Bagara Martin Larralde

Gaur pintxo poterik ez (kaleetan bai, han jende uholdea zegoen), baina pintxoak eta ardoa zeuden ekitaldi bitan egon naiz, izan ere, Bilbok Xiberua letxe eta Nafarroak Albania, pertsonok ardoa… Bata, Bagararen urteko jardunaren azalpen ekitaldia; bestea, “Martin Larralde” liburu-diskoaren aurkezpena.
FX PhotoStudio Image
Lehenengoa ofizial-ofizial joan da. Kultura etxe ederrean, Arrasaten. Alkate gutxi entzuten, baina Ahaldun Nagusia han zen, lehenengo lerroan (eskukoak ere jo dio eta enteratu gara Aldundian iPhoneak erabiltzen dituztela :-). Jende dezente eta ezagun asko ekitaldian. Bagarak merezi du eta esango nuke begi asko daudela Bagarari begira. Gaur begira egon barik parte hartzera ere gonbidatu dute jendea. Gustatu zait egin diguten eskaera: “norbere txiringitotik harantzago begiratu eta ikusi. Komunitate osoaren eta Euskal Herri osoaren interes globalari egin jaramon. Manejatu plano zehatza eta orokorra. Oso garbi izan behar da epe motzera beharbada ez, baina epe ertain-luzera perspektiba laburrak kalte handia baino ez dakarrela”. Ia kapazak garen gizarte eragileak, pertsonak eta kooperatibak konfluentziara ekartzeko eta begirada altxatu.
FX PhotoStudio Image
Bagarak badu zerbait barrua mugitzen didana, baina gaur bigarren ekitaldian sentitu ditut tripak. Etxe horretan badakite autoantolaketa zer den eta gaur ere erakutsi dute. Ez da hitz bat, bizi filosofia bat da. Eneko Barberenak egin digu harrera, ondo egon da. Bere liburuaren aurkezpena egin eta ez du bertako testu bat ere irakurri. Prezzirekin egindako aurkezpen elegante bat ekarri du eta polito sartu ditu musikak, bideoak… berririk ez, baina bai ondo sartuak. Koblakariez jardun du, eta beharbada, entzuleoi, baita koblakari izateko grina sortu ere. Ikusi dugu koblakaria ez dela bizi gela txiki, itxi eta ilun batean, leihotik begira. Idazle hau ez dago, behitzat, zain.

Juan Martin Elexpururen hiztegi bizixa aurkeztu dabe

BergarakoHiztegiaJMElexpuruHiztegia
Argazkia: goiena.net

Laburpena hauxe izan leike: Aro berri bat zabaltzen daben hiztegixa aurkeztu dabe Bergaran, oinguan Interneten dago, edozeinek duan erabiltzeko moduan. Nun geratu da aspaldiko FileMakerra eta word-a? diño Elexpuruk. Oso erabilgarri da hiztegixoi eta gaiñera bertsiño original bihurtu da. Editore bat izango dau eta edozeinek egin ahal izango dittu aldaketak. Zorionak!

Hauxe esan dabe aurkezpenian:

– Agurne Barruso alkatiak: Batze lan haundixa da, baiña ez dogu batu guk gordetzeko. Hau da zabaltzeko lan bat eta ezkutuan ezin dana geratu. Horregaittik dago, bestiak beste, sarian. Garapen haundixago baterako abiapuntua izan deilla eginddako lana esan zeban Agurnek. Aipatu zittuan unitate didaktiko posibliak, ahozko ondaria, toponimia… Aro berri hau emankorra izan deilla eskatuta aurkeztu zeban hiztegixaren egillia, Juan Martin Elexpuru.  Berbaldi politta egin zeban alkatiak. Portzierto, filologian lizentziaduna.

Juan Martin Elexpuru: Sarian jartzen dan hiztegixak oso historia luzia dauka atzetik. 1969an hasi nintzan berbak jasotzen, paperian apuntatzen, fitxak egitten… grabadorarik ez zan orduan, magnetofoi zahar zaharrak eta bi borobil haundidunak ziran eta Bergara guztian 2-3 baiño ez ziran egongo. “Ordenadore” izena Algodoneran zebizenak bakarrik ezagutzen zeben…
1985ian fotokopiatutako bi liburu etara ziran, bekaren bat tarteko. Gerora etorri ziran Euskaltzandiaren atlas linguistikua… 1996xan doktore tesi moduan agertu zan beste liburu bat, dozena bat ale egin zirana, ez gehixago.
Gero FilelMaker-etik Word-era hustu zan edukixa, errore haundixa egiñaz. 2005ian hiztegixa etorri da. Baiña Elexpuruk esandako moduan: Gaur egunian Interneten ez dagona ez dago. Komenigarri ikusi giñuan Internetera pasatzia. Iñazio, Estepan eta hiruron artian egin zan proiektua. FileMaker eta Wordera pasatzeko erroria eta gero lana orraztu, txukundu eta ezpanak pinttau jakozen edukixari, berriz be datu base bihurtzia asko kostau zan eta Estepan eta Iñaziok bakarrik dakixe zenbat lan kostau dan, zenbat ordu. Burukantsaziñuak hor dare, baiña baitta emaitza ttukuna be.

– Estepan Plazaola: Bilatzaile aurreatua daukala esan dau, aurkibidiak azaldu, kategorixak, sailkako zerrendak, 1.000 argazkittik gora daukala esan, esaerak be bertan darela, inprimitzeko moduan be badagola…  Klaro, Explorer nabigatzilia erabilli dabe aurkezpenian  eta “ez dittu ikur batzuk ondo erakusten…” esan du Estepanek. ;-(

Eta garrantzitsutzat hartu doten berrikuntza: Berbak erantsi: aukeria dago norbere berbak gehitzeko. Horregaittik, hiztegi hau ez da sekula amaitzen eta gaiñera hiztegi original bihurtu da sarekua. Hurrengo bertsiñua ez da tekleatu biharrik egongo. Demasa da eskaintzen daben aukeria berbak gehitzekua. Benetako hiztegi bizi bat da, wikipediaren antzerako filosofia ikusten dot atzian (kasu honetan Bergarako loguaren azpixan… helbide  ezkutuena beste egun baterako… ). Hitzen gaiñeko komentarixuak, berba osuak… proposatu eta da baten agertzen dira sarian. Gerora dago moderaziñua  eta hortan igarri dabe. Lehenengo erabiltzailliak sartutakua ikusi daixela bestela kale egitten dau feedback-ak . Juan Martinen beste ume bat da eta oin erabiltzaillien lana da hobetzia, haztia…

Nik neure Euskalbarren bihar dot hau hitztegixau! “El imposible vencido” JM. Zorionak!