Etxerako bidean

Iritsi da etxera itzultzeko garaia. Iritsi da gure mundura berriro esnatzeko garaia. Eta ez nago prest. Bangkokera iritsita Vientianera berriro ihes egitearekin baino ez dut ametsik egiten. Hemen errealitate gizajaleak ongi etorria eginda, itota sentitzen naiz. Egunak geratzen zaizkit etxera itzuli arte eta Makao eta Hong Kongetik pasatuko gara berriro. Baina ez daukat zer gozatu handirik. Gauza bi baino ez ditut desio: azkar etxean egon, etxekoekin, eta aurrean daukadan urtea ahalik eta azkarren joatea, ahalik eta laburren egitea Vientianerako itzuleratik banantzen nauen tartea.

Gauza gehiago pentsatzeko parada ere eman dit Bangkokerako itzulera honek: hau bihurtuko zen Laos ere, seguruenik, inoiz kapitalismo orojalearen eskuetan jausi balitz. Eskerrak AEB eta Thailandiak garaituak izan zirela 70. hamarkadan. Komunismo guztiak ez dira gure Europa “babestutik” begitantzen zaiguna. Kultura salbatzaileak ere izan daitezke kasu batzuetan.
Egun hauek palestinar batekin eman ditut Vientianen, eta hainbat  solasaldi edukitzeko aukera izan dugu. Agian ezagutzen dugun gizarte ereduari lehergailu erabatekoa ipintzeko garaia da. Beharbada terrorista izateko garaia da. Edo terrorista izateari uzteko garaia. Gure eguneroko bizitza itxuraz kaltegabea baita mundu honetako terrorismoaren oinarri ezjakina.

Inork ez lieke jaramonik egin behar nire berbei, bihotz zatitua da hemen hizlari.

ປີນາພບກັນໃໜ່.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Etxerako bidean-ri

  1. egilea: ardentice

    Aupa hi, sindrome post-vacacional delakoa? baina aizu EH era gauza asko dituzu tio, lagunak, taldea, GNU/Linux kurtsoa… (ziberrataz egin behar dugu berba, beste gauza pare bat ikusi ditut)… Datorren urtan beste baten horra eta ondo izatera.

    Seguru ondo-aski egon zarela bertan, egia esan inbidi apur bat ematen didazu 😀 ni ere gustura bizitatuko nuke gizarte hori, oso ezberdina izan behar da, agian bertan egotea apur bat gogorra, baina seguru jendea gustura hartzen zaituela…

    En fin txo, hemendik gutxira beste behin klaseekin hasiko gara, eta ni lanean kontratupean 😀 software askeaz 😛

    P.D: Gainera Bilboko jaiak eta andaramariak ditugu oraindik XD ni joateko gogo pila dut, Lisboan, Extremaduran… egon ostean lagunak herria eta jaiak ikusteko gogo ikaragarria dut, neskak, kontzertuak…

  2. egilea: asel

    Bai, EHn be gauza asko dekot, badakit, eta ez dotaz galdu gura, baina eguneroko bizitzan…, guragoot Laosen. Benetan, han ezer ez da gogorra. Handik bueltan Bangkoketik pasa eta gero eta nazka handiagoa emoten dost. Ezetu bizu Laos, benetan.
    Ni Aste Nagusian amaierarako iritsiko naz. Oin Makaon nago. 24an Bilbotik ibiliko naz parrandan, jakina. Ta andramariak be ez dotaz barkatuko! Berbaingu laster!

  3. saretik bueltaka nenbilela honekin topatu naiz.

    kuriosoa izan da ze azken aldian komentatzen ari naizen gauza batzuk
    ekarri dizkidazu burura (hemendik alde egin nahi izatea baina aldi
    berean hona lotua geratzeko gogoa, oporren amaieraren fantasma…)

    ni lanak suntsitu egiten nau, ta erabaki nuen ahal nuen arte
    aguantatzea nire gurasoen lagunei klaseak ematen-eta. gaur esnatu
    naizenean dei bat egin didate, orain dela eztakitzenbat lan baterako
    aurkeztu omen nintzen eta galdetu didate ia interesatua jarraitzen nuen.

    harritu egin nau, gutxien espero nuna zen (egia esan espero nuena lagun
    bat izatea zen proposamen lizunen batekin asike guztiz deskolokatua
    hartu nau) ta orain ta inorrekin kontsultatzerik gabe erabaki behar det
    ia lan munduan berriro sartzea komeni zaidan edo bizi naitekeen
    orainarte bezela.

    beti bidegurutzetan, beti aukeraketetan, baina egiten deguna eginda
    aprobetxatu beharra daukagu agian horrelakorik ez zaigulako berriro
    gertatzen

  4. egilea: asel

    Kontua da zoriontasunaren bila saiatu barik aldez aurretik galdu dogula, beraz, bide bati egoki deritzogunean, ahalegindu behar, behintzat. Porrota ez da okertzea, ezer ez egitea baino 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude