Desinformazioaren kontrako antidotoa da tokiko kazetaritza

Titular horixe irakurri berri dugu El Pais egunkarian  ateratako artikuluan. Badakizue, etxetik beharrean kanpotik datorrenean… Jar diezaiogun etxeko ikuspuntua. The Expanding News Desert  (pdf-a) azterlanean jasotzen denez Amerikako Estatu Batuetako ezinbesteko zutabe izan da tokiko prentsa. Eta Euskal Herrian? antzerako ikerketarik ezagutzen ez dudan arren badut uste (ez-zientifikoa, klaro) tokiko prentsak gero eta garrantzia handiagoa duela.

Herrialde horietan moduan, Euskal Herrian ere zerbitzu informazio handia ematen dute tokiko hedabideek. Gure orriak eta pantailak gertuko agendaz, udaleko oharrez eta ekimen publiko eta pribatuen ekintzez josiak daude. Informazioa bor-borka. Eta behar bat dago hori familietara eta norbanakoetara heltzeko, izan ere, bezeroek eskatzen eta eskertzen dute lan hori. Zelan litzateke posible, esaterako, Debagoiena komunitatea orain dela 18 urte zaborrak biltzeko bakarrik zela pentsatzea, eta gaur gaurkoz, 18 urte atzera gure buruetan ez zegoen “debagoiendar” berba takean-potean entzutea zinegotzei eta alkateen ahotan? Tokiko kazetaritzak ere egiten du Debagoiena, noski; eta egiten du Euskal Herria ere.

Hedabide lokalak dira udalen jardunaren nondik norakoa dakitenak. Astean bertan egin dugu Debagoienako plataforma irekirako saio bat. Herri bakoitzeko kazetariak hartu du parte bertan eta zerbait ikusi bada da herri horretako informazioa azaleratua dagoela tokiko hedabideak izan badirelako. Nolabaiteko kontrola egiten zaio diru-publikoari, demokrazian sakontzeko balio du tokiko aldizkarigintzak, ahotsa ateratzea nekeza zaien horiei bozgoragailua jartzen diegu… Herriaren nondik norakoaren berri badu profesionalak. Eta bai, badugu bide luzea lantzeko ere, oraindik, zergatik ez aitortu. Hala ere, zeinek dauka ba herriaren pultsua ez bada herri horretan berezitua duen kazetariak?

Gertuko kazetaritza ez da egiten agentzietatik heltzen den ohar zaparradaz. Gure argazkien %95 geuk sinatutakoak dira. Bulego kazetaritza gutxien gertuko hedabideetan dago. Ez dira gaztelerazko eta beste hizkuntza bateko oharrak itzuli eta argitaratzen, normalean. Eskatzen du iturriarengana joan eta kazetaritza zuzena egitea, bertatik bertarakoa. Batzuetan ahotsa grabatuta, beste batzuetan ikus-entzunezkoa eginda, baina bertatik bertarako kazetaritza multimedia. Horrek ere egiten du sinesgarri, horrek egiten du estimatu. Badu kontrako alderik ere kazetariarendako, izan ere, presioa handia da. Aurten bertan hamaika albiste atera barik izan ditugu, hozkailuan, iturriek itxaroteko eskatuta. Inoiz, baita albiste hori beste hedabide batzuetan aterata ikustera heldu arte, gainera! Hari fin horren gainean egiten du dantza gertuko kazetariak: komunitatearendako komunitatearekin, eta, beti ere, kazetaritzak berekin dakarren informazio eskubidea ahaztu barik. Motxila ere bada batzuetan, eta esklusiban albiste batzuk izan arren ez da erraza izaten momentuan atera edo ez erabakitzea. Sarri lantzen da gehiago, kontraste handiagoa egin eta ondoren atera.

Kalitatezko kazetaritzak eskatzen du bizkortasuna bera ere aldagai bat izatea 2018an. Hala ere, eta zure herrikideendako informazioa egiterakoan eskatzen du baita ere publikatu behar den hori ondo lantzea. Sinesgarritasunaren mesede, zalantza izpirik gabe. Kontrastea eta sinesgarritasuna bizkortasunaren kaltetan.

Ez da erraza aukeratutako ofizioa. Negozio ikuspuntutik ere gero eta makurragoa eta gero eta zailtasun handiagoduna. Publizitate diruak handienetara daude bideratuta eta lokalek apal-apal eta batuta baino ezin diezaiekete aurre egin handienei. Bitartean, lizentziatua dagoen jendea behar besteko eta merezitako soldatak jaso barik. Komeni da fokoa enpresetako lankideengan jartzea eta horri aurre egiteko pauso politak eman dira EAE-ko erakundeekin, Aldundi eta Jaurlaritzarekin. Zalantza barik, 2019an aurrerapausoak eman behar dira soldaten gaian ere, ofizioak merezi duelako eta egiten denak balio sozial handia izatez gain gure bezeroen ehuneko handienak beharrezko edo oso beharrezko jotzen duelako egiten dugun lana. Aurrekonturik adostu ez izanak ez digu laguntzen, baina jarraitu beharko dugu markatutako bidean. Hedabideetan xeoxer hobetuko den esperantzan gaude, badira, hala ere, ahaztu ezin ditugun beste hainbat ofiziokide: gidoigileak, produktoretan dabiltzan teknikari eta kazetariak, ikus-entzunezko sektoreko enpresa osoak…

Tokiko enpresen hautua badago doakoari ere lotua, baina ez da horregatik kostatu gabekoa. Telebista eta webguneetan dagoena jasotzen dute bezeroek diru trukerik egon gabe. Seguruenik, gure egitekoa euskararekin lotuta dagoelako ere izan behar du horrela, baina txarto egingo genuke klik bakarrera edo telebista kateko botoi bakarrari zapalduta jasotzen dena balioan jarriko ez bagenu. Jende askoren lana dago hor atzean eta gure bezeroa inozoa ez denez badaki egiten den lanak kostua duela. Gertuko hedabideen mantxeta guztiek dute beste inork eman ezin dezakeen edukia eta gainera euskararendako “irabazia” dagoen esparru bat dela ere esan genezake, euskara lider den esparru bat.

Tokiko hedabideoi dagokigu zintzo jarraitzea lanean, komunitatearen luze-zabalera ondo neurtuta eta ahalik eta komunitate handienari zerbitzua ematea. Sinesgarri, komunitatearekin batera eta komunitatearendako lana eginda, gertutik, desinformazioari mugak jarriz, testuinguruak landuz… KAZETARITZA egitea. Hori baino ez eta hori dena: kazetaritza.

 

“Gerra etxe atarian”, memoria oso garrantzitsua delako

Gertu denboran eta gertu herrian bertan gertatu zelako. Herrikideak diren lagunen esperientziak bertatik bertara. Aipatzekoa Arantxa Arantzeta, 96 urterekin eta zelako buru-argiarekin garai horiek kontatzen. Umeak ziren 1936ko udazkenean Olatza baserriko Luzio Garai, Zabaleta baserriko Ana Mari eta Eugeni Alberdi,  Arantxa Arantzeta, Agarre Goikoa baserriko Jose Mari Arantzabal eta Galarraga baserriko Julian Azkarate.

Zazpi hilabetez egon zen 1936ko frontea geldi Elgeta inguruan. Erdi erdian harrapatu zituen hainbat eta hainbat familia. Orduan ume ziren sei lagunen testigantzekin osatu du erreportajea Larraitz Zeberio lankideak Goienarako. Lan fina.

Ikuspegi historikoa Eibarko historialari eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko Jesus Gutierrezek eskaintzen du, Elgetan memoria historikoarekin lotuta hainbat lan egindako lagunak.

Lankide Larraitz Zeberioren lana Goiena Telebistarako:

 

2deo euskarazko ikus-entzunezkoen sormen laborategia aurkeztuta

Atzo egun garrantzitsua izan zen 2deorako. Nik ere halaxe bizi izan nuen. Uste dut zeregin handia dagoela eta asmatzen saiatzea izango da gure lana. Oraintxetik bertatik dakigu laborategi hau ez dela izango sektoreak dituen arazo guztien konpontzaile, eta espektatibak neurriratuta hasi beharko dugu, hala ere, lagundu nahi lioke 2deok sektoreari esperimentazioaren bidez. Proiektu honen piezarik garrantzitsuena ez da lokala bera izango, baina batzeko leku bat ere behar dugunez, hurrengo martxorako izango dira obrak eginda. Edizio gelak, co-working gunea, aurkezpenak eta formazioa egiteko lekua, ideiak emateko 2deomatoia… 2deoren balioa sektoreko profesionaletan dago. Neurria sektorearen lanak emango du eta sektoreko jendearen arteko elkarlana zein sektorez kanpokoekin bultzatuko den hibridazioa izango dira gakoak.

Bereziki profesionalentzako pentsatutako gunea da, baina ez bakarrik. Unibertsitateetako gazteak (3 unibertsitateek dihardute ikus-entzunezkoak lantzen) eta kontsumituko duten horiek ere izango dira erabilgai. Egongo dira formazioak profesionalendako bai teknikoak eta bai arrakasta kasuen erakusketak, eta egongo dira baita ere herritarrendako zabalik izango diren kurtsoak. 

Nik pozik hartzen dut langintza hau, uste dudalako onura ekarriko duela sektoreko hainbat enpresendako. replica rolex YachtMaster Bereziki 2-10 langile bitarteko dituzten horiendako, izan ere, badakigu tamaina horretako enpresetan zailagoa dela esperimentatzea. Seguruenik enpresa handiaogoekin egindako elkalanak ere emango ditu fruituak. Uste osoa dut enpresa horiekin lanean hasita proiektu anbiziotsuetara ere jarriko garela begira eta hori ere badut gustuko, egia esan. Kalitatezko produktuak izango ditugu ipar, baina ahaztu barik zer kontsumitzen duten gazteenek. Kalitatea ulertzeko modu zabala erabiliko dugu, beraz, dena ez baitago zine-kalitatean egin beharrik, bistan denez. Hori bai, Tabakaleran zinearekin lotutako jakintza handia batzen da (Zinemaldia, filmoteka, ikus-entzunezko arloa, Zine eskola…) eta horrelako auzokideak izatea lagungarri izango da ezbairik gabe. Sinisten dut 2deok emango diola Tabakalerari, eta baita Tabakalerak 2deori ere. Leku ona da Tabakalera eta zuzendari nagusiaren babesa badu proiektuak. 

2deoren egitekoa sektoreak berak markatuko du. Orain arteko pausoak ere sektoreko 80 elkarrizketatik abiatu dira (Amaia Pavon, Oihane Agirre eta Goio Aranak jardun zuten elkarrizketok egiten) eta horri gehitu zaizkio EHU-k gazteei egindako 2500 elkarrizketak. Lau jardunaldi ere egin genituen Orona-ideon eta handik ikasi ditugu atzerriko esperientzia arrakastatsuak. Azkenik, nazioarteko esperientzia jasotzen ere jardun genuen proiektuan. Oraingo langintza, beraz, horren replica rolex jarraipena izango da eta nire lana 2019an amaituko litzateke. Denbora hau hartuko dugu sektorearen erantzuna zein den ikusteko ere eta ia proiektatutakoak zein norantza hartzen duen baloratuko da 2019 amaieran. 

Egunotan hamaika dei jasotzen ari naiz informazio gehiagoren eske. 2018an bertan hasiko gara funtzionatzen nahiz eta  obretan egon 2deo. Egongo dira deialdi publikoak, formazioa, jardunaldiak… hori, dena den, uda ostean izango da, urritik aurrera. 

Hau dena zertarako? Euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzen saiatzeko, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen eredu eta formatu berrietan esperimentatuz, eta zabalkunde kanalak biderkatuz, beti ere, sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz. 

Ia bide berri honetan sektorearen lagungarri izan daitekeen 2deo, sektorearekin batera lan eginda heldu ahal izango baikara euskarazko kontsumoa handitzera. Eskerrik asko jaso ditudan animo guztiengatik, mezu zaparrada handia jaso dut eta horrek indarra ematen du lanerako. 

Edurne Ormazabal, Markel Olano eta Iban Arantzabal 2deoren aurkezpenean, Tabakaleran.

ahobizi

Hiruzpalau lagunek galdetu didate ia zer den Ahobizi. Euskaraldia.eus webgunean dakar ondo azalduta.

Ahobizi

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Elgetako Gazte Asanbladako hasierak

Pentsatu dut lerro batzuk idaztea blog honetan. Gaztetu ez naiz egingo, tamalez, baina balioko dit Internetik ez zen garaiak gogoratzeko, pezetetan genbiltzan garai haiek, antzokirik ez genuenak, ez zineklubik, ez urtean zehar kultura ekitaldi iraunkorrik, ez..  barkatu, ez dut hortik jarraituko, zahartzaroa urrun dugu-eta šŸ™‚
Neuretik da idatzia, hiru urtera atera genuen fanzine bat gida moduan hartuta. Orduko arrakastaren gako batzuk ere ausartu naiz jartzera.

Lehen hiru urteak

Joan dira urte pila bat. 1992an sortu genuen EGA, Elgetako Gazte Asanbala. Orduan, oraindik, ā€œEuskararen ajeakā€ liburua argitaratu gabe zegoela, ze bestela, Gazte Batzarra deituko litzateke Sarasolaren ā€œkulpazā€ šŸ™‚
Hiru urte pasa ziren hainbat ekintza egiten. Sonatuak izan ziren ikastolen jaietatik azkena ateratzen zen autobus haiek, esaterako. Elgetakoa beti azkena. Hiru urtean 700 pertsona inguru mugitu ziren autobusotan. Batzuetan bi ere atera genituen Elgetatik. Indarra hartzen, hala ere, 94an hasi zen EGA. Urte horretan, esaterako, aldarrikapena izan zen emakumeen borroka. ā€œElgetako emakumeakā€ moduan sinatu zen EGAtik sortutako pankarta.

1994koa izan zen ikastaroen urtea: txalaparta, hankapalo, trikiti ikastaroā€¦ eta baita fanzine bat-edo behar genuela hausnatu genuenekoa. Fanzine bat behar lukeenak amaitu zuen GOIBEKOKALE izaten 1995eko apirilaren 1ean. EGAk sortua eta bultzatua. Hamaika laguni eskerrak aurrera atera zena eta onarpen handi eta zabala izan zuena Elgetan. Hilabetekaria oso maitatua izan zen, 2000. urtera arte iraun zuena eta gero Goienari lekukoa pasa. Urte berean berreskuratu genuen Asentzio Eguna. Oso potentea jendez, urte dezentetan. Gogoratuko da norbait Elkoro pilotariaren finala pantaila handian ere ikusi ahal izan zela, pagopean, urteren baten.
1995ean antolatu zuek EGAk lehen kontzertua. Ederra izan zen. Pottoka, Tapia eta Leturia Band eta Bizkar Hezurrak. Frontoian izan zen, Xabier Montoiak esaten duen moduan Euskal Herriko soinurik txarrena duen frontoi horretan. Faltan genuen lokal batā€¦ Erakutsi genuen behar genuelaā€¦ eta herriak ere ikusi zuen bagenbiltzalaā€¦ aktibo ginelaā€¦ 1996ko martxoaren 22an okupatu zen Gaztetxea.

Ardatz batzuk:

Ekintzak eta espazioarekin autokudeaketa: Ekintzak ziren garrantzitsuak, duda barik. Baina lokalak lagundu zigun ekintzok aurrera ateratzen. Espazioa inportantea zen, eta autogestiorako beharrezkoa han barra bat izatea.
Euskara: Egunkariako tonbola, Karrakorrikako tonbola, Korrikako kilometroa erostea, euskararen jaietarako autobusakā€¦
Euskal prentsa irakurtzeko gune bakarra zen herri osoan. Tokikoetatik zeuden: Arraste Press, Elgoibarren, Lau Haizetara, Aretxagazeta, Eta Kittoā€¦ Argia astero-astero hartzen zen eta Entzun musika aldizkariaren harpidedun zen Gaztetxea. Napartheid ere bazen, bestelako komikiak, El Tubo, hainbat fanzineā€¦
Herrirako jai egunak: Asentzio eguna izan zen lehenengoa. Euskal dantzak, bolatokia prestatu, herri kirolak, trikitilariak, bertsolariakā€¦ zer ez dugu egin Asentsio egunean! Zehatzago: zer ez dute egin herritarrek Asentsio egunean! Geroago etorri zen udazken jaia. Jai egun borobila, tortilla lehiaketa jendetsuekin, erromeriakā€¦ Herri proiektu bat osatzen zuten ekintzok.
Hitzaldiak: antimilitarismoa eta intsumisioa gogor zeuden urteak ziren. Tokatzen zitzaien gure tarteko hainbatiā€¦ Durangaldeko MOC-KEM taldekoak izan genituen lagun hainbat hitzalditan.
Gai tabuak era bai Gaztetxean: HIESA: beste gai bat potente zegoenaā€¦ Ez dut ahaztuko Jon Salaberriren hitzaldia, esaterako. Lehen aldiz izan ziren kondoiak barra gainean, bistara, edozeinen eskura. Sexuarekin lotutako hainbat hitzaldi antolatu ziren. Gehiturekin antolatutakoak, Amaia Vazquez sexologarekinā€¦
Herriari zabalik: Ez zen EGA bakarrik espazioa erabiltzen zuena. Pentsa, okupatu zen garaian EGIko gazteei eskaini zitzaien EGI akanpadako koordinazio gunea jartzeko; edo Elgetako HB-k ETAren alternatiba demokratikoa bertan aurkeztu zuen.
Lau paretetatik harantzago: herria genuen helburu. Holaxe zabaldu genituen ā€œgosea munduan arazo politikoa daā€ moduko aldarriak panelen bidez. Txiapasi buruzko hitzaldiak, panel informatiboak, Markos Subkomandantearen parrafo osoakā€¦
Ikus-entzunezkoak: diapositiba emanaldiekin hasi ginen. Josetxo Arantzabalek prestatu zituen berak ateratako euskal musikari buruzko argazkiak eta kantuak. Gero etorri ziren Islandiari buruzkoak, Bi emakume Turkiatik Birmaniaraā€¦ KUTXAk lagunduta ere egin genituen diapositiba emanaldi jendetsuak. Ez-ohikoa inguruko gaztetxeei begiratuz gero. Zinekluba ere izan genuen aurrerago.
Antzerkia: Bilboko ā€œTransito Teatroā€ taldeak zabaldu zuen antzerkien zerrenda eta gero etorri ziren Arrasateko ā€œTxatxiā€ gazte taldea eta beste hainbat.
Ikastaroak askotarikoak izan dira, Gaztetxerik ez zegoenean ere. Gerora jarraitu zuten gehienek, eta berriak gehitu. Esaterako, grafiti ikastaroa eman zigun Elorrixoko Xaldo frafiti taldeak.
Dantzak izan zuen lekua beti: trikitiarekin hasi zena saltsa ikastaro ere bihurtu zen Ane Mendiola oiartzuarrarekin. Ikasi ahal izan zen merengea edo jazz-a dantzatzen ere. Eta Asentzioarako Larrain dantzarekin hasi zenak Iribas-ekin jarraitu zuen.
Umeak: Beti izan dute lekua Gaztetxean. Hasieratik egin dira ekintzak: egun pasak, jolasak, dantzak, abestiak, goxokien boloakā€¦ eta gerora umeendako zinea ere izan zen Elgetan lehengo aldiz. Gaztetxeak inbertsio handia egin zuen zine pantaila eta proiektorea erosten. Euskarazko marrazki bizidun DVD-ak ere lortu genituen Eusko Jaurlaritzatik.
Denetik: futbolin txapelketak, partxis, musā€¦ eta irteerak ere bai mendira, eta txitxiburduntziak, etaā€¦ ufff. Zenbat gauza.
Musika ere izan da ardatza. Bai eszenari lagun dio dio Gaztetxeak, bai gure gozamen iturri izan da eta diru-sarrera garrantzitsu bihurtu zuen barra. Elgetako Gaztetxetik den-denak joan dira sarrera osoa kobratuta, gutxienez. Baita gehiago ere sarritan sasoi hartan.
1997rako talde hauek pasatu ziren Gaztetxetik: Iskanbila (hau izan zen lehen kontzertua), Non Demontre, Aitzol Mujika, EH Sukarra, Parabellun, Ekon, Beer Mosh, Xabier Montoia, 6nemen9, Eraso!, Noise Am Behin, Ttak, Anophles, Storbais, Parentesis, Luther, Brutal Melody, Brigada Slam, DAntzut, Hardezanā€¦ Itxaron zerrenda handia zegoen Elgetako Gaztetxean, 30-40 talde bai, zain zeudenak noiz deituko.
Urteroko ekintza asko: Hasierako urteak dira errepasatutakoak. Baina ekintza gehienek izan zuten urte askoan errepika. Eta berriak etorri ziren ostean. Hiru-hileko programzioa zuten triptikoak ateratzera ere heldu ginen. Justo de la Cuevak emandako moduko hitzaldiak geratu zaizkit gogoan, edo inprentatik pasatako lehen kartel koloreduna Gaztetxeen koordinakundearekin batera egin genuela, AHTaren kontrakoa, edo taulatik botatzea kostatzen zitzaigun Arakajun taldea zein Mal de Ojokoak, Apoaren edertasuna lan ederra, edo Berri Txarrak mutiko zireneko hura… Rogelio Botanz talde guztiarekin, zenbat erromeria… 

Nik horrela gogoratzen ditut hasierako urteak, lehen hamarkada-edo bai, behintzat. Eta dena zen polita eta happy? Bai zera! Baina hori beste post bat da. Guk ere atera genuen kartel bat ā€œGaztetxearekin zirt edo zart!ā€ egin behar genuela genioena

Nire ustez, arrakastaren gakoak izan ziren:
– Herrira begirako proiektu plurala.
– Proiektu beregain sozio-politikoa. Autokudeatua.
– Irekia ideietan, egiteko moduetan, estiloetan…
– Lagunarte sendoa, talde ona. Bereziki emakumeez osatua.
– Anbiziotsua eta lanerako gogoduna. Ondo pasatzeko beti prest!
– Barrak dirua ematen zuen.
– Kolektiboak inporta zuen.
– Ez zegoen larregi herrian eta ezer gutxi eginda ere bazetorren txaloa.
– Euskalduna eta euskaltzalea.

2018ko martxoaren 17an itxiko ditu ateak. Gazte Asanbladako kideek esan dutenez giltzak emango zaizkio Udalari. Aipatu dituzte arrazoi batzuk ere. Penaz, baina errespetu osoz hartzen dut erabakia eta egia esan ausarta ere iruditzen zait. Proiektuak sortzen eta hiltzen ere jakin behar da. Garai bakoitzak eskatzen du jokatzeko modu bat eta jokatzeko modu hau gaurko gazteek erabakitakoa denez badu balioa. Zoriondu baino ez 1992ko EGA hartatik 2018ra artean lanean ibili diren guztiak.

Orduz ez, lekuz nahasten zaren domeka hori

Txargain andreak blogean jartzeko esan aurretik šŸ™‚

  • Domekan joan ginen hiru lagun ā€œTxarribodaā€ ikustera. Bodarik ez, baina egun txerria bai, zotz! Hari bat doa eta titulua da: #NiTonTontoaNaiz.

  • Autoa Okendon aparkatu, 18:15. Sartzerakoan goia jo. Aparkaleku garestiaren sarreran geratu ginen ia-ia. Ondo hasi gara!
  • Vicotoria Eugeniara joan eta hiru sarrera erosi. ā€œIkuspen Murriztuko Eserlekuaā€ zeudela bakarrik! Antzokia lepo. Zorionekoak @kepaer eta lagunak.

  • Ikusmen murriztukoak 15na euro. 20:00etan hasten zenez, ordu eta erdi kafea eta pasioa Donostian. Kafea eder askoa, portzierto @Sakona_Coffee

 

 

  • 19:45ean antzokira. Ateak itxita. Arraroa. 19:00etan hasi zela! gggrrrrr. Hala ere, barrura. Igogailua hartu eta pikulittaik hasi ginen antzezleei begira.
  • Ordua konfunditzea ereā€¦ Baina barrura! ikus-entzuleak barrez lehertzen. Eta hanā€¦ aibala! Horiā€¦ Baina horiā€¦ Edo oso ondo egiten du parodia edoā€¦
  • Ez, bera da! Alaska da, barren! Eta eszena kutre-kutrean Mario Vaquerizo! Eta hurrengo eszenan zein agertuko eta… Bibiana Fernandez! Baina-baina! Zer da hau?
  • 8 minutu ez genituen iraun eszenatokira begira Alboko Balkoitik. Kaka zaharra! baina ez antzezleei esaten zaien hori, benetako Kaka Zaharra!
  • Ba ez ginen orduz nahastu ez. Jarlekuzainak esan zigun lekuz ere nahastu ginela: ā€œinork ez luke obra hau ikusi beharā€. Garbi egin zigun berba.
  • Gazteszenan egon behar genuen 20:00etan, Egian. šŸ™  Arrazoia zuen jarlekuzainak. Orain bai, barre (eta negar!) egiteko nahiko motibo!
  • Ikusteko geratzen zaizkit oraindik bai ā€œMami Lebrunā€ eta bai ā€œTxarribodaā€. Ez gara ez lekuz tronpatuko, redio! #TonTontoaIzanNaiz
  • Gordeko dut “Ikuspen Murriztuko Eserlekua”ren sarrera. Lehiatilakoak ere ikusi zuen gurea “ikuspen murriztua” zela! Redio! Holakorik! Fikziotik zero hari honek šŸ™

Mea culpa, mea culpa, mea culp, mea culpa  x 1.000.

Esperimentatzen 2deo laborategiaren aurkezpenean

Aurreko astean aurkeztu genuen 2deo, Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza laborategia. Tabakaleran aurkeztu genuen, berez, 2deo zabaltzeko lekurik egokienean, egia esan. Ehun bat lagun izango ziren ikus-entzuleen artean.

Ez da izan erraza puntu honetara heltzea. Eskatu digu, batez ere, datu eta iritziak batzen denbora asko pasatzea. Duela urtebete hasi ginen sektoreko jendearekin egoten eta 80 enpresatik gora elkarrizketatu ditugu. Ekoizle-etxe txikienetik, autonomoak diren argiztatzaileetara, edo EITBko arduradunetara eta EIKEN edo Ibaia moduko erakundeetara… Oinarria izan da etenbako entzuketa, desing thinking metodologiak eskatzen duen moduan. Gainera, seikote batek osatutako kontraste taldea izan dugu urte guztian zehar egiten genuena jarraitzen eta proposamen berriak egiten. EHUkoek gazte gipuzkoarrei egindako 2.500 inkesta ere izan ditugu eskura. Prozesu guztia blindatzeko, sektoreko jendearendako hiru jardunaldi egin genituen Orona-Ideon eta han jasotako iritziek ere garrantzi handia izan dute azken proposamena definitzerakoan.

GFA-tik enkargua egin zigutenetik argi izan genuen Mondragon Unibertsitateko eta Goiena Komunikazio Taldeko lantaldean (Oihane Agirre, Goio Arana, Amaia Pavon eta laurok) kontua ezin zela izan txosten huts bat egitea, bakarrik. Prozesuak izan du garrantzia eta esperimentazio errealak.

Hiru galderari erantzuten saiatu gara prozesu honetan: Berritzailea da interbentzioa?

Zelan laguntzen du ikus-entzunezko sormena sustatzen? Etorkizuneko laborategirako balio du interbentzioak? Horrela jarri ditugu lau proiektu martxan eta beste asko atzera geratu dira, laborategia sortzeko zain.

Aurkeztu dugu laborategi bat Euskara sustatzea duena helburu kontsumoa handituz. Jende gehiagorengana heltzea beharrezkotzat dugu eraginkor izateko. Ekoizpen eredu berri eta formatu berriak esperimentatzea eskatu digu horrek eta kalitatea zer den birformulatu beharko dugu jardunaldietan parte hartu zuten unibertsitate ikasleek gogorarazi ziguten moduan. Ze… eskuko telefonoekin grabatutako bideo motz horiei ez diegu begiratuko kalitatearen izenean? Ahaztu youtubeko euskarazko material hori guztia? Oker geundeke hori eginez gero.
Helburuetan kokatzen da baita ere sektorean onura eragitea, bai baitakigu sektorearekin eta sektorearendako izan behar duela laborategiak bereziki, merezi eta behar duelako. Euskal Herriko edozein herritarrendako ere gura izan dugu lekua egin laborategiak. Ateak zabal-zabalik izango ditu laborategiak eta igurtzia topatuko da sektorea eta herritarren artean.

Garazi Goiak, arrakastarako gakoak zerrendatzeaz gain esan zigun garapenean inbertitu egin behar dela eta horretarako dirua behar dela. Dirua egongo da laborategi honetan, baina oker legoke beste leihatila bat espero duena. Laborategian ezberdin egindako produktuetan inbertituko da bai denbora, bai baliabideak. Asmoa? Produktu hobetuak ateratzea merkatuan lehiatu daitezen.

Proposamen konkretua dago idatzita

Aurkezpenean ez ginen heldu urte beterako idatzi dugun ekintza plana zehaztera, funtzionatzeko moduari eman gura baikenion garrantzia. Hau da, ZELAN galderari erantzun ZER galderari baino. Hala ere, jakina, ZER ere idatzita dago txostenean eta horretarako bizpahiru erraztaile ere beharko direla.

Laborategi hau behar dugula uste dugu honetan jardun dugunok sektoreari entzun ostean, baina laborategia tresna bat baino ez da. Froga egin dezagun eta baloratu, bi urte barru, ia merezi duen ildo honetatik jarraitzeak edo ez. Idatzita utzi dugu sektoreak edo erakundeek ikusiko ez balute itxi egin beharko litzatekeela 2deo. Egitasmoa hil eta beste zerbait berria asmatu. Horregatik aurkeztu dugu obra handirik gabeko gunea, modulablea, sormen industrietako beste arloek ere erabiltzeko modukoa, zabala eta Tabakalerako gainontzeko bizilagunekin igurtzia bilatzen duena.

Guretzako ikastaldi demasa izan da urte honetakoa. Asko ikasi dugu, bereziki elkarrizketetatik. Baita nazioarteko egonaldietatik, Orona-Ideoko jardunaldietatik eta laborategietara egindako bisitetatik. Aurkezpen arriskatu bat ere egin genuen abenduaren 14an eta esperimentu bat izan bazen ere balio izan digu aurkezpenak mila modutara egin daitezkeela ikasteko ere.

Ez dakit aurkezpena egunean bertan bezala antzematerik dagoen, baina ikusle eta hizlarien artean informazioa erakusteko modu berri hau ikusiko dugu beste leku batzuetan ere. Amaitzeaz bat hiru enpresak ia zelan egin genuen aurkezpena galdetu zieten teknikariei. Teknikarien lana ere ederra, atzean lan-ordu asko egon dira-eta. Niri tokatzen zait etxekoak eskertzea: Goienako ikus-entzun arloko teknikariek jai egunak barne egon dira aurkezpenerako materiala sortzen eta jakinekoa da hori gabe ez legokeela esperimentatzerik. Zer den ekipo on batean lan egitea! 

Inork gura balu aurkezpena ikusi, hemen dago, behar besteko argipean eta zer izan zen antzemateko aitzakiarik gabe. 7ā€™30ā€™ā€™-etik aurrera dago laborategiaren aurkezpena. Aurretik Ahaldun Nagusiaren sarrera eta ostean Bingen Zupiria, Markel Olano eta Eneko Goiaren tertulia Vanessa Sanchez-ek gidatua.

  Bideoa, OrainGipuzkoaren creative commons lizentziari esker.

Etiketak jartzeko joera gaizto hori

Badauka La Sexta kateak holako sinesgarritasun misteriotsu bat nire inguruan. Kate pribatu honek lantzen ei du Kataluniako auzia itxurosoen Espainiako telebisten artean. Hori esaten didate lagunek eta entzun diot dakarkidan adibideko kazetariari berari ere. Ez nago ez oso ados baieztapen horrekin, baina egi-egia da kate hau pribatua dela eta libre dela gura duen editorialarekin (agerikoa eta aitortua balitz hobeto) jarduteko.
Espainian erreta dirudite  pantailan agertzen zaizkigun pertsonek gaia Katalunia den bakoitzean. Hedabideetako kazetariengan eta bereziki tertulianoengan igartzen da kea dariela belarrietatik Katalunia aipatzeaz bat. Kataluniako TV3 kateko zuzendariai egindako elkarrizketa baten zatia da adibidetzat jartzen dudana hemen. Elkarrizketatzailea da erasokor dagoena eta kate plublikoko zuzendariaren erantzunak eman dit gaia etiketez idazteko. Elkarrizketako gakoa da, nire ustez, zer den garrantzitsua argi eta garbi uzten duela.

Zein aspergarria den etiketatu behar hori

Hainbat adibide eman daitezke eta izango du testu honen irakurleak ere antzerakorik. Nik, aste honetan bertan bizitakotik batzuk:

  • ā€œZuen kazetari hori, bai, hori… badakigu ondo zeintzuk diren bere lagunak eta zein girotan mugitzen denā€. Eta? Interesatu behar lukeen bakarra da hedabidearen atetik sartzen denean kazetari profesional jantzia jartzen duen edo ez. Ezezkoa bada, eta kalerik egin badugu, horri buelta ematea dagokigu, baina ez nortzuk diren bere lagunak komentatzea. Gremioz aldatuz: zinegotzi batek, den alderdikoa izanik ere bere alderdikideendako bakarrik erabakitzen ditu politikak? Ezezkoan nago, eta kazetariekin berdin. Gure kazetari-lankideek ondo baino hobeto dakite bezerorik preziatuena irakurle edo ikus-entzule kopuru handi hori dela, zein alderdikoa den inporta barik. Kuriosoa litzateke neurtzea ia nori ahazten zaion errazen bezeroa denetarikoa dela, zinegotziari edo kazetariari, hedabide zuzendariari edo goi kargudun politikari bati.
  • Elkarrekin bazkaltzen geundela komentatzen zigun EITBko kazetari-profesionalak zein gaizki zeraman mundu guztiak etiketatua izateko zuen ā€œbeharā€ hori. Goiz baten heltzen zitzaion mezu bat esaten igartzen dela nork ordaintzen dion; beste baten, asko nabari zitzaiola ezker abertzalekoa zela; hurrengoan elkarrizketa egiteko modu xalo horrek (xalo tuiterlariaren ustez, noski) erakusten zuela zein mailataraino den jeltzalea. Askotan, sarriegitan, heltzen direla whatsappak egurra ematen bai alde batetik, bai bestetik eta bai hurrengotik.
  • Zinegintzan lan egiten duen beste batek komentatua da bazuela ezagun bat ezeroso egoten zena norbait ezagutu eta ez bazekien zein alderditakoa den. Hau da, beharra zuen  jakiteko aurrean zeukan horrek zer bozkatzen zuen. Itxura baten, zer esaten zion baino garrantzia handiagoa du harentzat halako edo bestelako bozkatzen duen. Harrituta ari nintzaion entzuten, baina ez da ez martzianoa lagun hori. Badago jende bat elkarrizketaren parte batean argi lagatzen dizuna ā€œnondarraā€ den eta argiago duena ā€œnondarraā€ zaren, oker egon zein ez.
  • Gure sektorean ere, euskal hedabidegintzakoan, makalak gara ba! Neuri gertatzen zait astebetean EAJkoa naizela entzutea eta hurrengoan EHBILDUkoa eta dena neurtzea parametro horietan, ez egiten dugun lanean. Eta hori beste hedabide bateko profesional batek esana denean benetan da tristea. Podemosi bozka eman diodala apustu egin duenik ere ezagutzen dut. Bazen garai bat hedabideen artean errespetu handiagoa zegoena, gremiokoen artean desiragarria den hori. Hilabete honetan entzun behar izan dut hedabide bateko laguna libre-libre aritu dela esaten zein hedabide dagoen zein botereri salduta. Errespetua eman eta jasotzea errekuperatu beharko dugu ahal den azkarren. Errespetu falta ez-publikoak dira hedabideen arteko hauek, baina errespetu faltak.
  • Politikariak dira etiketen banatzailetzan zaletuenak: EAJ-ko alkateek argi dute ezker abertzalekoa dela hedabidearen editoriala; EH Bildukoek, aldiz, EAJkoa dela. Eta hedabide horrek PSEkoren bati elkarrizketa egin eta portada eman ostean, badago baja ematen duenik ere harpidetzatik.
  • Etiketen munduan bizi gara, tageatuta. Eta eman da beste pauso bat: GUREez jakin gura dugu; ezer ere ez BESTEez. Kuriosoa da ikustea, esaterako, politika jarraitzen duten tuiterlariek jarraitzen dituztela bakarrik pentsakera bateko pertsonak eta ez kontrakoa pentsatu dezaketenak edo dutenak (batzuetan baita bloketatu ere). Facebookeko lagunak ditugu gure antzera pentsatzen dutenak eta ez beste batzuk. Nago, horrek itsutzera garamatzala, kartolak istera, eta errealiatearen pultsua galtzera. Inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur hedabideek egiten duten lana denetariko joerakoei plaza emanez. Ez dago informatua egoterik lagunen komentarioak bakarrik irakurrita.

Etiketatua izan BEHAR honek kalte handiagoa edo txikiagoa egin dezake, norbere izatearen arabera. Garbi dagoena da onik, onik ez diola inori egiten. Inoiz ere ez kazetariari, behinik behin. Etiketa egileek, hala ere, usteko dute onuraren bat lortzen dutela eta egia esatera, batzuekiko eragin ere eragingo dute.
Kazetariak, hedabideetako arduradunak, zuzendariak… ezeren aurretik pertsonak dira, humanoak, eta presio horrek eragin egiten du. Beti, txarrerako eragin, egindako lanaz jardun beharrean etiketatzen galtzen badugu denbora.

Kataluniako hedabide publikoekin elkartasuna

Idatzi hau sinatu dut Euskal Herriko hainbat eta hainbat kazetarik egindako moduan:

Euskal Herriko komunikabideetako langileok bat egin nahi dugu Kataluniako hedabide publikoetako langile eta ordezkariekin, eta Kataluniako Kazetarien Kolegioak zabaldutako agiria geure egin, Espainiako Gobernuak TV3, Catalunya Radio eta ACNren gainean iragarritako esku hartzea salatzeko.
Hemen bildu garen komunikabideetako langileok, hortaz, geure egiten dugu Kataluniako Kazetarien Kolegioak zabaldutako mezua:
Kataluniako Kazetarien Kolegioak, 4.000 profesional baino gehiago biltzen dituen zuzenbide publikoko elkarteak, irmoki salatu nahi ditu Espainiako Gobernuak, oposizioko beste alderdi batzuen babesarekin eta Konstituzioaren 155. artikuluaren aterkipean, TV3, Catalunya Radio eta ACN zuzenean kontrolatzeko iragarritako asmoak.

Kataluniako Kazetarien Kolegioak uste du Generalitateko gobernuaren jabetzako hedabide publikoetan esku hartzea aurrekaririk gabeko erasoa dela demokraziarentzat eta adierazpen askatasunarentzat, hau da, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean jasota dagoen oinarrizko eskubide batentzat, eta modu onartezin batean jartzen du zalantzan TV3 eta Catalunya Radioren profesionaltasuna. Gainera, bi hedabide horien esku hartzea informazio eskubidearen urratze bat da, hau da, demokraziaren oinarrietako batena, zeren bi hedabide horiek zalantzarik gabeko erreferentzia informatibo bat baitira Kataluniako gizartearentzat. Kazetarien Kolegioak duela aste batzuk ohartarazi zuenez, ez dago egoera bakar bat, oso salbuespenekoa izanik ere, informazio eta adierazpen eskubideetan atzera egitea ekar dezakeena.
Honi dagokionez, ezin da egon informazioaren profesionalen prentsa askatasuna muga dezakeen ezein irizpide, eta Espainiako Gobernuaren esku hartze honek arriskuan jartzen du kazetaritza independentzia, zeina honako hauek arautua den: Kolegioaren Kode Deontologikoak, TV3eko, Catalunya Radioko eta ACNko batzorde profesionalak eta Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko gobernu organo propioak, zeinak Kataluniako Parlamentuari zor dizkion kontuak.
Une zail hauetan, Kataluniako Kazetarien Kolegioak, zeinak duela bi hamarkada oso lan aktiboa eduki baitzuen hedabide publikoen gainean, aitortu egin nahi du TV3 eta Catalunya Radioko erredakzioen lan profesionala, eta hedabide horietako batzorde profesionalen ondoan jartzen da eskatzeko Kataluniako ordenamendu juridiko propiora itzul daitezen.

Azkenik, Kataluniako Kazetarien Kolegioak deitoratzen du Espainiako Gobernuak Kataluniako autogobernuak sekula pairatutako erasorik zuzenena bultzatu izana, 155. artikuluaren aplikazioaren bidez, zeinak, de facto, Konstituzioak eta Kataluniako Estatutuak babesten duten autonomia baliogabetzen baitu.
Euskal Herriko komunikabideetako langileak