Sanchez eta Otamendi

Thailandia, Txile, Estrasburgo… baina batez ere Paris dut gogoan, glamourdun txapelak jantzita egiten zituen konexio haiek. Gustatzen zait zelan egiten duen lan Vanessa Sanchez-ek. GOITBn ere elkarrizketatu genuen Ilunpean saioan eta gertukoa iruditu zitzaidan. ETB2n ere ikusi izan dut Teleberrin, eta ondo.  

Penaz hartu nuen abuztuaren hasierako berria bi arrazoirengatik: Bata, Vanessa Sanchez kenduko zutelako aurkezle lanetik; bestea, zein eta Jaime Otamendi jarriko zutelako gaztelerazko jardunean. Biak ziren gustuko ez nituen albisteak. EITBko nagusiek izango dituzte arrazoiak, baina nire gustuekin ez zuten bat egiten. Astelehenean hasi behar zen Otamendi erdal katean, baina ez, momentuz, ez dugu entzungo. Irudi berria bai, baina aurkezlea lehengoa.

Horrenbestez, Sanchez-ek jarraituko du aurkezle Teleberrin eta gura nuke irakurri Jaime Otamendi euskarak errekuperatu duela. Irratiko goizetatik harrapatu ninduen saioa gidatzeko moduak eta telebistako elkarrizketa sakonak egitetik pasatu zen atzeko lanera, ETBko albistegiak zuzentzera. Ahots hori merezi du euskarak eta euskaldun askok eskertuko lukeelakoan nago. Lanera bueltatutakoan seguru han edo hemen jardunda ere mereziko duela entzuteak.

Erredakzio bateratua

ErredakzioBateratuaBrasil

Nik ere jaia egingo nuke eraikin bakarrean bageunde Goienan. Tamalez, atzeratzen diharduen kontua da, baina zorionez, pauso oso garrantzitsuak eman ditugu multimedia izateko. Orain multimediago gara Goienan eta gero eta pauso gehiago ematen ari gara. Biba!

Albistea eta argazkia e-periodistas blogetik jaso ditut.

A Gazeta egunkariak 80 urte bete dituela da albiste, egia esan. Baina polita da erredakzio bateratuan ospatzea. Rede Gazeta,  editorearenak dira aipatutako egunkaria eta baita popularragoa den Notícia Agora ere. Paperaz gain baditu hainbat irrati CBN, Antena 1 FM, Litoral FM… eta telebistak TV Gazeta eta GTV Sareko edizio txukun bat RSSekin, bideoak, podcastak, gertuko notiziak ondo mimatuta, berriak eguneratuta, sailkatuak, zerbitzuak, paperaren pdf-a….:  Gazetaonline.

Joxe eta Jonek ikusia zuten argazkia eta biekin komentatu dut. Ramon Salaverriak blogean atera du eta komentarioen artean hango kazetariez dioenarekin ere geratu naiz: “beraiek eman didate irakaspenik handiena: kazetaritza egiteko poza eta pasioa.” Askotan sena aipatzen dugu… ba hori ere Brasilen. Joan beharko gara hau dena ikustera eta ikastera 🙂 aratusteetan-edo… 🙂

Aberastu zure spama

Ez daukat ohitturarik loterixia erosteko. Herriko euskera elkartetik be etara izan dogu iñoiz eta hori beroi be hartu barik pasau naiz urteren bat. Oinguan, baiña, Internet bidez erosi dot dezimo bat, aitta-amendako.

Interneten gaiñian berbetan genbizen etxian eta oporretako zenbaki bat begiratzeko zabaldu neban firefoxeko fitxa bat. Loteria nacional sartu googlen eta zast! terrako webgunian zenbakixa sartu eta ez jakula tokau jakitzia bat izan ziran. Aitta aluzinauta eta sinistu ezinda, klaro. Diario Vascuan begiratzeko apurtu barik laga giñuan dezimua, zelan ez. Holan da makiñiak esandakuari errenditzia, edo?

