Jendeak telebista erabiltzen du informatzeko

Beti gabiltza gora eta behera Internetekin… eta erabiltzen dugun askok, asko erabiltzen dugu, baina gehienei erakargarriagoa egiten zaie telebista. Ahaztuta ditugu euskarazko telebistak. Egigurenen esana ibili da egunotan hara eta hona: “ETB2 itxi eta euskarazkoa egin kalitateko” dio. Edo Gari Araolazaren hau ere hara eta hona dabil twitterren: Si hablas en euskera no sales en ETB2

Bueno, ba ekarri gura dut hona datu zaparrada batetik ateratako zati txiki bat barometrotik . Gabinete de prospección sociologica-k egindakoa da, ez barometroak. Euskaraz ere badago, baina nik erdarazkoa dut eskura. Zer erabiltzen dute herritarrek EAEn eta Estatuan informatua izateko? Galdera horri erantzuten diote horrela:

Barometroa 212

Zer pentsatua ematen du eta zer pentsatua eman beharko luke. Zer da euskaldunok ikus-entzun dezakeguna euskaraz telebistatik?

Euskarazko tokiko telebistek lekua dutela argia da, baina politikak ere bideratu beharko dira gehien erabiltzen den hedabide mota hau osasuntsuago izan dadin. Euskaldunok behar ditugu euskarazko kateaK. 

Adierazgarria, bestalde, egunkarien eta irratiaren datuak… Eta ojo, galdera ez baita entretenitzeko, edo bestelakoetarako, informatzeko zein den erabiliena da datua.

Kazetaritza gaur definitzen duten zenbait esaldi

 

Katalunian egindako erreportaje hau ikusten
egon naiz. Ordu erdi ingurukoa da, eta esaldi pila bat ditu zer pentsatua
ematen dutenak. Ez nago denekin ados, baina askok jotzen dute bete-betean…
pentsatu dut bideotik ateratzea. Klaro, nork esaten dituen-eta inportantea da
eta horretarako egin klik kataluniako nahieran-en: TV3-ko alacarta-:


