Gaur erosi dut diskoa. Lehen entzunaldian gustatu zait. Orain gutxi Gipuzkoa Kulturararako egindako elkarrizketa cc-by-SA
Tag Archives: ruper
Pelota partidurik ez neban ikusi
Eta arraro sentitzen naiz. Egixa esan parian tokau ezkero ikusi egingo neuke eta gustora ikusi sufridu arren. Gurago izan neban olatu haundixak ikustia kostan, hala eta be.
- EAEn % 33ko audientzia (portzierto, zelako nahastosua dan erkidegua eta talde politikua be EAE izatia. Nekosua beti ANV-EAE idaztia… ).
- Nafarruan % 40ko audientzia. Bi lagunetik batek ikusi zeban partidua.
Partidurik ez eta telebistarik bez. Aste akaberia aretotik aretora ibilli naiz.
Barikuan Txuma Murugarren (webgunia ei dauka, baiña telefonicaren lotura bat agertzen da…) eta Gari (ikustera ohittuta ez nagon webgune bat, zeozela esatiarren) ikusi nittuan Plateruenan. Etxian moduan egoten naiz hango antzokixan. Kontzertu ona. Bixak dittut gustoko eta oso oso txarto egin biharko leukie nik okerrekorik esateko. Hori bai, Roberto Mosok urten zeban momentuan… gure lagun batek galdetu zeban moduan: Roberto Morro dok dantzan dabillena?
Zapatuan Leo Bassi Elgetako Espaloia Kafe Antzokixan. Jendez lepo egon zan Espaloia eta ez zan iñor urten disgustora. Berakin afaltzeko aukeria euki neban eta gustatzen jata daukan bizi-filosofixia. Jarduntsua da eta luze egon giñan entzuten kuadrillatxua. Oingo astian Toledon egongo da, ateuen elkargune izango da Toledo. Zein herri eta Toledo! Blogari saiatua da Bassi eta nundik nora dabillen jarraittu geinke errez. Emongo dau zeresana Toledon probokazio-man-ek.
Domekan olatuak ikusten lehenengo eta gero goxo-goxo Victoria Eugenian. Berandu erabaki giñuan Ruper ikustera fatia, baiña aukera ona izan zan. Lekua… elegantia da, baiña gu hirugarren solairuan egon giñan. Zer esango dot ba! Ba galdu egitten da taula gaiñekua bertatik bertara ikusten ez danian. Hirugarrenetik be soiñu ona eta argixak mundial. Jabi Ulla ezaguna da, baiña ezagunago izateko meritu guztiak egin zittuan domekan be. Ruper bera ondo (hobeto egon izan da Ruper be). Atzo nerbioso-edo… anplixari “on” emotia ahaztuta behin, zubitoren batekin be larri, letraren batzukin nekez be bai… baiña ondo. Haizietan jardun zeben Gorka Benitezek (saxua eta zehar-txirulia) eta Juan de Diegok (fiskornua). Entsegu gutxitxokin seguruenik, baiña kolore politta emon zotzen pare bat kanturi. Jendez lepo aretua eta artistiari txalo zaparrada haundixak joten, entregauta. Politto egon zan. Dana grabau da eta lau kamaratan, gaiñera! Komentarixo asko egin zittuan eta kritikatxo bat be bai. Irratixetan euskal musikarik jartzen ez zebeneko urtien gaiñian egon zan berbetan eta bota zeban: bueno, gaur egun moduan. Txaluak entzun ziran antzokixan. Komentarixuak badauka mamiña, baiña hau beste egun baterako.
Gaur astelehena… eskerrak zubixa be badatorren. Animo!
Gu baiño hobeto bizi dana kabroia galanta!
Asko ez dala egon naiz gura dozun gorputz atalera ur-txorrostadia botatzen dotsuen leku baten. Bai, masaje eta guzti. Eta hara fan ostian pentsau dot barberuanera be fatia eta halaxe fan naiz. Itxitta dauka barbererixia Manolok 26ra arte, harek be merezittako oporrak, zelan ez. Asmua zan egunetako hau bizarrau kentzia. Sekula ez dosta iñork bizarra egin, baiña ur-txorrotadak hartzera ausartu eta gero oporrok bordatzia pentsau dot lortu ez arren. Bizarra kentzera fateko erabakixa hartzen bi motibok lagundu doste:
- Pako Aristik.
- H.M. Enzensbergerrek idatzi eta Ordorikanetik ikasitako kantuak.
1) Pako Aristi
Zutabe hau bai, derrigor irakurtzekua egin da udan. Gustuko dot bai modua
bai edukixa. Handittik hauxe: hamarkadotan kontsumismo tonak jaurti
dizkigute gainera, ongizate maila oso altura igoarazi gaituzte, oso
ondo bizi gara gehienok. Idealik gabe utzi gaituzte. Eta, edukita ere,
ideal horiek mantentzeko argumenturik gabe utzi gaituzte. Ados nago
Aristik esaten dabenakin. Jarraitzen dau: Ezkertiarren papera gizartean formulatu
beharra dago. Hau da hau! Ez dakigu ezta jakin be zer dan ezkerrekua
izatia gaur egun. papera formulatu? definiziñua bera be… Banenguan ba ni gaur egun ez zeguala diferentzia haundirik… danok be erreztxo bizi ete gazen marraren hemengo aldian… Eta ez pentsau hau kale kontzientziaren kontu bat danik bakarrik ze mailla intelektualian be ez dot uste erantzun garbirik emoten danik.2) Kantua: Berreziketaren zailasunari buruz (Hans Magnus Enzensberger – Ruper Ordorika):
Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean
barberoenera joaten dira.
Abangoardiaren orpotik xoraturik joan gabe hala diote:
ez huake zerbeza bat gaizki etorriko orain.
Kausa zuzenearen alde borrokatu beharrean
biruela eta barizen kontra ari dira.
Unerik larrienean hortxe doaz
buzoi edo ohe bila.
Hastekotan dela milurtekoa
ba heurak beren haurzapietara.
Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik.
Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso.
Zorri saku bat asko da heuren aldean.
Zalantza aldeanoak.
Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak.
Iraganaren kondarrak.
Ez dagoela denak akatzerik, alegia.
Ezin egunero ibili gauzak esaten.
Ene! gizonik ez balego
orduan bai pagotxa.
Ene! gizonik ez balego
orduan zer.