Elgetako ahotsei omenaldixa

Urtarrillaren 23a be heldu zan eta horixe zan eguna Elgetako ahotsak proiektuan parte hartu zeben danei eskerrak emoteko. Elkarrizketetan jakiturixia laga doskuen gehixenak egon ziran han, eta batzun faltan familixakuak. Berezixa izan zan ordubetioi.

Nik pare bat bideo erabili nittuan aurkezpenian, baiña mezua bakarra izan zan: zenbat ikasi dogun elkarrizketetatik! Bideuok jartzen dittut hemen, baiña ahotsak.com helbidian topauko dozuz Herrixak, 84; hizlarixak: 1.251;
zintak: 1.614; pasartiak: 11.011; transkribatutakuak: 2.333;
audiuak: 1.463; bideuak: 1.638.

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.

Eskolia, unibertsidadia, euskerazko hedabidiak… bale. Baiña sekulako garrantzixa dauke edadetuen esanek. Bi arrazoigaittik:

  • Euskera ona darabillelako elkarrizketatuak, ederra. Egituratua, berbak ondo aukeratuta, zehaztasunakin, isiltasunak zaindduta…
  • Historixia trasmititzen doskuelako, erakutsi. Askotan, iñun idatzitta ez daren gaixak.

Gertukuenak dira euskalkixa bizirik eta kalidadiakin eusten laguntzen dabenak. Eusten eta zabaltzen. Ez gara aspertuko eskerrak emoten.

Eskerrik asko, baitta be: Oxel Erostarbe alkatiai, batetik; bestetik, Asier Sarasua eta Aintzane Agirrebeña badihardugu elkarteko kidiei. Baitta elkarrizketa egitten jardun daben Josu Mendikutei be. (kuriosua, laurak blogarixak 🙂

Sarrera salmenta: Anthony Blake, 800 ; ‘Gainsbourg gainbegiratuz’, 0

Nik bestela gurako baneu be, Blake ikusteko bi emanaldi egin bihar izan giñuzen eta Gainsbourg-en omenez eginddako emanaldixa ikusteko ez da aurre-salmentan sarrerarik saldu. Zergaittik?

  • Gaisnbourgen emanaldixa euskeraz dalako?
  • Gainsbourg-ena musikia dalako?
  • Gainsbourg ez da iñor gaurko jentiandako?
  • Zuzeneko musikia gainbehera dagolako?
  • Euskal kantautoriak ez diralako erakargarri?
  • Musikarixak ez dabe maillia emoten?
  • Aurreko astia hobia zan oingua baiño?
  • Hillabete hasieran hobeto amaieran baiño?
  • Magia ikusten magiazaliak moduan musikazaliak ez diralako egoten kontzertuetan?
  • Gainsbourg ez dalako HOLAn urtetzen?
  • Familia guztiarendako ez dalako?
  • Aurrez ez da saltzen kontzertuetako sarrerarik?
  • Guriak baiño glamour gehixago dauka kanpokuak?

Ze publizidadia igual egin dogu eta esango neuke hobeto egindda egon dala Gainsbourg-ena, mimo berezixakin. Kartelak herriz herri pegau dittugu, papeleko prentsan ondo, telebistan be ondo, Interneten, irratixetan… Gure webgunian be Gainsbourg-enak euki dau zati haundixagua, ahoz  ahokua be ondo fan da, sarrerak aurrez saltzen jarri dittugu denboraz…

Ez dakit, ez dakit. Zer diñozue? Ez dakigu saltzen? Txarrak gara? Ojo, hau danau idazten dot emanaldixan aurretik, ez dakit zerek urtengo daben gabian.

Sarrera ordainduta baino jende gehiagok ikusi du ordaindu barik Gu ta gutarrak

Euskal Herrian Gu ta gutarrak bertso-musika taldea izango da teknologia berrien indarra ondo erabiltzen duen bakarrenetarikoa. Gertutik bizi izan dut Unai eta Igor blogariek lortzen dihardutena: bertsozaletu eta musikazaltzen dute ikuslea.

Ez da zerotik hasten, noski, eta bloga ez da ezerezetik sortutako mirari bat. Talde lan handia dago zuzenekoei zuzendua, ondo egindako lana, eta emanaldi on horretatik abiatzen da dena. Lan artistikoak ez du pegarik.

Blogak ez dio ikuslerik kentzen zuzenekoei, alderantziz:

  • Lehenengo, emanaldi hori publizitatu egiten da. gutagutarrak.eu blogean irakur daiteke zein emanaldi datozen. Post batean ere jartzen dute, normalean. Gonbidatua egongo dela esaten den arren ez da zehazten zein den. Herriko edo ingurukoren batek zeozer egingo duela badakigu denok, hala ere.
  • Emanaldiaren berri jasotzen dute gainontzeko hedabideek (tradizionalak ere begiratzen diote blogari ze informazio iturri ona da eta errotik hartzen dute edukia, sortzaileek beraiek emana).  
  • Emanaldi ostean, bi-hiru egunetara agertzen da beste post txiki bat erretratu batekin. Han esaten da zein izan den gonbidatua, eta laburpen txiki bat (dena loturekin Internetek eskatzen duen letxe).
  • Bi kamerarekin grabatzen dute emanaldia eta Premierrekin editatu gero. Youtubera igo eta voilà!!  Emanaldiaren zati bat edozeinen eskura blogean.

Horrek berorrek sortzen du hurrengo emanaldietarako gosea, zuzenekoetara joateko gogoa eta Internet bidez jarraitzekoa ere bai (bueno, nerekin egindakoak… baina gehienetan bai): Internet erabiltzaileek ikusi eta irakurri egiten dute, gero lagunari gomendatu ikustea, harek lagunei… zurrunbiloa sortuta dago eta haruntz-honuntzean power point pisutsurik bidali barik, gainera! Loturak nahikoa dira, zer da ba Internet loturak ez badira?
Ez dakizkik estatistikak, baina bi datu edozeinek ikusteko moduan daudenak: Jon Sarasuaren martxoaren 4ko partehartzea 1.800 lagunek ikusi dute. Baigorrin otsailaren 10ean (urte bete gutarkerian!) egindako saioa 2.100 lagunek ikusi dute.

Triste honek parte hartutako “hIbanerak” saioa, “Barra ertzeko habanerak” 250  lagunek ikusi dute astebetean. Flipantea! Espaloian ditugun helburuak bikoiztu egin dituzte. Guk kultura programatzen dugu ahalik eta jende gehienak gozatu dezan, besteak beste. Eskerrak helburua ez dela dirua egitea ze saio hau 10 egunean jende gehiagok ikusiko du saretik! Sarrera ordaindu barik sarrera ordainduta baino jende gehiagok! Eta gu, zelan ez, pozik! Biba gutarrak!

Sekretua? lana. Musika talde askotxo dabil managerrak aurrera aterako dituztelakoan…

Gu ta gutarrak Elgetan: chapeau!

Hain zailla da… hain zailla da bertsolari jarduna… Minutu bi ziran, baiña ez neukan bape asmorik bi minuturako bertsolari izateko. Lagunek eginddako gonbittari ezetza erantzutia ez zan tokatzen, hala eta be. Bertsolari ez gazonandako papelakin fatia hain txarto ez zeguala auto-konbentzidu eta Osborneren potruekin fan nintzan fokopera. Bideua jarri dabe blogeruek.
GuTaGutarrak
Maitte dittut honek bertsolari bixok eta taldekidiak be ezagunak ziran neretako. Ebentuak berak errespetua emoten zostan: Espaloiko taula gaiña izatiak, ezagun eta lagunak begira egotiak, kantuan trabatziak, Espaloian batutako ehunka ikusliak… eta batez be errespetu haundixa emoten zostan bertsuak berak, ze bertsuok Igor eta Unairi botatzekuak ziran, ez edozeiñi.
Bertsuak osatzeko bertsolari haundi baten laguntzia be eskatu neban, ze akojonau xamar nenguan. Ez zan hitzaldi bat egittia, edo eskola bat emotia unibertsitatian, edo zutabe bat idaztia, edo aurkezpen bat… Ez, bertsotan egittia zan! Eskerrak lagun onak dakadazen inguruan eta esan gura nebana errima barruan sartzen lagundu zosten barikuan bertan. Eskerrik asko Julen.

Amaren ta semiaren
nik zer egitten dot hemen
ni ez naiz bertsolarixa
berbekin lan egin arren
kooperatibista apal
nahiz hitzen bazkide naizen
sekulan ez dot ikasi
errimekin jolas egitten
Baina behin mikro aurrian
Goitik behera begiratzen
laister konturatzen da bat
zelan zortedunak diren
itzultzaile, gidoilari
idazle eta abesten
danian jardun leike bat
bertsolarixa izaten.
Berandu da gelditzeko
onena da bajatzia
eutsi! ondo esanei ta
besteiak hoba a(h)aztia

kontuak kantatzeko
hau
bikotiau da hobia
euren lana da hitzekin
margolanak marraztia
Nahi dotset gonbidapena
bihar dan lez eskertzia
baiña nahi bada hurrenguan
probetxuzko izatia
tablauan baiño hobeto
barra_onduan alkartzia.
Ta trago fresko batekin
mundua arreglatzia.

 
Esperientzia barrixa izan da neretako eta eskertu biharrian nago Ying eta Yang-i. Behin trantzia pasauta azkenengo puntuari kaso egitten hasi giñan, hau da, mundua arreglatziari eta trago freskuak edatiari. Luze fan zan arregluoi eta biharko dittugu beste gauren batzuk be. 🙂
Boskotian lana bildurgarrixa. Zuzenekua oso ona, diskua gainditzen dabena. Jendia gustura egon zala begibistakua zan ze bisak eskatzeko orduan indartsu eskatu ziran. Berbiak indar haundixa dauka, bestelako edozein zaratak baiño haundixagua zorionez, eta musikiak lagundua danian errazago sartzen dala be esango neuke. Ikusten da Elgetara etorri aurretik ordu asko eta asko egon dirala Josu Zabalakin.
Zortedun sentidu nintzan barikuan, etxian bertan, holako espektakulu bat ikusteko aukeria izan giñualako. Zorionak egitten dozuen lanagaittik eta gurera etortziagaittik eskerrik asko. Chapeau! Gora Gu ta gutarrak.

Bideo-Rallyxa Elgetan

Zelako ekimen interesgarrixa! Kriston girua sortu da Espaloian. Aurtengua hirugarrena da, baiña nik gaur ezagutuko dot gertutik eta eskertuta nago bideo-rallyxa Elgetan antolatu izanagaittik.
Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen III. Rallyxa moduan ezagutzen da ekimenoi eta blog bat be badago honen barri gehixago jakin gura dabenandako: rallya.mundua.com (ekimen honetan ez da papelik erabili. Ez triptikorik, ez kartelik…)

Sortutako giruaren adierazle Topaguniak flckerren osatutako argazki multzua.

Lau argazki hartu dotset Topaguneko lagunei:

Euskal Herriko III. bideo-rallyaEuskal Herriko III. bideo-rallya 

Euskal Herriko III. bideo-rallyaEuskal Herriko III. bideo-rallya

Blogariren bat be ikusi dot Espaloian. Gaur ezagutu dot beste makero bat: danbolinerokua. Bloglinesen apuntatuta hau debagoiendarrau.

Eguneraketa domekaz, abenduak 30

SARIDUNAK

1. saria (1.500 euro): TRASTAKA taldea (Gasteiz). ‘Bestaldean’

2. saria (1.200 euro): LOGUREA taldea (Eibar). ‘Hirugarren zenbakia’

3. saria (900 euro): ERREKORTXOLIS (Zarautz). ‘El Par Geta’

Argazkiak / Fotos: http://www.flickr.com/photos/topagunea/sets/72157603570737010/

Bideo-rallyaElgetanParte-hartzaileak

Gune euskaldun gehiagoren alde

Sortu behar ditugu gune euskaldunak. Euskararen mesedetan dira guneok. Kirol guneak, arte guneak, gaztetxeak, literaturarako guneak… Nik gertukoen kultura gunea dut. Ereduak ez du balioko akaso edozein eskualderendako, baina esango nuke edozein lekutan ere ez legokeela gune euskaldun bat sobera. Gune euskaldunak izan behar du:

Prestigio leku

  • Guneak kalitatezko programazioa badu hori euskararekin lotzen da. Ez da inporta beste hizkuntza batzuetako ekitaldiak antolatuta ere. Horietan detaile txikiak zaindu eta ahal delarik euskarazko sorkuntzari lekua egin.  
  • Euskarazko programazio duina antolatu. Ez euskaraz izate hutsagatik eta bai kalitatekoa delako. Euskaraz kultura eskaintza zabala da musikan, antzerkian, hitzaldietan…
  • Euskaraz bizi naturaltasunez eta euskararen gune izatea ere lortu. Jendea erakarri eta erakutsi euskaraz bizi den mundu bat badagoela, merezi duen mundu bat.

Kalitatezko espazio

  • Izan dadila erosoa, atsegina, errespetuzkoa kultura guztiekin, adin guztietara heltzen dakiena, plurala ideologiekin… eta Madrilen, Parisen edo New Yorken dagoen edozein areto duinek dituen ezaugarri guztiak gehi bat: euskalduna.

Ohitura sortzaile

  • Kultura guneek (berdin izango da, esaterako kiroletakoek… ) ohitura landu behar dute. Kulturaz gozatzeko ohitura batetik eta nagusiki, baina bide batez, ikusleak ohitu behar du: euskara hutsezko oharrak entzutera, sarreren txartela euskara hutsez irakurtzera, sarreran dagoenari “gabon” entzutera…
  • Ohitura gune horretako propaganda guztia euskaraz irakurtzera, gu gaztelera hutsez irakurtzera ohitu garan letxe.

Adibide pare bat asteburukoak: Lennar Green magoaren emanaldia eta bertsolaritza

  • Green: 300 kartel egin dira euskara hutsean nahiz eta jakin Euskal Herritik zein kanpotik etorriko zela jendea. Webgunean euskara hutsez azaldu da zein den Green, nolatan datorren Elgetara… lotura batzuk eman dira, adibidez ingelesezko wikipediara. Prentsara euskara hutsez bidali da prentsa-oharra (Garan ere euskara hutsez agertu da…) Gehienek sarrera gorde dute telefonoz eta deitutakoan lehenengo berba euskaraz izan da “Espaloia bai esan?”. Berdin sarreretan, taberna zerbitzuan, sukaldean… euskaraz ondo artatzen duen jendea dago, euskalduna. Aretoko kartel guzti-guztiak euskaraz daude. Musika euskalduna entzutea oso erraza da (bestelakoekin tartekatua, zelan ez), magoak ingelesez jardun du eta gaztelerara itzultzen zuen mago bat izan du alboan (ez dago itzultzaile euskaldunik magian aditua denik). Emanaldia hasi baino lehen aurkezpen txiki bat egin da eta hau ere euskara hutsez. Emanaldia amaitu, txalo zaparrada artean magoen maisua agurtu eta trago bat bafleetatik kantautore euskaldun bat entzun bitartean. Laburtuta: mundu mailako emanaldi bat euskararen mesedetan.
  • Gipuzkoako bertsolari txapelketako finala. Gunea finkoa ez izanagatik jarduna bai badela hizkuntza bakarrekoa. Horrelako adibide gutxi ditugu tamalez. Bertsolaritzak ematen dio prestigioa hizkuntzari, ohitura sortzen du entzulearengan, euskara ikasteko gogoa sortzen duela ere esango nuke… borobila da bertsolaritzaren adibidea hizkuntzaren ikuspuntutik. Mundu mailako emanaldi bat hau ere.

Leo Bassiren kontra egitten jarraitzen dabe

Gure herriko alkatiak ohar bat etara dau Leo Bassik Elgetan jokatuko daben antzezlanaren harira jasotako spama dala-eta. Handik etaratako puntu batzuk:

  • Elgetako Udalak 200 mezutik gora jaso dittu azken egunotan Internet
    bidez Leo Bassik abenduaren 1ian Espaloian egingo daben ikuskizuna
    bertan behera lagatzeko neurrixak hartzeko eskatzen.
  • Bigarren aldixa da Bassi
    Elgetara datorrela eta iaz be antzerako mezuak jaso zittuan Elgetako
    Udalak.
  • “Ez dot neurririk hartuko Leo Bassik
    Espaloia Kafe Antzokixan egingo daben ikuskizuna dela-eta”.
  • “Ez Leo Bassik, ez
    beste iñork, ez dau merezi bere ideia, iritzi edo pentsakerak libre
    azaltzeko eragozpenak izatia”.
  • Herritarrak animatu gura dittu aurtenguan Instintos Ocultos  ikustera fateko: “Herritarrek erabakiko dabe ikuskizunak
    merezi daben edo ez . Bakoitzak bere iritzixa euko dau. Hoixe dauka oiñarri
    adierazpen askatasunak, danon askatasuna”.

Goittik behera egitten dot bat gure herriko alkatiak esandakuekin. Halakoik!
Zer uste dabe dirala eskuma muturrekuok holako mezuekin spameatziaz gain artista baten jarduna eragozteko?

Leo Bassiren webgunia

Iaz be egon zan Espaloian hau bufoiau eta esan zoskunez bere armarik haudixena antzeztokixak badira be,  oso gertutik jarraitzen dotsa Internetek. Sarri idazten dau leobassi.com webgunian eta danetik topauko dozu han: Bassibussaren barri, Leo Bassiren gaiñeko kontuak, apostasia egitteko pausuak, agendia … Bassi Elgetatik pasau ostian fango da nora eta Toledora, Ateuen lehenengo kontziliora.

LeoBassiElgetan