  • Kataluniako unibertsitateko komunikazio
    zientzien fakultateko egunkari saltzailea bizi da gominolak eta litxarreriak
    saltzetik, ez egunerokoak saltzetik.
  •  Lehen 1.200 egunkari banatzen zituen
    banatzaileak orain 600 banatzen ditu.
  • Janis Krums-en adibidea (hegazkina Hudson
    errekan
    ) aipatzen da nola
    argazki bat atera, Twitterrera bidali eta mundu guztian nola zabaldu zen.
  •  9.000 milioi mobildun pertsonarekin ezin
    da lehiatu… moldatu beharko da kazetaritza egiteko modua.
  • The Philaldephia Inquirer 
    eta The daily news  ERE bat aurkeztera heldu ziren.
  • Kazetaritza egingo da baina ez papererako
    bakarrik: Internet, telebistarako, eskuko telefonoetarako, eta noizbait
    erlojuetarako edo datorrenerako egin beharko da kazetaritza.
  • Ikerketa kazetaritza egitea gero eta
    zailagoa da, dirua neurtzen den honetan…
  •  Autoinkulpatu ere egin beharko lukete
    egunkariek…: 1993an egunkariek %11-ko irabaziak izaten zituzten, orain %23koak
    dira, baina ez direla nahikoa esaten dute.
  • Kazetaritza enpresek ez dute jakin
    produktu erakargarriak eta errentagarriak egiten
  • Interesgarria zer da? erreportaje landuak
    edo kazetari lan automatizatua? Kazetaritza automatizatua makinek egiten dute…
  •  Prekarietateak kalitatean eragiten du.
  • Erredakzio ahulek ezin dute kazetari
    berezituetan inbertsiorik egin.
  • Kazetariak orain libreago dira berez.
    Baina albisteak diktatu ahala idatzi edo ikerketa egiten da?
  • Bigarren mailako bideetako kazetaritza
    interesatzen zait. Horrek du interesa
  • Krisi ekonomikoaren aurrean eta
    errentagarritasun bila bazterrean geratzen da kazetaritzaren bokazio soziala?
    Ospitaleetan osasuna bazter uztea letxe da hori.
  •  Avui.cat-en lehenengo gauza egiten dutena
    da hedabide digitala eguneratu goizean goiz. Bera da irakurriena… (erreportaje honetan ez da esaten, baina EREan dago Hermes-ek erosi ostean)
  •  Argazkiak notizia dagoen lekutik bertatik
    bidaltzen ditu kazetariak eta telefonoz esan zer dagoen ikusten segituan
    sareratzeko. Azkartasuna ezinbestekoa da, txipa aldatu behar da.
  • Kazetariak kamera erabiliz egiten du
    bideoa, baita papererako zein digitalerako.
  • Kazetaritza notiziaren lekutik egiten da
    ez bulegotik.
  • Kioskokoa baino audientzia handiagoak
    izaten dira digitaletan. Preparatuak egon behar gara horretarako.
  • Interneteko egunkari arrakastatsu batek
    %3 edo %4ko margenak uzten ditu, paperekoak %30.
  • Hanka bat Interneten eta bestea paperean
    izanda arrakala handitzen doa eta zabaltzen-zabaltzen joanda hankak zabaltzen
    doaz-eta…
  • Copy-paste robotek egiten dute
    233grados.com -en (papera erretzen den graduak dira 233) Ez dute horretan
    segundorik ere galtzen. Ez dute azken ordua lantzen. Algoritmoekin egiten dute
    hori. Informazio ezberdina ematera dedikatzen dira errekurtso guztiak
  •  Biziraungo dugu ezagutu ditugun mantxeta
    barik, ez dago arazorik. Gazteenei zer esaten diote “El Mundo” edo “El país”
    markek? Guri baino askoz gutxiago. Orain sare sozialetan gomendatutakoa
    irakurtzen dugu…
  •  Eyeos-en argi diote: sare sozialetatik
    heltzen gara hedabideetara. Notizia guztiak daude sarean. Erronka da
    gustuko ditudan sei horietara heltzea. Gomendioak parte inportante dira
    horretarako.
  • Googlek hierarkizatzen ditu notiziak…
    makinak egiten du lana. Batzuek deformazio efektiboa deitzen diote.
  • Ordenatzea izango da kazetaritzaren
    etorkizuna, mentalki ordenatzea.
  • Arrakastetako bat blogak izaten
    jarraitzen dute. Notizia gertatzen den lekutik elikatzen direnak…
    Pertsonalagoak dira, libreagoak.
  • <!–
    /* Font Definitions */
    @font-face
    {font-family:"Times New Roman";
    panose-1:0 2 2 6 3 5 4 5 2 3;
    mso-font-charset:0;
    mso-generic-font-family:auto;
    mso-font-pitch:variable;
    mso-font-signature:50331648 0 0 0 1 0;}
    @font-face
    {font-family:"Courier New";
    panose-1:0 2 7 3 9 2 2 5 2 4;
    mso-font-charset:0;
    mso-generic-font-family:auto;
    mso-font-pitch:variable;
    mso-font-signature:50331648 0 0 0 1 0;}
    @font-face
    {font-family:Wingdings;
    panose-1:0 5 2 1 2 1 8 4 8 7;
    mso-font-charset:2;
    mso-generic-font-family:auto;
    mso-font-pitch:variable;
    mso-font-signature:0 0 256 0 -2147483648 0;}
    /* Style Definitions */
    p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
    {mso-style-parent:"";
    margin:0cm;
    margin-bottom:.0001pt;
    mso-pagination:widow-orphan;
    font-size:12.0pt;
    font-family:"Times New Roman";
    mso-ansi-language:EU;}
    table.MsoNormalTable
    {mso-style-parent:"";
    font-size:10.0pt;
    font-family:"Times New Roman";}
    @page Section1
    {size:595.0pt 842.0pt;
    margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm;
    mso-header-margin:35.4pt;
    mso-footer-margin:35.4pt;
    mso-paper-source:0;}
    div.Section1
    {page:Section1;}
    /* List Definitions */
    @list l0
    {mso-list-id:715740182;
    mso-list-type:hybrid;
    mso-list-template-ids:1906348640 -731601804 67764227 67764229 67764225 67764227 67764229 67764225 67764227 67764229;}
    @list l0:level1
    {mso-level-start-at:2;
    mso-level-number-format:bullet;
    mso-level-text:-;
    mso-level-tab-stop:36.0pt;
    mso-level-number-position:left;
    text-indent:-18.0pt;
    font-family:"Times New Roman";
    mso-font-width:0%;}
    ol
    {margin-bottom:0cm;}
    ul
    {margin-bottom:0cm;} Google Espainiako ordezkariak dio Googlen
    indexatuta egonda jende gehiago heltzen dela hedabide horretara. Murdoc-ek ez
    du google alde batera utzi. 
  • Gai batekin hilabeteak eta hilabeteak
    egon naiz ikertzen, baina hori, gaur egun, ezin da egin…
  • Galdera garrantzitsua ez da “eta orain
    egunkariak?” galdera garrantzitsua da “orain kazetaritza?” eta erantzuna da
    bai, orain kazetaritza!
  • Soitu.es Dena desordenatua eta likidatzen
    daude, mahaiak eta aulkiak saltzen… audientzia handia zuten, baina…Akabo.

     

    **Esteher Llauradó eta Quico Concellón-en
    erreportajetik atera ditut esaldiok.

Internet txarra da, Internet txarra da, Internet txarra da, Internet txarra da…

Eta behin eta berriro irakurri eta entzunda ba azkenean Internet txarra.

Sutan jarri naiz tarte hau irakurrita. Egia esan, Hernaniko alkatearen esana zuen gai nagusi… baina Internet ere hartu du hizpide, hauxe gehituta:

Maitasun aitortzarik? Utikan! Ez egin halakorik. Facebooken izena eman, sarean lagun mordoa bildu, afizioak eta barreak eta penak partekatu etxetik atera ere egin gabe, zeren eta lasai gainera, tarteko leihoa ireki eta normaitek paisajea aldatua izango du.

Eta, zelan ez, hasarretu egin naiz. Baina merezi zuen irakurtzen jarraitzeak. Beti merezi du… Kornerrak merezi zuen moduan (mereziAGO?). Domekan argitaratu zuenaren ondoreko ahapaldia hauxe:

Jar nezakeen maitasun deklaraziorik egin ez, lagunak Facebooken egin, kalean beharrean txatean ibili, eta gero aitaren pistola eta fusila hartu eta triskantza eragin aldameneko eskolan; baina ez litzateke zilegi, egiaz ez dauka azio horrek zerikusirik Internet eta gizarte portaera berriekin: mandioa matxuratua duenak matxuratua du eta kito (etxean armategia ez edukitzea ere bentaja da). Garai hauetan lehen baino aldrebestutako jende gehiago dagoela? Eta daudenak aldrebestuago? Ez dakit, ez dut uste. Jendea dago askoz gehiago, eta informazioa ere bai, eta proportzio horretan imajinatzen dut haziko zela desoreka maila ere.

Jarraitu beharko diogu pista iritzigile finari berriz ere. Pena, RSS-rik ez.

internet? Internet?

Jasotzea egin dut buzoitik BAT soziolinguistika aldizkaria. Lehenengo 50 orrialdeak irakurri ditut, Javier Diaz Noci, Josu Amezaga eta Edorta Aranaren artikuluak tartean. Interesgarriak eta gomendagarriak “hedabideak eta euskara-plangintza” interesatzen zaizkionarentzat. Dena den, artikulu biok ez, lehenengo orri bi irakurtzea nahikoa izan da mezu hau idazteko aitzakia izateko.

Zelan demondre idatzi behar dugu: internet? Internet?

Nik beti idazten dut Internet, maiuskulaz. Baina bestela ere hasi naiz irakurtzen… lartxotan…

Kazetaritzarik bada Interneten?

Ur handiegitan sartuko nintzateke galderari erantzuten hastearekin batera. Ez pentsa, tentazioa ere izan dut ze badago, esaterako, blogak kazetaritza ez direla dioenik, batetik; eta bestetik, baita Interneten egiten den euskal kazetaritzak gero eta leku handiagoa duela dioenik. Hor daude, esaterako, herriz herriko atariak orain sei-zazpi  urte egiten zen kazetaritza modutik (copy/paste paperetik) asko garatu direnak. Herri kazetaritzari ikusten diot etorkizuna eta hori Interneten izango da.

Izana eztabaidagai den honetan izenaz jarriko dut nik zalantza-mezu honetan. Zer demontre da egiten dugun hau?

  • Kazetaritza digitala: Nik deitu izan diot horrela, baina aspalditxoan gehiagotan darabilt telebista digitala han eta hemen. Hori horrela, gutxiagotan erabiltzen dut “digitala” Interneten egiten den kazetaritza aipatzeko. Irratiak ere digitalak dira…
  • Kazetaritza, beste barik: Eta zergatik ez deitu kazetaritza eta listo? ez dut erabiltzen paper-kazetaritza edo telekazetaritza edo… Bai, kazetaritza bada, baina askotan motz geratzen zait ze berba horretan ez ditut antzematen multimedia izakera, hipertestualitatearen garrantzia, interaktibotasuna (orain telebistan ere lantzen diharduguna) edo multimedia izatea
  • Sareko kazetaritza: Sarean egiten dena delako diot… Irratian egiten dena irrati-kazetaritza izango da, baina inork erabiltzen du papereko kazetaritza edo antzerakorik?
  • Kazetaritza online: Edo on-line, hau ere topatu daiteke sarean, eta nik askotan erabili dut. Badakizue, kanpoko berbek ematen duten erakarpen kutre horregatik-edo. Badakizue zelako erakargarri egiten zaizkigun berba berriak… “online journalism” berba pareak milio erditik gora bilaketa ematen ditu Googlen.
  • Multimedia kazetaritza: Bor-bor dago gure inguruan kazetari multimedia, eta zelan kazetari multimedia erabiltzen dudan irratian, telebistan, Interneten eta paperean erraztasunez moldatzen den kazetariari deitzeko… Interneten idazten duena baino haratago doa multimedia kazetaritza.
  • Internet kazetaritza: Ez dut bi berben arteko uztarketa desegoki ikusten. Ez dakit baina asko erabiliko den, Googlek ezetz esaten dit.
  • Ziberkazetaritza: Berba hauxe erabiltzen dut aspaldian. Neologismo bat akaso, edo ez hain berria ere. Uste dut definitzen duela Interneten egiten den kazetaritza modua. Nik irakurtzen ditudan euskal Internautek erabiltzen dute, behintzat. Joxe eta Huheziko ikasleak atzetik dituen glosategia komunikazioaren gainean begiratu dut, baina han ez dago… (portzierto, lan ona).
  • … besterik?