Hezkuntzan gabiltzan pinguinoontzat IKT ezinegon berezia sortzen duen berba bilakatu da. Atzo hondartza batean hilda agertu ziren bokarta tona guztiak jateak baino enpatxu handiagoa ekare dezake. Zer dela eta? Beldurra diogu aurrerakuntzari? Ez, jakina! Azter dezagun arazotxoa astiro.
Ikastolen elkarteko langilea den edonork, zalaparta handiz entzun du, seguruenik, ikastolok IKTen integrazio erabatekoan murgilduta gaudela, garai berriei inork baino hobeto aurre egiteko prestatzen, ikastola pilotoak ditugula teknologia berrien ezarpena aztertzen eta frogatzen, eta bla, bla, bla…
Horrek guztiak, jakina, inbertsio handiak, asko Jaurlaritzaren dirulaguntzek bideratuta, ahalegin handiak, ordu liberazioak horren buru dauden batzuentzat, softwareen garapena, ikerketa, denon inplikazioa eta beste bost mila gauza eskatzen ditu. Ados. Baina nora abiatzeko?
Gure ikastoletan edozein ordenadore piztu eta gazteleraz agurtzen gaituen Windows XP (aurreratuenen kasuan) eta Gilen Ateak handiaren produktu guztiekin egingo dugu topo, dakartzaten aje eta akats ezagun guztiekin batera. Izan ere, eman diezaiegun bistadizo bat Ikastolen Elkarteak ateratzen dituen produktu guztiei, eta laster konturatuko gara zer eskatzen diguten erabiliak izan ahal izateko: Windows 98 edo berriagoa… Horrez gain, zelan ez, eta programa batzuen garapenean ahal den guztietan kode irekiko aplikazioen abantailei zukua aterata, den-dena kode itxikoa, copyright argi eta garbikoa izango da: ez diezagun zentimo bakar batek ere ihes egin poltsikotik! Hori da hezkuntzan, jakintza munduan, mugitzen direnen izpiritua (ikus. Elhuyar eta beste). Zertarako elkarbanatu, erraz ipini, elkarrekin hazi, elkarrengandik ikasi eta elkarrekin hobetu! Zertarako Creative Commons, adibidez… Hori bost hippierentzako kontua da. Hemengo eusko labeleko askok, ezkertiar zein eskuindar, ondo dakite jateko gauzekin ez dela jolasten.
Bitartean, gure inguruko IKT arduradun saiatuak (gure ikastolan marroia aurrera eroatea tokatu zaiena, alegia), ikerketa luze horien emaitzekin borroka latzean ikusiko ditugu. Hamaikagarren aldiz entzungo diegu ez dakit zenbat hileren ondoren antzera dabiltzala Ikasweb ostia puta delakoarekin, eta ez dugu nekerik izango sinisteko, geuri ere ebaluaketero tokatzen zaigulako Ikaswin apetatsuarekin indarrak neurtzea. Baina lasai, orain Ikasnot datorkigu. Lumak tente paraten zaizkit programa berria asmatu dela entzuten dudan bakoitzean…
Zergatik tematzen gara hemen beti gurpila birrasmatzen? Agian munduko azkarrenak garelako eta beste inon inori ez zaiolako bururatu gure premietara egokitzen den ezer asmatzea. Zelan ez dut lehenago pentsatu!
Eta lanak alferrik egitea eta dirua harrika botatzea maite dugunez, Nonbait ba ei dabil Eusko Jaurlaritzak irakaskuntzarako bereziki egokitutako azken Linux bertsioa. Zelan zuen izena… EusLinux 2005? Irakaskuntzan dabilen beste pinguinoren batek entzun du izen bitxi hori? Ikastola batera edo bestera iritsi da probatu ahal izateko? Itsaslamien kantua ote da? Edo orain Gilen Ateak hemengo erakunde batzuekin Windows euskaratzeko akordio batera iritsi ondoren lurra eman zaie hainbat proiekturi? (Inoiz aterako al da OpenOffice 2rako Xuxen-ik?) Bokarta pozoitsua berriro gure kostaldean? Ez dakit, baina ikusita Ikastolen Elkartearen produktu guztiak ze adiskidetsuak diren guztiz euskaratuta, guztiz libre eta guztiz fidagarria den sistema eragile bakarrarekin…
Eta zer egiten da hemendik kanpo? Badago asmatuta guk ezagutzen ez dugun zerbait? Ez dakit, baina oraintxe erretreta hartu duen Rodriguez Ibarraren erkidegoan ez dute kasualitatez lortu ikasle biko ordenadore bat ipintzea. Hain atzeratuak lur agor haietan, eta Microsofti ordaindu behar izan ez dizkioten lizentzien diruarekin behar zituzten ekipo guztiak erosi zituzten orain dela urte batzuk. Ez zen magia, ezta, baten batek esan ei zuenez, Katalunia lako herri aberatsen dirua hori finantziatzera joan zenik. Burua erabili, eta Gileni dirua ez oparitzea erabaki zuten, besterik ez. Agian horrexegatik agertu da Extremadura uda honetan BBCk Linuxek mundu osoko hezkuntza sistema desberdinetan duen lekua aztertzeko emititu zuen programan. Gutaz, ostera, ezer ez… Ondoren etorri ziren GuadaLinux (Andaluzia), MAX (Madril)…, eta iaztik, oker ez banago, Kataluniako gobernua ere buru belarri dabil hezkuntza sistemari egokitutako Linux bertsio katalanarekin.
Beldur naiz tren honetara oso berandu igoko ez ote garen; edo are txarrago: dirua hemen dirua han, ez ote garen betiko nasan geratuko, tentel moduan begira eta bidaiari xumeon poltsikoak hutsik.
Arrazoia eman behar dizut. Egia handiak esan dituzu.
Ikastolen mugimenduak Euskal Herriko hezkuntza sisteman lan handia egin
duenik ez dut ukatuko, berari esker hemengo heziketa sistema beste leku
askotakoa baino hobea da… Baina gaur egun, IKT bezalako gai
estrategikoak kontuan hartu behar baditugu, Ikastolen mugimenduak
erreferente izateari aspaldi laga zioala esan eta salatu beharra dago.
Ikaswin eta Ikasdat sortu zituztenean ikaragarrizko hutsegitea egin
zuten, Windowsen oinarritutako zerbitzaria jartzera behartu zuten. Hain
zuzen ere software libreak indarra erakusten zuen alorra bera ere
baztertu egin zuten. Zenbait ikastoletan, ordurako, zerbitzari libreak
martxan zeuden, eta horiek bazterrean utzi arazi dituzte. Barkaezina.
Eta oraindik okerrago dena: firefox bezalako nabigatzaile batekin ezin
da ongi nabigatu ikasweb aplikazioarekin sortutako gune batean. Saia
bedi edonor ikastolen elkartearen webgunean sartzen. Aikejoderse.
Zertan ari dira hezkuntzan erreferente izan behar duten horiek? Non
geratzen dira elkarlana, solidaritatea, taldelana teknologiarako
eskubidea eta horrelako balio horiek guztiak? Euskal curriculumaren
diseinuan hainbat aldiz aipatzen diren balio horiek, nonbait, ahoa
betetzeko baino ez dute balio…
Elebitasuna aldarrikatuko dugu, baina teknologiaren ikuspuntutik
gizarte elebakarra hezitzen ari gara. Mikrosoften mundua besterik
ezagutzen ez duten ikasleak sortzen ditugu, gizartearen beharrak
kontuan batere hartu gabe. Estandarrak zer diren ez dizkiegu irakasten,
OpenOffice euskaraz dagoela ez dakite, firefox zer den ere ez, eta jakina, euskalbar bezalako tresna erabilgarriak ez dute existitzen…
Ikastoletako irakasleei oraindik WORD eta EXCEL irakasten ari dira.
Ikastola guztietako makina gehienak gazteleraz daude, ez dakite Ubuntu
bezalako sistemak ikastola batean behar den guztia (ofimatika
aplikazioak, argazkientzat apliakzioak, musika, bideoa, nabigatzaileak,
posta elektronikoa, mezularitza elektronikoa, blogak, edukien
kudeaketarako aplikazioak, bai eta kontabilitatea bera ere…)
daukala eta gainera euskaraz dagoela.
Honen guztiaren aurrean zer geratzen zaigu? Konfederazioaren buruetako
norbaitek hau irakurtzea gustatuko litzaidake, ea lotsa pixkat ematen
dion eta hau guztia berbideratzen duen. Orain arte teknikarien
erantzuna oso txarra dela iruditzen zait, oso eroso daude gaur egun
egiten dutenarekin, aldaketarik gabe bizitza errazagoa baita, baina
hezkuntza sisteman geldirik geratzea onartezina da, gizarteak aurrera
egiten duen heinean hezkuntzak ere aurrera egin behar du. gehiago
esango nuke, hezkuntzak gizartearen aurrerakada bultza behar du, inoiz
ez du dagoenarekin geratu behar.
Eta ez ditut eragin ekonomikoak aipatu… ikastola guztietatik Windows
eta Office lizentzia guztiak kenduko bagenitu zenbat diru aurreztuko
luketa ikastolek orokorrean? Eta kalkulo erraz batzuek egingo ditut,
beti ere behetik:
dagoela (100 PC), eta irakasle eta idazkaritzarako makinak ere hor
sartu ditut.
artean 150 eurotik behera jeistea zaila da. Gainera, Photoshop eta
horrelakoak ez ditut kontuan hartu nahi…
Lizentziatan ikastola horrek bakarrik 15400 euro gastatu beharko ditu.
Eta kontuan hartu behar da hiru edo lau urtean behin makinak aldatu
behar izaten direla. Ikastola guztien diruak bilduko bagenitu ez
litzateke txantxetako kopurua izango. Demagun horrelako 20 ikastola
daudela, 308000 euro lirateke. Zenbat KMK antolatu behar dira dirutza
hori lortzeko?
Behin federazioko teknikari batek zera esan zidan: frogatu egin beharko zenuke software libreaz ere gauzak egin daitezkeela. Baina erantzuna erraza da: dirua gastatu aurretik frogatu egin beharko lukete federaziokoek software libreaz ezin dela egin.
Nabari denez haserre samar nago gai honekin. Ezin dut onartu ikastolen mugimendua atzean geratzea horrelako gai garrantzitsuan.
Tira, basamortuan aldarrikatzeko sentsazioa dugu beti irakaskuntzan software librearen aldeko apurtua egiten dugunok…
Beste datu bat gure zoritxarrerako: oraingo OpenOffice bertsioa 2 da, eta ia urtebete agertu eta gero, euskaratuta dagoen azkena 1.1.4 edo holakoren bat da (2ri dagokionez, beta bertsioan dago eta oraingoz distroen pakete ofizialetan ezer ez…). Zer esanik ez, Xuxen egokitu barik geratu da, eta ez dago OpenOffice 2n instalatzerik. Agian, lotsagarria izan den beste zerbait, Eusko Jaurlaritzak holako lana (Xuxenez ari naiz) enpresa pribatu bati eman ziolako eta baldintzen artean ez ziolako hasieratik exijitu kode irekikoa egitea eta beti eguneratuta edukitzea? Baina horretaz nahikotxo berba egin nuen nire blogari hasiera emateko idatzi nuen artikuluan… Kontua da, gaur berton Mandriva 2.007 instalatu dudala, eta jakina haiek ez ziren gure euskaraketaren zain geratuko, beraz, dakarten bertsioa 2 da. Lehen aldiz Linuxen murgildu nintzenetik, erabili behar dut nire eguneroko tresna den OpenOffice Writer euskara ez den hizkuntza batean, eta gainera ezinbestekoa den zuzentzaile ortografikorik gabe. Banuen beldur hori uda aurretik…
Azkenean Estatuan bertan hirugarren munduan geratzen ari gara, gu beti hain harro aurreratuenak garelakoan! Uste dut jende gehiegi dugula EHn subentzioetatik eta liberazioetatik bizitzen, eta ordaindu, denok ordaintzen dugu. Ulertzen dut, beraz, zure amorrua. Ea benetan baten batek lotsatzeko arrazoirik topatzen duen hemen!
Kontu pare bat:
honetan) libre geratuko dela, eta bestela ere bertsio zaharragoa ere
erabilgarri dago: benetan zuzentzaile ortografikoa erabili behar badut
aurreko bertsioa irekitzen dut (biak dauzkat instalatuta, hori ere egin
baitaiteke).
beraz pazientzia pixkat eduki beharko dugu, ez dira ari era irekian
euskaratzen, nahiz eta euskalgnu-koak ari diren horretan…
Bestela, ados nago zurekin laguntza publikoa jasotzen duen proiektu
ororen emaitzek libreak izan beharko luketela (denon onurarako alegia),
baina gai korapilatsua ere izan daiteke: laguntza partziala jaso duen
zerbaitekin zer egin behar da? nork ordaindu du beste zatia? hark ez al
dauka eskubiderik? Ez dut amaierarik gabeko eztabaidetan sartu nahi,
sakonean, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegiekin topo egingo
baikenuke.
Erakunde publikoek onura publikoa bilatu behar dute, horregatik berak
egindako guztiak denontzat izan dadin saiatu behar du (nahi baduzu
saiaturen ordez behartu jarri), eta esate baterako, hor sartu nahi dut
hezkuntza saila.
Beste kontu bat da ikastolen mugimenduarena, ez da administrazioa,
baina bere publikotasuna aldarrikatu nahi dut (onura publikoko
erakundetzat daukat, ikastola askori onartu zaien bezalaxe), eta
laguntza publiko asko jasotzen du, baina gurasook ere asko ordaintzen
dugu. Bere emaitzek guztion onerako izatea helburu izan behar du, bai
eta hezkuntzan eragitea eta etenik gabe hobetzea ere. Eta hor kale
egiten ari da, software librearen inguruko inolako azterketarik ez du
inoiz egin, ez du inoiz taldetxorik jarri teknologia horiek eman
dezaketena aztertzen, eta azkenean, ikastola konkretu bateko (edo
batzuetako) irakasle jakin batzuek ari dira mundu horrek eman
ditzakeenak frogatzen (IKTeroak eta horrelakoak…). Zertan ari
da GIE? Zertan konfederazioa? Horrelako gaiek ez badute beraiengan
interes edo ardurarik sortzen aldegin dezatela eta beste batzuei, ideia
berriei, bidea eman diezaietela. Zaharkituta geratzen ari dira.
Tira, xuxeni buruzko informazioak poztu egin nau, aspaldiko nire kezka baita. Espero dut egunen batean euskarazko aspell edo antzekoa egotea, office delakoez gain e-postan eta beste tresnetan ere erabilgarriak izan daitezen, eta Linux distribuzio guztietan ofizialki agertu ahal izateko.
Esandakoekin ados. Hala ere, diru pribatuei buruz, hor uste dut enpresa batzuek kontzeptu aldaketa bat egin behar dutela: kode irekia eta doakotasuna ez dira gauza bera, eta software librean lan egiten duten enpresa askok mozkinak ateratzen dituzte. Badakit batzuei kapitalismoaren arauei uko egiteko eskatzea gehiegi dela… đ
Gure ikastolan hiru zorok jarraitzen dugu buruari eragiten Linux ezartzen joateko. Lehen urratsa izan daiteke epe labur batean ikasleek erabiltzen dituzten ordenadore guztietan Linux baino ez instalatzea. Lehen saioak orain dela urte batzuk egin genituen eta gure inguruan batzuk urduritzen hasi ziren (ikasleak ez, laster ikusi baitzuten ez zela beste planeta bateko ezer).
Tristea da ikustea irakaskuntzako zenbait jendek dion beldurra ezezagunari, edozein aldaketa motari.
Arrazoia, eta esan behar da hau ere: Xuxen laster egongo da libre eta eskuragarri bay hunspell bay myspell formatoetan, beraz azkenean zuzentzaile estandar eta aplikazio desberdinetan uztargarria izango dugu. Arduradunek erantzun didate eta informazio hau eman e-postaz gaur berton. Bakoitzari berea, bazen garaia eta ondo etorri!
Ez naiz GIE-ko bozeramalea baina bertan eta ikastola baten lan egiten dut. Eta zera adierazi behar dizuet. GIE zertan ari den jakin nahi baduzue etorri eta galdetu.
Oso erraza da.
berton erantzun dezakezue idatzi dugun zerbait zuzena ez bada, aukera duzue artikulua eta geroko oharrak irakurri dutenek zuen zuzenketak ezagut ditzeten, irekita dago bloga. neuk ere ikastola batean lan egiten dut.
Uh! konbidapen horretaran aitabitxiak eraman beharko dituzu, bada ez pada. Nik, pretsonalki sablea aukeratuko nuke gertuago eta pertsonalago izateko.
P.D.
Bertsolaritzako CD potroso bat erabiltzeko edo instalatzeko administrari eskubideak eskatzen dituenean CD hori patxadaz eginda dago????
Normala da sistema bakarrerako izatea, eta ez, ez da FreeBSD