Etiketaren artxiboa: punk

Punka, azken kultura mugimendua?

Gaur lagun batekin ari nintzen musikaz. Gaiari kontrako ikuspuntuetatik heldu badiogu ere, eta argindarraren gorabeherek gure skype bidezko solasaldia berehala eten, abiapuntu banatatik antzeko ondorioetarantz gindoazela ohartu naiz, hari esateko paradarik eduki ez arren. Azken urteotan Euskal Herritik urrun egoteaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Punka Txilen

Duela zenbait hilabete lagun batek Txileko punk taldeen gaineko zerbait idazteko eskatu zidan. Nagi ibili naiz, egia esan, harrezkero, baina gaur indarrak batu eta zerbait idazteko materiala bilatu dut han-hemenka. Dena dela, ez da punka aipatuko dudan kontu bakarra, hemen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Sex Pistols uste baino sasoikoago

Barikuan gutxien espero nuenean, Gasteiza joan eta Sex Pistols ikusteko bultzada eutsiezina piztu zitzaidan. Ez nekien zer topatuko nuen, zelan ibiliko ziren nerabezaroko mitoak. Sid Vicious gabe, halabeharrez, baina eskaini zutena paregabea izan zen. Itxaronaldiak merezi izan zuen, eta aurre-aurrean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Utreratik mundura, zentsurarik ez!

Andaluzian, Utreran, hain zuzen ere, ez da dena sevillanak eta zezenak. Han ere badago egunero zentsurari aurre egiten dionik. Halakoak dauzkagu, behintzat, Los Muertos de Cristo talde itzeleko lagunak. Arazoak arazo eta oztopoak oztopo, errepidea eta  taulak uztekoak ei diren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Paralisis, punkaren aurpegi iluna

Gaur omenalditxo bat egin nahi diot 80. hamarkadako talde ilun eta itzel bati. Ez nuke arrazoi berezirik beharko, baina gainera laster, 3 egun barru, Eduardo Benavente kantaria auto istripu batek eroan zuenetik 25 urte beteko dira. Zelakoa den bizitza, urtebete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Carter USM: Sex Pistols eta Pet Shop Boys elkartu zirenekoa

Seguruenik inon ez duzue talde hau punk bezala definituta topatuko (gehienetan dance-pop, alternative dance eta holakoak erabili dira haien estiloari etiketa ipintzerakoan), baina, oker gogoratzen ez banaiz, holako zerbait galdetu zien kazetari batek, ea Sex Pistolsen eta Pet Shop Boysen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Konflikt: gatazka Eslovakiatik

Hemen nator beste zorra bat kitatzera. Alde batetik, aspaldixe daukat eginkizun alboratuta, alferkeriaren beste zantzu bat, eta bestetik, joan den udatik daukat buruan talde honi lekua egitea hemen. Inguruko herrietako taldeak ekarri ditut lehenago: Polonia, Txekia, Hungaria, Kroazia…, eta ematen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Punkamine sarearen konkistan

Isilean baina atseden barik, Punkaminek aurrera jarraitzen du ziberespazioaren konkistan. Orain inork ez du aitzakiarik talde honen kanta guztiak ezagutu barik bizitzeko. Wikiak ere kontrakulturaren alde erabil daitezke, ezta? Eman ta zabal zazu! Youtube-n ere konkista honen aurrerapena dator…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Jardunaldi beltzak Leioan

Aspaldian nabil mikrofono eta tauletatik urrunduta eta egoera berrira egokitu egin naiz. Eztarriari ezin duena ez diot nik inposatuko… Hala ere, badaude poza itzultzen didaten gertaerak horren inguruan, eta horien artean, Punkamine inoiz baino sasoikoago ikusteaz gain, nire talde ohia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Lolita no. 18

Seguruenik punkaz zertxobait dakien edonork gogora ditzake Toy Dolls mitikoak, orain dela ez asko ibili dira Euskal Herritik gainera, jatorrizko kide bakarra Olga nahastezina zutela. Talde hau Japonian sortu eta neskek osatu balute, zalantza barik Lolita no. 18 izango zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin