Egin dogu salto Debagoiena guztian

– Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule
irabazi ditu egunero Debagoienean iazko neurketarekin alderatuz. CIES-en neurketa LTD-a zabaldu aurretik egin zen, Debagoiena guztira salto egin aurretik.

– Gaur egun, 56.000 lagunek ikusten
dute astero Goiena Telebista. %14,5eko sharea dauka, hau da, bezperan Goiena telebista ikusi zuten %14,5ek.  

– Cuatro, TVE 2 edo Teledonostiren
aurretik dago Goiena Telebista, eta TVE 1, La Sexta eta Antena 3tik
oso gertu.

– Lurreko Telebista Digitalaren
eskaintza zabalaren aurrean, indartu egin da Goiena Telebistaren posizioa
eta erakutsi du ikus-entzule fidelak dituela. Kate gehiago daude, eta hala ere gora egin dugu ikus-entzule kopuruan.

– Beste telebista lokal batzuk beren esparruetan baino gehiago ikusten da Goiena telebista. bere esparru naturalean, Debagoienean. Hala, esaterako, Teledonosti %6,1ek ikusten du Donostian.


Papera ere ondo:

Goienkaria nagusi da,
askogatik, Debagoienean paperekoen artean. 30.000 lagunek irakurtzen dute
astero Goienkaria: egubakoitzetan zein astelehenetan.Bigarren papereko irakurrienari,
El Diario Vasco-ri, 10.000 irakurle ateratzen dizkio
Goienkaria-k gure eskualdean.

Internet da goranzko joera duen
hedabidea

Hirugarrena da Euskal Autonomia
Erkidegoan, telebistaren eta irratiaren ostean eta paperekoaren aurretik. 2004tik hona %265eko hazkundea
izan du Internetek. Hedabide nagusi bihurtzeko bidean
da, telebista eta irratiaren aurretik. Goiena.net 2.300 lagunek bisitatzen
(bisita bakarra) dute egunero. Blog hau irakurtzen duzuenok ere egiten duzue zifra horrek gora egitea. Eskerrik asko.

Telebista interaktiboa Interneten

Gaur Oxel Erostarbe alkatia eta legebiltzarkidia egon da GOITB-ko platuan. Eta ezin izan dozu ikusi? ba ikusteko hainbat modu egon dira, aittatuko dittut hiru:

1) Debagoienian, GOITB ikusten dan etxietan, ba betiko moduan. Hau egitteko anplifikadoretxo bat euki bihar da jarritta, baiña gehixenok ikusten dozue modu analogikuan, betiko moduan.

2) Euskalteleko zuntza daukazuenok eta kuota bariko digitala kontratauta daukazuenok EAE guztittik Euskalteleko 933 kanalian. Debagoienian, kablez, 11. kanalian.

3) Edozein lekutan egonda be Interneteko konexiñua daukazuenok hemendik:

http://www.livestream.com/goienatv/

GOITBlivestream

Hirugarren bidia aztertu biharko giñuke gehixago

Hirugarren aukera hau izan da guretzako barrixa. Eta pentsatzen dot zuetako batzundako be barrixa izango dala. Hauxe da telebista interaktibotik gertuen ikusi doten adibide erreala. GOIENAk lehenengo aldiz egitten dau holako emanaldi bat. Herriko alkatia zuzeneko elkarrizketan ikusi eta galderak egitteko aukeria erreala izan da gaur, eta izan zan Ino Galparsororekin aurreko astian.

Oinguan Elgeta izan da berbarako gaixa, baiña hurrengo eguenian Bergarak hartuko dau protagonismua ze Agurne Barruso etorriko da. Badakizue: http://www.livestream.com/goienatv/  19:45ian.Goiena.net-en be jarri dogu,  facebook.com/goitb helbidian be bai… embed kodigua emoten dau eta edozein blog edo webgunetan be jarri leike, jarri zeinkie.

Hirugarren bide hau gehixago aztertu biharko dogu. Nik gaur gustura ikusiko neuke, esaterako, Anarirekin egin daben elkarrizketa musikatua: kantuaren kantoia. Plateruenan izan da gaur eta leku guztietan ezin egon… Hango girua be ederra izango zan zerbezatxo batekin, baiña horretara ezin helduka, konformauko nintzake irudi eta soiñuakin.

Hauteskundeak ‘hasi’ dira eta interesgarri datoz

hauteskundeak09GOITB
Hauteskundeak09GOITB
Hauteskundeak09GOITB
Hauteskundeak09GOITB

Interesgarri datoz bai. Ez dakit aspertuko ete naizen martxua hasi orduko, baiña  gaur be politta izan da hauteskundietako saiua. Teknikoki ixa perfektua eta aurkezlien lana be ederto. Ekipo ona.

Ordu eta erdixan izan dira bakoitzaren proposamena aurkezten (bideoak goien.net-en). Sei alderdi, ze PSE-EE-k erabaki dau ez etortzia Beitialarrangoitia egongo zala jakin dabenian. Egon dirak: Joseba Egibar (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (Ezker abertzalea), Jesus Mari Larrazabal (Eusko Alkartasuna), Rafa
Olaizola (PP), Aintzane Ezenarro (Aralar) eta Mikel Arana (Ezker Batua). Danak euskera hutsian eta miñian traba bape barik.

Guk sarri egitten dogun moduan elkarrizketatuak behin nahastu eta hainbat lekutan zabalduko dogu gaurkua. Hau idazten nabillela dihardugu GOITBn emoten, Internetan bihar goizian jarriko dittugu gaika banatutako bideo zatixak, goizian irratittik be entzun ahal izango da 11:30ian eta Goienkariak be laburpena ekarriko dau hiru orrittan.

Alderdixetakuak oso gustura geratu dirala esan doskue eta baitta gu be hori entzun ostian. Egixa esan gure lana erraztu dabe eta giro onian juan da goiza. Ederto.

Argazki gehiago goiena.net webgunean.

Merkatua behar dugu euskarazko telebistendako

Ba ez, localiak ez du negoziorik egin (ez dirutan, eta politikan eragiteko ez da beharrezko, antza) eta lekua utzi  du. Edorta Arana EHUko maisuri kasurik egingo badiogu: agian orain arte eduki izan dugun “tokiko”
telebista atrofiko, alegal eta sustrai gabetuan gauzak zuzendu egingo dira. Ez
dut uste bertako kanalentzako notizia txarra izango denik
.
Nik uste, Localiak lokaltasunetik izena zuela gehiago izana baino. Tokikotasuna lantzea baino bestelako motiboak egongo ziren seguruenik, eta motibook Cuatrok beteko ditu, akaso.
Dena den, itxi izana ez dakit ba merkatu faltaren adierazgarri ere ez ote den (eta Localia erosiko duenik ez dagoelako, noski)… eta arduratzen nauena itxiera honetatik horixe da, hain zuzen, merkatu falta.
Euskal Herrian ez daukagu merkaturik, baina egia da, egongo bada, tokikotasunak eragindakoa izango dela, ez katean emititzen duten kate handiek sortua.
Zelan sortu euskarazko merkatua? horixe izango da erronka hurrengo urteetan. Eta nago, euskaraz jarduten dugunondako batzean dagoela gakoa. Txikiok batzean ezinbestez, Tokikon egin dugun moduan, baina baita euskarazko handi bakarra txikiengana hurbitzean ere. Ikusteko euskaraz emititzea bera dela txiki audientziak begiratu besterik ez dago eta ezingo gara inor ibili handikeriatan.

Eta etorkizunean zer?

Ezin da sekula zehatz esan zer izango den, baina badirudi komunitateak izango direla telebistetako etorkizuna ere. Blogekin ikasi dugu zerbait eta hori telebistara aplikatzea ez dirudi aldrebesa.
Ez dakit euskarak berak komunitate bat osatuko duen, baina euskara eta tokikotauna baturik komunitateak osatuko direla dirudi. Komunitate horietan eragitea eta feedbacka lortzea izan daiteke txikion eginbeharra berandu baino lehen. Zer ikusi interesgarria ematea bai, baina baita ikus-entzulearen iritzia jasotzekoa ere, edo baita teilatupe berean ez daudenen artean komentatzekoa ere. Ez dut urrun ikusten gure herrietako alkateek hartutako erabaki baten berri telebistan jaso eta hori komentatzea Internet eta telebista lotuko dituen berrikuntza horren bidez.

Bingen Zupiria: telebista da gaur egun euskara zabaltzeko tresnarik egokiena

Kultura Sailak argitaratutako “euskara hedabideetan: euskarako hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan” liburua amaitzea egin dut. Sintesi txostena aspaldi irakurri nuen eta txostenen bat edo beste ere bai. Goitik behera abuztuan irakurtzeko utzia nuen eta liburu interesgarri honen 338. orrialdera trenean heldu naiz. Bingen Zupiriak telebistaren garrantzia atalean:

  • Telebista da gaur egun euskara zabaltzeko tresnarik egokiena.
  • Euskaldun bakoitzak hiru ordu eta erdi ematen omen du telebistaren aurrean egunero.
  • Euskaldun ez direnak telebistara erakartzeko helburuari begira garrantzitsua litzateke eskaintzea puntako kirol emanaldiak euskaraz.
  • Eskatu TVEri euskaraz zertxobait egitea. Baita Cuatro, T5, A3…
  • TOKIKO TELEBISTAK. Etorkizun ilun eta zaila daukate. Nola finantzatu behar dira? Hemen argi eta garbi, ez dago jendearen eskari bat, ez dago bete gabeko behar bat. Ez dago merkatu bat, tokiz tokiko telebistak finantzatzeko. Egun, Espainian 1.200 toki telebista daude, eta denen artean merkatuaren %3 lortzen dute. Gaztelaniaz ez dute lekurik; euskaraz gutxiago.

Eta gu plato berriak egiten, errealizazio mahai guztia aldatu, kamerak robotizatu eta berritu… Telebista berri bat egingo dugu, hobetzeko. Esperantza badugu euskarazko telebista ikusiena izaten jarraitzeko Debagoienean, ikusiago eta autogestionatuago izatea helburua.

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB6

Abuztua08GOITB5

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB2