Atzera begiratzen dudanean konturatzen naiz nerabezaroan abesten nituen kanta askoren hitzek berotzen nindutela euren izaera anti-sistemagatik, baina ez nuela guzti-guztietan sinisten (askotan bai, argi daukat). Urteak aurrera joan, eta orain jabetzen naiz gero eta adostasun handiagoa daukadala orduko lelo askorekin. Adostasuna baino gehiago desioa izatera ere iritsi direla batzuk. Eskorbutoren “… el exterminio de la raza del mono ¡llegará!…” da gero eta maizago irrikatzen dudana, musikaz zein musika barik. Tximinoaren arrazak zertarako balio duen ikusita…
HONEN INGURUAN
Orri birtual hauetan irakurle birtualei eskaini gura dizkiedan nire barne munduaren, ezinegonen, amorru eta pozen zatiak agertzen doaz. Agian sabelari lotutako ataltxo bat gehitu beharko diot egunen batean, lapikoen bitartez ere zer esan asko egon baitaiteke. Hemengoengatik ziztadaren bat edo beste sentitzen baduzu, ondo nabilela esan nahiko du. Nahaste honetatik ezer argirik ateratzen baduzu, ni baino hobeto ibiliko zara.ESTEKAK
- Markos Zapiain
- Nontzeberri
- Euskal PEN Kluba
- Volgako batelariak
- Librezale
- Literatur emailuak
- Kixmi
- Punkamine
- Alasbarrikadas
- Anarkismo
- Teketen
- Punkamine (wiki)
- Gaur8
- txapela buruan eta…
- Irakurlearen tartea (mahatsorriak)
- Indymedia EH
- Libros de Anarres
- Ekintza Zuzena
- Ingobernables
- La Haine
- Autogestionate
- Gorri-beltzean
- gura+haize
- Txapelbeltz
- Euskal GNU
- Zuzeu albistaria
- Acabemos con la Tauromaquia
- Punkamine Jamendon (entzun eta zabaldu!)
- Aizkorri
- Euskal Herrian Auzolan
- Portal Libertario OACA
- Euskal Herriko Libertarioak
- Cusámaco
- Félix Rodrigo Mora
- Hitzen Uberan
- La Idea
- Huertopía
- Dabid Martinez
- Sueños de papel
-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- Porru(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- asel(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
- Porru(e)k Gizarte atomizatuan familia eragozpen denean bidalketan
Gorri Beltzean
- Bagoaz… baina ez hainbeste – Nos vamos… pero no tanto
- Las vacunas salvan miles de vidas…
- Kasualitatez datozenak II
- La “coherencia” de la izquierda, de la cristanofobia a la islamofilia
- Ezkerraren “koherentzia”, giristinofobiatik islamofiliara
- Estatu terrorismoaren aurrean, elkartasuna – Ante el terrorismo de Estado, solidaridad
- El Mundial como escaparate de una escala de posturas
- Kasualitatez datozenak
- Aurkezpena Bilbon – Presentación en Bilbao: “Los buenos no usan paraguas”
- ¿Del No92 al Si14?
Meta
Ez da denbora asko “nerabezaroa” atzean utzi nuela. Oso gogoan dut nola sentiarazten zidaten Eskorbutoren abestiek. Bizirik. Itsutasunean zoriontsu. Ideologiez aspertuta (edo ideologien interpretatzaileez) Eskorbutok bete zuen hauen hutsunea. Punka Eskorbuto zen, beste guztiak ez ziren konparagarriak, “unas mariconas” Iosuk esango lukeen bezala. Errealitatea mesfidantzaz begiratzen ikasi zuten nire begiek (“La mentira es la que manda, la que causa sensación”), baina errealitatea aldakaitza zen, errealitatetik ihes egitea zen nire motibazioa. Baina ihes egite horrek egunerokotasun aspergarrian bukatu zuen. Eta drogekin gertatzen den moduan, dependentzia moduko bat garatu nuen, zeozer falta zitzaidan seinale.
Orain, egoera horretatik irten nahian nabil, gutxiago pentsatu gurean, konklusio negatiboez nazkaturik.
Nire bidea apur bat desberdina izan da. Eskorbutoren hitz nihilista eta porrot zaleek liluratzen ninduten arren, punk baikorragoa nintzen ni. Konponbideetan sinisten nuen. Oraindik nire izaera berez baikorra da, baina nire garunek kontrakoa diote. Irtenbideetan sinisteaz nazkatu naiz, ez baitut, adimena erabilita, inon ikusten. Horrek ez dit eguneroko ohiko poza kentzen. Oro har alaia izaten jarraitzen dut, baina beharbada alaitasun etsi eta eszeptikoa da oraingoa. Errealitateaz potroetaraino dagoen poz naif bat. Zaila da azaltzen, baina zintzoki pentsatu eta zentzu gutxi ikusten diot inguratzen nauenari. Eta gutxi esatea ere asko izan daiteke. Baina bizitzera kondenatuta gaude, ezta? Beraz, hau dena bukatzen ez den bitartean osasungarriagoa da irribarreari eustea. Norbaitek ulertzen banau azaltzera etor dadila…