Iragana eta etorkizuna
Oraingo honetan, argazki bakarra aukeratu dut, Igeldoko jaietan egindakoa ekainaren erdialdean. Beste toki askotan moduan, Igeldon herri kirolen probak izan ziren, eta haien artean aizkolariak. Argazkian aizkolari gazte bat ageri da, aizkora eskuetan duela, eta neskatila batzuk oholtza gainean. Elkarri begira daude aizkolaria eta neskatilak.