fotoblogari bikaina eginda hago. Gustatzen zaidak Atauri, eta baita hor ipini dituan argazkiak ere. Gustura bisitatuko diat hire txoko hau. Besarkada bat.

  • esther 2007(e)ko uztailaren 29a

    sinceramente me parece fatal que publiques estas fotos, ami m daria vergüenza

  • Atauri 2007(e)ko irailaren 15a

    Hola, Esther:

    Yo a las fotos no les veo ningún problema. Te parecen feas o estéticamente no te gustan? Sinceramente, no sé por qué debería darme vergüenza publicar estas fotos. Te importaría decírmelo?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude