Beti zerbait: Felix urakana orain

Gaur akordatu naiz Mitch-agatik kilometro eta erdi igo zuen Xolotlán lakuaz eta San Francisco Libreko lokatza-kaleez eta baita hango eskolaz. Baina ez dira ez leku hutsak, ez dira mapa soilak, bizipenekin daude lotuta. Gogoan izan dut beste behin Saldaña familia eta Nikaraguako Berman anaiaren azken gutuna topatu arte ez dut bakerik izan. Gogorra da gero desgrazia bat izatea berriz akordurako akuilu… 2000ko uztailaren 16an idatzi zidan eta ordutik ez dut familiaren berririk. Jasotako letxe, pasarte batzuk:

Hola Ivan,
Quiero decirte que te extrañamos mucho y nunca te vamos a olvidar. Mama te manda saludos y Maria Belen cuando vino la otra chela pensaba que eras tu y preguntaba ¿dónde está Ivan? Quiero que muy pronto vengas para que juguemos balon cesto o gugar como lo haciamos, un saludo de Carmen y Daylyng. Recuerdo los momentos divertidos que pasamos juntos con cheche me lo salúdas de parte de Berman y que se acuerde de mi tal como lo hago yo.
Tu foto la tenemos en la pared y siempre te miro en la foto que nos tomamos en las casas que hicisteis. Me despido con un fuerte abrazo y un beso. Espero me disculpes por la letra.

Att.: Berman Juzmiel Saldaña. Tu querido hermano que te extraña.

Zer gehitu dezaket?       T_T

Bihar goizerako han izango duzue Felix izenarekin bataiatu duten urakana, Berman. Honezkero hasiak izango zarete beste behin ere neurriak hartzen. Urakanen Zentroak emandako informazioak dio, “herritarrak nahiz hauen ondasunak babesteko prestakuntza-lanak lehenbailehen egin” behar direla. 270 kilometro orduko dator haizerauntsia.

Berriz 1999ko egoera, berriz ere gauza bera, berriz ere egurra lehengoei. Gu, bitartean hemen, Internetetik berriok jarraitzen. Eroso. Erosoegi.

Eutsi Berman, eutsi.

tagzaniapaste
San Francisco Libre map – Tagzania

Bertolt Brecht blogaria litzateke

Irakurtzen dut Keuner Jaunaren Kondairak liburuan: Lehen Mundu Gerra amaiturik Alemaniako antzerkigintzan nor izatera heldu zen Bertolt Brecht. Antzerkiaz gainera irratian ere lan egin zuen. Berehala ohartu zen Brecht hedabide berriaren ahalaz, eta baita baliatu ere. Kontsiderazio teoriko jakingarriak ere utzi zizkigun (1930, Radiotheorie). Hori ere bada Brechten ezaugarri: hedabide guztiak hartu zituen aintzat, den denak baliatu zituen bere helbururako: dela antzerkia, egunkariak direla, irratia zein zinema.

Ez dago dudarik, Brecht blogaria litzateke gaur.

Getarixa: agurra arrantzaliari, aittari

Zelako inkultua naizen! Begira 20 minututik gora eta ezin jakin arraiñekin datozen edo arraiñetara doiazen. Bai, fan doiaz. Fan egin dira.
Unaxek, 3-4 urteko umiak, jakin dau aitta badoiala. Amorruz konturatu da aittak agur egin dotsanian eta berak ezin ezta patxo bat emon be. Portuan emon dotsana gertukua zan ondio.
Emakume dezente portuan eta gizonezkuekin betetako barkua urruntzen. Aitta emozionauta begira. Mutikua negarrez blai, eutsi ezindda kontsolatu gura izan dau mutikua amak. Gu be larri, zirraria erain dosku hiruko familixiak. Lehorreko ezjakin hau begixak bustitta.  

Blogaria: kazetari multimedia

Zer multimediago bloga baino! Ez da eguneroko (asteroko? hilabeteroko?) idatzi soil bat, idatziarekin batera jarri daiteke podcast bat, argazki bat, bideo bat, mapa bat, aurkezpen bat… danerako dago aukera eta aukera guztiak doan dira. Doan dira erabilpen minimoak, behintzat, eta askotan nahikoa ere badira. Asko daude, eta onak ere makina bat. Erabiltzen ditudan adibide batzuk (gehiago daude, zelan ez):

Ez, ez dihardut txinoz berbetan. Interneten nabigatzen dakienak erraz asko erabiliko ditu aipatutako bostak. Nik ere erabiltzen ikasi badut zuk ez duzu ikasiko ba!

Bai, kazetaritza aldatu da, baina ez dakit kazetariak aldatzeko prest dauden. Ez dakit, sikiera, kazetaritza fakultatean ere multimedia zentzu hau erakusten den. Badirudi zailagoa-edo behar duela hamarnaka urte kazetaritzan diharduanarendako, baina kazetari gazteenek ere ez dute ba ahalegin berezirik egiten… Ez, ez diot soldatapean egiten dutenaz, blogek behar dute norberanetik ere. Horregatik ere gustatzen zaizkit, ez direlako derrigor soldatapeko, zerbait dagoenean idatzi daitekeelako eta ez dagoenean ez. Aukera bat delako, futbolean jokatzea moduan, edo telebista ikustea, edo bizikleta hartzea.

Bloga ez da guaiada bat, bloga ez da idazle txoropito batzuen jugetea, bloga ez da bakarrik jolasa. Blogak komunikatzaile izatea ahalbidetzen du, iritzi emale eta jasotzaile, kazetari. Kazetariak prest daude? zu prest zaude?

Zaharrak barri

Bilbon nintzan atzo, illuntze-gaba partian. Durangotik be 03:30ak
inguruan pasauko giñan, baiña jo deidan barrixak diran kontuak be
aittatzera.

Zirkua ikusi dot barri-barri. Karpa ederra,
trapezista onak, mago ona, breake-dance saiotxua… denbora galtzerik
bapez. Zahar egotekotan animalixak, tigriak batez be. Umetatik zirkorik
ikusteka eta ez nintzan damutu fan izanaz.

Musikia zahar. Gehixenetan zahar, zaharregi. Euskal
tabernetan Gozategiren lehenengo diskua eta Muguruzarena. Txosnetan be
zaharrak nagusi eta erderaz bada hobeto: Ripen bi kantu jarraixan, La
Polla
Algarakuak zahar baiña barri: Potato taldiak zahar soiñua
ekarriko dotsa zenbaitti belarrira, baiña oso kontzertu gaztia egin
zeben, landua, zaindua, dantzarakua… Bilboko Kafe Antzokixan be ondo, reggae
eta ska asko eta Bide Ertzean moduko pop taldearen kantu barrixak
sorpresa ona gaberako. Txomin Barullokuak moderno: Fangoriaren
azkenarekin, esaterako.

Txosnak barri: musikia zaharra, esandako moduan, baiña
txosnak… luxuzko txosnak dare Bilbon. Haundi, eder, garbi, soiñu ona,
zerbitzu bizkorra, eszenarixuak prestatuta… Algarakuena bereziki edarra
eta aterperik haundixenakin.

Atzoko egitaraua zahar-barri: Baron Rojo, bueno
komentarixorik be ez dau merezi 25 urte bete dittuan taldiak. Bestetik,
euripian be kantuan (eta ondiokan geratzen bada inor enterau ez danaç9
Sandra Love-ek jardun zeban. Egaztearen proposamena ei zan eta EITB guztia
saiatu da propagandan. Informatibuetan atzo,
informatibuetan gaur, promo berezi bat telebistan… Taberna batian ikusi
giñuan Love, espektakularra. Jendia siñadura eske, jende pilla bat
agurtzen… Telebista efektua? Gazte asko, barriz, txosnetan. Gazte-gaztiak taula gaiñian,
odol barrixa! Ikusteko goguarekin geratu naiz zaharra izan, baiña
neretako barri-barri litzaken antzezlana, Josep Maria Pouren “la
Cabra”.

Falta jaku bai musika barrixa, txosna barrixak, egitarau
barrixak, zirkua barriztia,.. formula zaharrek ez dabe balio ezer
eraldatzeko.

Gu baiño hobeto bizi dana kabroia galanta!

Asko ez dala egon naiz gura dozun gorputz atalera ur-txorrostadia botatzen dotsuen leku baten. Bai, masaje eta guzti. Eta hara fan ostian pentsau dot barberuanera be fatia eta halaxe fan naiz. Itxitta dauka barbererixia Manolok 26ra arte, harek be merezittako oporrak, zelan ez. Asmua zan egunetako hau bizarrau kentzia. Sekula ez dosta iñork bizarra egin, baiña ur-txorrotadak hartzera ausartu eta gero oporrok bordatzia pentsau dot lortu ez arren. Bizarra kentzera fateko erabakixa hartzen bi motibok lagundu doste:

  1. Pako Aristik.
  2. H.M. Enzensbergerrek idatzi eta Ordorikanetik ikasitako kantuak.

1) Pako Aristi
Zutabe hau bai, derrigor irakurtzekua egin da udan. Gustuko dot bai modua
bai edukixa. Handittik hauxe: hamarkadotan kontsumismo tonak jaurti
dizkigute gainera, ongizate maila oso altura igoarazi gaituzte, oso
ondo bizi gara gehienok. Idealik gabe utzi gaituzte. Eta, edukita ere,
ideal horiek mantentzeko argumenturik gabe utzi gaituzte
. Ados nago
Aristik esaten dabenakin. Jarraitzen dau: Ezkertiarren papera gizartean formulatu
beharra dago
. Hau da hau! Ez dakigu ezta jakin be zer dan ezkerrekua
izatia gaur egun. papera formulatu? definiziñua bera be… Banenguan ba ni gaur egun ez zeguala diferentzia haundirik… danok be erreztxo bizi ete gazen marraren hemengo aldian… Eta ez pentsau hau kale kontzientziaren kontu bat danik bakarrik ze mailla intelektualian be ez dot uste erantzun garbirik emoten danik.

2) Kantua: Berreziketaren zailasunari buruz (Hans Magnus EnzensbergerRuper Ordorika):
Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean
barberoenera joaten dira.
Abangoardiaren orpotik xoraturik joan gabe hala diote:
ez huake zerbeza bat gaizki etorriko orain.
Kausa zuzenearen alde borrokatu beharrean
biruela eta barizen kontra ari dira.
Unerik larrienean hortxe doaz
buzoi edo ohe bila.
Hastekotan dela milurtekoa
ba heurak beren haurzapietara.
Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik.
Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso.
Zorri saku bat asko da heuren aldean.
Zalantza aldeanoak.
Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak.
Iraganaren kondarrak.
Ez dagoela denak akatzerik, alegia.
Ezin egunero ibili gauzak esaten.
Ene! gizonik ez balego
orduan bai pagotxa.
Ene! gizonik ez balego
orduan zer.

Teknikariak kazetari edo kazetariak teknikari?

Hauxe irakurri dut  Alzadoko webguneko elkarrizketan. Galdetzailea Llop da, erantzuten Eduardo Manchon.

Pau Llop: “Es mas fácil que un programador aprenda de periodismo que un periodista aprenda a programar”…

Eduardo Manchón: Exacto. Aunque un periodista y un
programador pueden tener ideas igual de brillantes, tener control
absoluto sobre la ejecución es crítico para el éxito y eso un
periodista, o cualquier perfil no técnico, no lo tiene. La web es un
medio sin estandarizar, muy artesano y que evoluciona de manera muy
rápida. La tecnología para crear webs sigue sin ser una commodity que
se pueda “encargar” a un tercero como se contrata el agua y la luz.

Eta nik hain argi izan dut errazagoa dela teknikariak kontratatzea lan puntualagoa delako… kazetariak baloratuago-edo ditut. Akaso ni neu ere perfil horretatik gertuago nagoelako izango da.

Baina benetako galdera beste bat dela dirudi. Egingo nioke Manchoni. Zer da benetan garrantzitsua Interneten: edukia edo teknologia?

Nik argi daukat: edukia.

Donostiako suzko-erroberak

Ikusi barri dittut suzko-erroberak telebistatik. Zuzenian emon dittu gure telebista publiko euskaldunak itzuli biharra euki barik. Burrundadia ez dago itzuli biharrik eta bai argixa bai koloriak be berbak jarri barik antzemoten dittugu. Zaillagua da Kontxako jendiaren txalo zaparradiari berbak jartzia. Euruak eta euruak zerura botatzen ikusten daozelako izango dira txaluok?

Kamara dezente jarraipena egitteko. Bost bat-edo kalkulau dot nik 16 minutu inguruko suendako: planuak Kontxan dagon jendiarenak, suaren planuak, gipuzkoar guztiok ordaintzen doguzen Kontxako erromarianak, beste pareren bat suei begira-eta…

Pirotecnia zaragozana
ren suak txaloz hartu dittu jendiak. Traka motza dala esanaz hartu dabe berbia aurkezliek, ostian. Diñue: erritmo faltia egon dala, kontuan hartu ez eta  ez debela zenbat iraun daben esaterik euko, irudi originalak izan dirala (bihotzak egin dittue zeruan, pentsau!) eta euripian amaieria emon dotse suzko-erroberoi bihar arte esanda. Bai, bihar be zuzenekua egongo dala ulertu dot nik. 23:55ak dira eta amaittu da saiua, oin Burusoiltxoren kapitulo bat jarri dabe. Ondo loin!

Chavez 7 ordu eta 43 minutu zuzenean!

Irakurtzea egin dut El Pais paper-prentsako ‘La revolucion televisada’ artikuluan  Chavez jaunaren errekor berriarena: ez da ba egon telebistako zuzeneko programan zazpi ordu eta berrogehita hiru minutu?

Bai, 7 ordu 43 minutu kamaralarien aurrean, programa bakarrean. Abuztuaren 5ean jardun ei zuen.

Gizon honek blog bat behar du derrepente! Joan naiz bere izenean dagoen blogen baten bila, baina kale. Antza,  ez dabil ondo, berea dena. Kontrakorik ikusi dut, kontrako fanatiko batzuena:  ladictaduradeltiranochavez.blogspot.com/ .

chavez
Arrazoiz deitzen zaio chavez telebista… Telebisten lege berria erraz beteko luke, ji, ji, ji.