Nik erosi be egin leikela dezimoren bat eta Interneten aldeko alardia egitten hasi nintzan. Erosteko, amak. Comprar loteria (bai, tilde barik ze googlerendako alperrekua da) sartu eta han agertzen zana penintsulako sorgin famosua dala ikusi zeban amak. Erosketarako datuak sartu nittuan eta txartelekuak sartutakuan erositta! E-posta bat bialdu zosten konfirmaziño moduan eta listo! Listo, 20 euro + 3,5 pagau ostian ;-(
Aberasten lagunduko ez doskun dezimua da 02603.

“Papelik ez juek bialduko?”, aittak. Ba ez, papelik ez da etorri, baiña handik datozen propaganda e-postek ez dake akaberaik! Azkenak hala diño: “Iban, La bruja de oro te ayuda a conseguir el bote”. Hori oingoz, urtia amaittu orduko zenbat helduko dira? Zenbatetan lagunduko dosta sorgiñak? aggggg spam madarikatua!  

Euskaraz kantuan jartzearen erotika

Erdal kantariak euskaraz kantatzen jartzea ez da berria. Horrelako ahalegin bat egon zen asko ez dela “Gainsbourg gainbegiratuz” lanarekin. Euskal eta erdal kantariak Serge Gainsbourg-en poesia euskarara ekarri zuten Juankar Landa eta berak gonbidatutako lagunek. Kanturen batzuk polit askoak baina ez dakit jende asko enteratu zen Gainsbourg zein zen ere.

Gaur heldu zait e-posta bidez bestelako hau. Nahiko seguru esan daiteke datorrenari bonboa emateko balio duen bideo-promoa zabaldu dutela sarean. Urtetan erdaraz  bizi direnak euskarara gerturatzeko saiotxo bat, seguruenik…Eta ez dago txarto euskararekin bat ere harremanik izan ez dutenen kasurako. “O pello pello” da kantua, eta kantari: Andres Calamaro, Jaime Urrutia eta Loquillo. Zein CDtan-edo agertuko diren… ba apustuak egitea libre bada nik soinu txikiarekin lotzen dut orain pianoarekin entzuten duguna.

Bideorako lotura hauxe (ez dakit zergatik ez dot bideoa pegatzerik lortu): http://es.youtube.com/watch?v=Qm-4eGsdigw

Portzierto, ia 7.000 lagunek ikusi dute youtubeko bideoa. Promo aldetik ondo.

pHELPs: ‘Ez dakit nora noan ezta zer egiten dudan ere’

Phelps-ek:

  • Ez dakit nora joaten dihardudan edo zer egiten nabilen. Naramaten lekuetara baino ez naiz joaten.
  • Nire eskolako andereinoak bizitzan ez nintzela ezer izango esan zidan eta hau da erantzuna, handienen artean egotea.

Egia esan, momentuz, diru askoko gazte txontxongilo bat baino askoz gehiago ez dakit baden, bueno bai, igerilari bizkorra.

Dituen zereginak, bere izenak sortu duen marka, dolarretan balio duena, dituen bidaiak… beharko du laguntzarik mutikoak. Kirolaren gorenean dago pHELPs, baina ia duen izakerak laguntzen dion zurrunbilo horretan pertsona izaten.

Webgune ofiziala: www.michaelphelps.com (eguneratu barik).

Rocheko ostera (edo zure kafe-leku kuttunera bisita)

Jarri zure Bai tabernaren izena kafe momentuei. Horratx oso gustura irakurri dudan Zulo bat uretan liburu ederretik norberak baino hobeto azalduta:

Ez da kikaretakoa, noski, batzen gaituena. Kafea barik hitza dela behar duguna jabetzen da bat, entzutea eta mintzatzea, arian kode propioa gatzatzen joatea, dakiguna besteari poltsikoan uztea eta, hala, sartu garenean baino gehixeagorekin ateratzea hor barrena hobeto ibiltzeko. Eta aitortzen lanik ematen ez didana: konpainiaren gozoa. Bakardadearen kontrako antidoto eraginkortzat dut, nik gutxienez, Rocheko ostera.

Apunte txiki bat baino ez da goikoa. Zenbat eta zelako pasarte politak dituen liburuak. Liburu on bat oroimenaren arantzez, ahanzturaz eta bizirauteaz.

Bingen Zupiria: telebista da gaur egun euskara zabaltzeko tresnarik egokiena

Kultura Sailak argitaratutako “euskara hedabideetan: euskarako hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan” liburua amaitzea egin dut. Sintesi txostena aspaldi irakurri nuen eta txostenen bat edo beste ere bai. Goitik behera abuztuan irakurtzeko utzia nuen eta liburu interesgarri honen 338. orrialdera trenean heldu naiz. Bingen Zupiriak telebistaren garrantzia atalean:

  • Telebista da gaur egun euskara zabaltzeko tresnarik egokiena.
  • Euskaldun bakoitzak hiru ordu eta erdi ematen omen du telebistaren aurrean egunero.
  • Euskaldun ez direnak telebistara erakartzeko helburuari begira garrantzitsua litzateke eskaintzea puntako kirol emanaldiak euskaraz.
  • Eskatu TVEri euskaraz zertxobait egitea. Baita Cuatro, T5, A3…
  • TOKIKO TELEBISTAK. Etorkizun ilun eta zaila daukate. Nola finantzatu behar dira? Hemen argi eta garbi, ez dago jendearen eskari bat, ez dago bete gabeko behar bat. Ez dago merkatu bat, tokiz tokiko telebistak finantzatzeko. Egun, Espainian 1.200 toki telebista daude, eta denen artean merkatuaren %3 lortzen dute. Gaztelaniaz ez dute lekurik; euskaraz gutxiago.

Eta gu plato berriak egiten, errealizazio mahai guztia aldatu, kamerak robotizatu eta berritu… Telebista berri bat egingo dugu, hobetzeko. Esperantza badugu euskarazko telebista ikusiena izaten jarraitzeko Debagoienean, ikusiago eta autogestionatuago izatea helburua.

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB6

Abuztua08GOITB5

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB

Abuztua08GOITB2

infinitube.net hau inbentua!

Sustatun irakurri dot: “Infinitube, YouTube-ko bideoak bata bestearen atzetik ikusteko. – Izen bat tekleatu -adibidez, Ruper Ordorika- eta segidan ikusiko dituzu YouTuben dauden guztiak, gelditu gabe.”

Flipau egin dot. Ez neban ezagutzen, baiña hasi naiz zelako inddarra daukan ikusten.

Gaur Espaloiko kide bati erakutsi dotsat infinitube eta han egon gara honen eta haren bideo batzuk ikusten. Oi! zale amorratu bat be bazeguan eta portatila hartu eta ordu erditik gora egin dau bideoklipak ikusten.
Gu oizale izan ez eta the cure-en bideuak bata bestiaren atzian, edo gu ta gutarraken sorta bat be jarri dau eta entzun dittugu Katamalo eta Niko Etxart haundixa batek amaittu orduko bestia kantuan. Espaloian kantu billa jardun dau gaur, baiña jardun zeinke edozein tag sartuta edozein gairen bueltan… eta emaitzak bata bestiaren atzian ikusi. Gai baten inguruko hamaika bideo (ez danak gura modukuak, baiña…). Ez da makala!

Hurrengo pausua izan leike emaitzak guztietatik norberak aukeratzia zeintzuk bai eta zeintzuk ez, eta norbere ordena egittia be bai, tag-ak nahastuta erreproduziño zerrendia egittia… gustatzen jata.
Hobetzekuak ikusten dotsadaz ze, esaterako, sartu “ahotsak” eta agertzen da Ahotsak proiektuaren barri, elkarrizketatu bat, Latzenen pare bat bideo, Raimonen kantu bat, wazemank-eko klip bat… txolopote haundixa.

Portzierto, Sustatu be ondo abuztuan. Irakurliak dihardue elikatzen eta bai, politto doia.

AHTren aldeko letrak salgai?

Lagun artian komentau barri izan dittugu Aristi, Izagirre eta AHT.  Hirutik bi agertu jataz gaur kafe orduan, egunkarixan, Berrian: Pako Aristi eta AHT. Aristik ziharduen presaren gaiñian-eta, baiña neri lagunarekin izandako elkarrizketia akordau eragin dosta. Hauxe:

–    Hi Iban, gura juat Izagirrek, edo Aristik, edo… idaztia artikulu bat.
–    Artikulu bat?
–    Bai, ordaintzeko prest najaok eta gero neuk siñatuko neukek.
–    Ia, ia. Zer diñok? Ze enbajada dok hau?
–    Ba gura juat ondo idazten dakixen idazleren bati enkargu bat egittia. Idazlia izan bihar jok zizta egitten dakixen horretakua, liburuak ondo eta artikuluak zoragarri idazten dittuan horretako bat. Neri Koldo etortzen jatak beti burura eta haren Silbeiraren zein Euskadi Sarien artikuluak, baiña Aristi be ikusten juat langintza honetan.
–    Bueno, baiña zer gura dok zehatz? idatzi bixei eta esan zer gura duan. Euskal Herrixa txikixa dok eta kontaktua topatzia zailla ez. Oin, altu jo dok, e?
Gero… eskatzia libre dan moduan ezetza emotia be bai… Baiña zer gura dok?
–    Ba gura juat AHTren alde eginddako artikulu on bat.
–    AHTren alde? Ta zelan lotu dittuk ba AHT eta Koldo edo Aristi?
–    Ba errez. Ni AHTren alde najaok, baiña ez jakixat hori bihar dan moduan papelian plasmatzen. Gaiñera AHTren lanak egitten diharduen enpresarixo batzuren laguna nok eta horixe izan leike alde egitteko modua. Haren kontra egin juek auskalozeiñen izenian eta ez najaok bape konforme jokatzeko moduokin: oin erre, oin amenazau, oin geratu, oin…  Zer gertatzen dan? Ba Ez naizela kapaz hemengo idazliek idatziko leukien moduan idazteko. Ordaintzeko prest najaok, klaro. Baiña…
–    Diru kontu hutsa balitzok idazle onek bestelakuak be egingo littukiek, baiña bizitzakiko jarrera bat jaok idazten daben bakoitzaren atzian…
–    Hi, nik ez jotset eskatzen nere moduan pentsatzia be. Lan bat litzokek eta ez legoke zertan jakin zeiñek idatzittakua dan be… Neuk firmauko neuke eta Berrian, Noticiasen, Garan eta DV-n argitaratzen ahaleginddu…

Lagunak bigarren aldiz be eskatu dosta ia zeiñek idatzi leiken eta zenbat kostauko litzaken. Aginddu dotsat blog honetan idatziko dotela eskaeria. Ez naizela iñor holakuak eskatzeko, baiña akaso bolondresen bat agertuko dala. Akaso blogariren bat… Oin, zenbat kobrau leiken.eta… Ez da izango erreza ze laguna irakurlia da eta idatzittakua gustatzeko…

Idazle asko ete dare AHTren alde? Ez jata tokau irakurtzeik… Baiña emon daigun AHTren kontra egonda be idatzi leikela AHTren alde. Asko ete legokez alde idazteko prest? Letrak josteko abilidade hutsa erosterik balegoke?

Ino Galparsoro libre

InoGalparsoroLibre, edo behintzat Arrasaten da. Ino ezagutzeko aukera izan dut eta badakit, barruan, azazkalak jaten egongo zela noiz lanera aterako.
Notizia GOITB eta ETBn, gainontzeko telebista kateetan atxiloketak bakarrik dira, antza, notizia. Niretzako notizia handia izan da ba, Ino Arrasaten dela jakitea. Ondo etorri.