AHTren aldeko letrak salgai?

Lagun artian komentau barri izan dittugu Aristi, Izagirre eta AHT.  Hirutik bi agertu jataz gaur kafe orduan, egunkarixan, Berrian: Pako Aristi eta AHT. Aristik ziharduen presaren gaiñian-eta, baiña neri lagunarekin izandako elkarrizketia akordau eragin dosta. Hauxe:

–    Hi Iban, gura juat Izagirrek, edo Aristik, edo… idaztia artikulu bat.
–    Artikulu bat?
–    Bai, ordaintzeko prest najaok eta gero neuk siñatuko neukek.
–    Ia, ia. Zer diñok? Ze enbajada dok hau?
–    Ba gura juat ondo idazten dakixen idazleren bati enkargu bat egittia. Idazlia izan bihar jok zizta egitten dakixen horretakua, liburuak ondo eta artikuluak zoragarri idazten dittuan horretako bat. Neri Koldo etortzen jatak beti burura eta haren Silbeiraren zein Euskadi Sarien artikuluak, baiña Aristi be ikusten juat langintza honetan.
–    Bueno, baiña zer gura dok zehatz? idatzi bixei eta esan zer gura duan. Euskal Herrixa txikixa dok eta kontaktua topatzia zailla ez. Oin, altu jo dok, e?
Gero… eskatzia libre dan moduan ezetza emotia be bai… Baiña zer gura dok?
–    Ba gura juat AHTren alde eginddako artikulu on bat.
–    AHTren alde? Ta zelan lotu dittuk ba AHT eta Koldo edo Aristi?
–    Ba errez. Ni AHTren alde najaok, baiña ez jakixat hori bihar dan moduan papelian plasmatzen. Gaiñera AHTren lanak egitten diharduen enpresarixo batzuren laguna nok eta horixe izan leike alde egitteko modua. Haren kontra egin juek auskalozeiñen izenian eta ez najaok bape konforme jokatzeko moduokin: oin erre, oin amenazau, oin geratu, oin…  Zer gertatzen dan? Ba Ez naizela kapaz hemengo idazliek idatziko leukien moduan idazteko. Ordaintzeko prest najaok, klaro. Baiña…
–    Diru kontu hutsa balitzok idazle onek bestelakuak be egingo littukiek, baiña bizitzakiko jarrera bat jaok idazten daben bakoitzaren atzian…
–    Hi, nik ez jotset eskatzen nere moduan pentsatzia be. Lan bat litzokek eta ez legoke zertan jakin zeiñek idatzittakua dan be… Neuk firmauko neuke eta Berrian, Noticiasen, Garan eta DV-n argitaratzen ahaleginddu…

Lagunak bigarren aldiz be eskatu dosta ia zeiñek idatzi leiken eta zenbat kostauko litzaken. Aginddu dotsat blog honetan idatziko dotela eskaeria. Ez naizela iñor holakuak eskatzeko, baiña akaso bolondresen bat agertuko dala. Akaso blogariren bat… Oin, zenbat kobrau leiken.eta… Ez da izango erreza ze laguna irakurlia da eta idatzittakua gustatzeko…

Idazle asko ete dare AHTren alde? Ez jata tokau irakurtzeik… Baiña emon daigun AHTren kontra egonda be idatzi leikela AHTren alde. Asko ete legokez alde idazteko prest? Letrak josteko abilidade hutsa erosterik balegoke?

2 comments on “AHTren aldeko letrak salgai?

  1. iturri(e)k dio:

    Arratsaldeon Iban:

    Javier Ortiz kazetariak kontatu izan du behin baino gehiagotan bera El Mundo periodikoan Iritzi ataleko buru lanetan zebilenean, askotan idatzi izan zuela editoriala eta, gero, editoriala bera errefusatzen zuen zutabea.

    Ea zortea duen zure lagunak.

  2. Juan Luis Zabala(e)k dio:

    Kaixo Iban:

    Nik uste dut badirela idazle bikain askoak zure lagunaren enkargua aise bete dezaketenak, benetan penstatzen dutena idazteari uko egin gabe gainera. Niri honako hiru hauek datozkit burura oraintxe: Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Luis Haranburu Altuna eta Jon Sudupe.

    Oker ez banaiz, Bernardo Atxagak ere defenditu du inoiz AHTa, oso azaletik eta oso modu puntualean bada ere (ez Euskal Hiriaren zutabe gisa, batzuek, Atxaga haserraraziz, interpretatu duten moduan).

    Beste idazle batzuen kasuetan zalantzak ditut, baina beraiei galdetuta argi ditzake zalantza horiek zure lagunak: Arantxa Urretabizkaia, Jokin Muñoz, Juanjo Olasagarre, Ivan Igartua, Belen Altuna, Jon Kortazar, Ramon Etxezarreta, Xabi Larrañaga…

    Ez zait iruditzen zure lagunak sumatzen eta erretratatzen duen bezain monokordea denik euskal idazleen mundua. Edo bai? Eztabaidatzeko gai polita da, egia esan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude