Gaiztoak…

Gaiztoak dira gero, etorkinak. Bereziki errumaniarrak. Denok dakigu lapurtzera baino ez datozela. Gu bezalako hiritar zintzoei dirua, lana…, den-dena kentzera. Zerbait egin behar dugu babesteko.

Etorkinak engainatuta ekarri, esaterako? Lanik ziztrinenak eskaini? Paperik gabe biziarazi? Izerdi eta odol guztia atera eta balio ez digutenean ostikoz bota? Sartzen direnean dakartzaten dirua eta pasaportea kendu? Baina horretarako lege egokiak behar ditugu!

Bai, inmigrazio legalak kalte handia egiten digu eta hobe zailtasunak jartzea, badaezpada ere. Ilegalak, ordea, badauzka abantaila batzuk…

Ez dut erretako errumaniarraren irudirik jarriko ez dudalako morboa helburu. Horren ordez Suitzan alderdi batek bultzatutako hauteskunde kanpaina “burutsuaren” kartela doakizue.

Eraiki dezagun Europa zuri eta aberatsa… (gure etxeetako zimenduen azpian hildakoak ezkutatzen ditugun bitartean).

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Gaiztoak…-ri

  1. egilea: ardentice

    Non geratuko ziren bibotedun tipo horren denbora onak? Orain gurelakoak ez direnak aguantatu behar. Nondik gordeko zuten naziek gasa?

    Gauzatxo bakarra tipo horiei esateko, seguru zuen aitak etorkinak zirela, FAXISTAK.

  2. egilea: ardentice

    Gauza bat argitu behar dut, ez dut testua ulertu baina irudiarekin nahikoa izan dut.

  3. egilea: asel

    Bai, irudia nahiko esanguratsua da, neuk be eztot alemana aituten 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude