Dantzaldi irekia

Hankak ditut mugitzen hau idazten nagoela. Tapiaren “Maritxu tabernerea” jarri du dantza gidariak, Patxi Monterok. Trikitia da dantzan egin daitekeen bat, baina ez bakarra. Kataluniako Ball Rodó, Alunelul errumaniarra, Pasodobleak,
baltsak, fandango eta arin-arina, porrusalda, Bretainiako Hanter Dro, Ameriketako Estatu Batuetatik polka bat, borobil zirkasiarra… eta harrapatuta naukaten jauziak eta jauziak eta jauziak.
Dantzaldi irekia

Domeketan izaten da, hilean behin. Hileko azkenengo domeka. Espaloia kafe antzokian batzen da dantza hauek erraz-erraz egin gura duen jendea eta zelako izerdiak!  Edadetu gazteak, ume gazteak… Alboko herrietatik etorritako jende dezente, Bilbotik ere bai dozena erdi, eta herritarrak ere bai, zelan ez. A! eta ez dantzara etorritakoak bakarrik, gustura asko kafetxoa hartu eta dantzaldia ikusten egoten direnak ere makina bat dira. Erromeria bat, horixe, erromeria bat.

Azkartxoa Tapiaren kantua. Eta orain beste bat, buelta, klaro. Aprobetxatuko dut deskantsurako hau ere bizkor xamarra da-eta! “Aspaldi galdua da Elgetaren kasta…” dio kantuak Jazinto Rivas gogoan. Eta amaitu dezadan blogeko sarrera hau. Bozgoragailuetatik ahots sarkor bat. Aibalaletxe! Manuel Lekuonak Ondarroan batutako pieza da! Balseora Ana Juanixerekin (Hiru truku).

eta tiro eta tunba

Hurrengo astea dantzarako ez dakit izango den, baina Joseba Tapia bere lan berriarekin izango dugu Espaloian, diskoa aurkezten. Gogoz nago ia zein proposamen dakarren. Urriaren 3an aurkeztuko du “eta tiro eta tunba”, arratsaldeko 19:00etan Espaloian. Ze ondo!

‘Non lotu dezaket esan, zure altzuan izan ezik’

Bakarrik harritzarraren kontra-edo.
IMG_3665

IMG_3666

IMG_3667

IMG_3668

Eta espero izan leike gerrikuaren beste aldian egotia aitta, edo lagunen bat, edo… Bueno, akaso laguna izango dau furgonetia…

Non lo egin dezaket esan
Zure altzoan izan ezik
Non gitarra gorde, erretzekoa
Hau miseria latza

Ez dau furgonetiaren altzuan lo egingo, ez gitarra eta erretzekua gordeko Ruperrek letxe. BaiƱa harrixak bai, harrixak gordetzen dittu, eta baitta gerrikuaren puntia lotu be. Autokudeaketa… šŸ™‚

IMG_3669

Bi liburu eta erdi

Normal
0
0
1
363
2070
17
4
2542
11.1287

0

21
0
0


Oporrak zein eder. Hamar egunean etxetik kanpo
eta bi liburu eta erdi irakurri ditut. Eta erdia irakurri izanak amorratu egin
nau, redio! hain gustura nengoen irakurtzen… Lisboara nindoanez
Arretxeren bat eramateko esan zidan lagun batek, hala ere, beste batzuk
sartu nituen maletan:

 

  • “Londres kartoizkoa da” irakurtzeko
    irrikaz nengoen. Aselek 
    eragin zidan irakurtzeko gogo hori. Eta baita gustura asko jarraitzen dudan
    BeƱat Sarasolak ere (hori da kritika kapazitatea!).
    Nik jan egin dut liburua. Gustura irakurri dut eta gertuko egin zait
    pazientziako eta Risekoen afera han goikoa izanagatik, teilatuetakoa. “Mundua kartoizkoa da, uste nuen
    bezela” ba horixe, gustura irakurri dudala eta akaberako literatura-jolasa
    gustatu zaidala. Baita amaierako “ikuspuntu etiko-politikoa” apaldu arren ere.
  • “Hor dago Kevin?” jode, barre pilo
    bat egin dut liburuarekin baina ez dut uste irakurle guztiek egingo dutenik. Ez nekien zer izango nuen eskuartean, baina erakarri
    egin ninduen eta Elkarren erosi. nobela.odt horrek makina bat buelta eman ditu.
    Idazle gaztea ikusten nuen teklatu atzean lerro bakoitza irakurri ahala eta horregatik pasarte batzuk
    arraroak ere iruditu zaizkit. Paperarenganako lilura, “Olivettiaren aroan
    ez nuen behin ere ezer galduko…”, “lehen letra bakarra idaztea
    transzendentea zen…” eta parrafoa amaitzeko M.I.B. LlaudĆ©s Santiagoren
    “Oroimenen kutxan bila, iragan denbora orok iduri du hobea” esaldia.
    Ez zait larregi gustatu liburu erdialdean irakurleari egiten zaion deia ere,
    baina esandakoa, liburua zast batean irakurtzekoa. Kantautore batzuen letrak
    nobelan nahastuta topatzea ere gustura hartzen da, portzierto.
  • “Ospitalekoak” liburuak harrapatu
    ninduen hasieratik. Antzarena izateak ere erakartzen ninduen… Gusturen
    irakurtzen niharduenean, ordea, kaka! abioian ahaztu! Eta konturatu eta ezin
    ezer egin ze Madrilera bueltan zen abioia (eta, klaro, liburua); Liburuaren patua
    Madrilen norbaitek irakurtzea? seguruenik ez, eta Bilboko aireportuko bankuren
    batean ahaztuta ere ez seguruen, baina min gutxiago emango lidake eta politagoa
    litzateke euskaldunen batek topatzea. En fin, kontakizun gogorrari marraztu nizkion arkatz marka barik hartu beharko dut liburu berria. Irakurtzeko gogoz nago berriz esaldi borobil haiek (borobilegiak ere…). Gaur bertan erosiko dut liburua. Buruz nabil, baina nobelako Mikelek esaten du bigarren aldiz idatziko balu liburua dena aldatuko litzatekeela goitik behera (fikzioa agerian utzi nahia-edo), baina bueno, espero dut irakurtzerakoan gauza bera ez gertatzea ze zapore goxoa zen irakurle onengan utzi duena lehen zatiko irakurraldian.

Adierazteko modu bi: bapeza eta zarata

Adierazteko modu esanguratsua blusa hauek erakutsi digutena. IruƱean bel-beltzak ziren pankartak, Gasteizen %10 izan dira beltzak eta hau, esaterako, pankartarik ere eraman ezinik nahiz eta euskarriak eraman dituzten. Esanguratsua.
IMG_3497

Eta emozionantea izan da adierazteko modu eder hau, “zaratatsua”.

Berri Txarrak: Aitor Goikoetxea bateria-jotzailearen azkena
Euskarak Aiotz plazatik harantzagoko haizea ere bereganatu du. Jendez pla zegoen plaza. Gorka Urbizu mundial: umil eta indartsu batera. Aitor Goikoetxearena berri txarra, baina gaur ere fenomeno bat 16 urteko ibilbide pegabakoari ginda jartzen. Eskerrik asko taldekideoi. Kontzertu ederra eta mingaina ondo astinduta. Merezi izan du.
IMG_3508

ArgiƱeta auzolanian

IMG_3464
ArgiƱetara fan giƱan atzo afaltzera. Ez zarienondako iƱoiz fan apuntau hurrengo urteko agendan. Demasa izaten da. Ondo afaltzen da eta giro berezixa egoten da auzoko jai gehixenetan moduan. Afaltzeko: tomate entsaladia, pipar berdiak, odolostia, txorixua, tripakixak, solomua, txuletak eta postrerako gaztaia edo madarixa. Fenomenua afarixa! Amaitzeko Arantza eta Pantxo musikan. Nekropoli honen argazki panoramikua hemen (uste dot harrixak elgetar batek eruandakuak-edo dirala…).

Dana dala, afalaurretik, lagunen zain nenguala entzundakuak eragin dau hau mezuau. Barran (kanpoko aldetik, klaro) ziharduan seikote batek eta tartian andrazko honek: “no me creo que la gente trabaje a cambio de nada. Hoy en dĆ­a nadie hace nada parecido”. Eta Andaluzak (azentuagaittik diƱot izango zala Andaluziakua) dale eta dale ezetz, ez zebala sinistuko. Eta auzoko bat azalpenak emoten: 50 lagun inguruk jarduten dabela lanian, auzolanian, eta holan etaratzen dirala jaixak aurrera, eta ez dabela txakurtxikirik be kobratzen hango iƱok, eta… “y a donde va todo ese dinero? La gente tiene que cobrar algo pues nadie trabaja gratis!” Ezin sinistuka Andaluza.

Ez da barrixa, zoritxarrez! Normalian, izan auzuandako, izan kultura elkarte batendako, izan euskara talde batendako, edo jai baten mesedetan… hamaika lagunek dihardue lanian. Hain zuzen be holan jakitzen da zer kostatzen dan proiektuak aurrera eruatia eta horrek proiektuok izaten dira interesgarrixaguak eta emankorraguak dana egindda etortzen diranen aldian.

Zer litzake gure herrixa auzolan barik?  BaiƱa esandako moduan, hau azaltzia bere zilborretik aurrerago begiratu eta iƱoiz ezer egin ez dabenai…

Oh.: ez dakit zein zan berbetan ziharduana eta ez daukat haren gaiƱeko iritzirik. KonberzaziƱo sanua zirudixen eta ni parian tokau baiƱo ez nintzan egin, entzule, kotilleatzen.

Kultura bor-bor bertatik bertara, Elorrion

Horixe igarri dut gure mugen ondo-ondoko herrian, kultura bor-bor dagoela. Mundumira izan daiteke gehien gerturatzen zaiona Debagoienean Elorrioko Musikaireri, baina ez, oraindik asko daukagu ikasteko. Eskoriatzako Errekan Gora ere baliteke antzerako helburuekin sortu izana, baina anaia txikia da oraindik, behinik behin. Musikairek aire freskoa du, egiten dakien jendea dago, argi daude urtetako eskarmentuekin garatutako ideiak, argi dago zer gura den kontatu eta zelan zaindu behar diren ekitaldi guzti-guztiak, badakite ateak zabalik dituen plazak direla kulturarako berreskuratu gura dituztenak. Inbidia sanoa ematen du kulturatik pentsatutako ekitaldi sorta honek. Gustatzen zait dozena ekitaldi egun gutxitan kontzentratu beharrean hilabetean zehar programatzea (jaien estiloa barik kultura programazioa dago atzean). Polita euskaratik pentsatu eta munduko artistak izatea oinarri: Aziza Brahim, Ruper Ordorika, Joni Zenet, Anari… Mundu bat irudikatzen da eta herri bat erakutsi. Herriko paraje ezkutuak ere publiko egin, argiztapenarekin zaindu, erosotasuna eta soinu ona bermatu…
Antolatzaile profesionalak eta amaponteko onak elkarlanean: enpresa pribatuak, batetik; erakunde publikoak, bestetik. Jasotzaile eta hein baten eragile, berriz: herria. Herritarrek eta mugako herritarrok, hau zortea!

> EAE-n 15.000 musika ekitalditik gora antolatzen dira urtero-urtero. Euskal Herriko taldeak izaten dira hirutik bat baino gehiago. Eta ez dagoela eskaintzarik esango dugu, baina ez dagoena da zaindutako eskaintzarik, ze kultura ez da txurroak egitea.

> Ordorika izan zen aurreko astean munduko musikaria Elorrioko plazan. Jendetza handia ikusten eta emanaldi ona. Artista segurua Musikairerako. Eta euskara ere segurua da produktua landua dagoenean. Ondo sortua eta ondo garatua.

Goienkariarako artikulua

Museoak agora bihurtu beharko genituzke

Museo txiki zein handiek entzun beharko luketen hitzaldia entzuten egon naiz gaur Koldo Mitxelenan. Eta museoak izan dira aipagai, baina edukia lantzen dugun guztiondako izan da argigarria.

Haritz Solupe

Hainbat ideia on bota ditu aurkezpen landu batean (gustatu zait aurkezpenak egiteko prezi tresna ). Aipatu dituenen artean: euskal kultur ekosistemara heltzen jakin behar dugu eta bezeroa modu zabalean ulertu behar dugula. Ez eraikinetara gerturatzen den bezeroa bakarrik, baita web bidez edo eskuko telefonoaren bidez gurekin harremanetan jartzen dena ere. Edukiak plazaratu behar ditugu bezeroaren arretaren arabera. Elkarlanetik egin behar dugu lan eta txikiak izanagatik gure burua erakutsi.
Lizentziekiko ardura ere erakutsi du Aldundiak. CC lizentzien aldeko apustuak serioa dirudi eta eskertzen da diru publikoz egindakoa publikoaren esku lagatzea. Erakunde askok dute ikasteko Gipuzkoakotik.

Nanci Proctor

Smithsonian zer den azaltzen-eta jardun du. Aurkezpen landua eta esperientzia pertsonalean oinarritua Solupek moduan.
Kuriosoa hitzaldiko tarte batean eman duen datua. Beraien 19 eraikinetara 30 milioi lagun joan dira fisikoki aurten. Eta birtualean? 180 milioi!!!!  Horiek datuok ikusita serio hartu beharko da 2.0 teknologiak erabili eta jendearengana heltzen saiatzea. Lau multzotan dute banatuta beraien zeregina: eraikinen kudeaketa da bat; bestea, dituzten webguneak; hirugarrena, sare sozialak; eta laugarrena, teknologia mugikorra. Lau arlo eta ezin jakin esaten zein den garrantzitsuagoa zein baino. Gurean ez legoke dudarik… eraikinetako hormak behar den moduan izateari garrantzia kentzen hasi beharko dugu gainontzeko hiruren mesedetan izango bada…

Proctorren esaldi batekin geratu naiz: izugarri gustatzen zait museoetan argazkiak ateratzen uzten didatenean. Hain zuzen ere, Smithsonian uzten dute argazkiak ateratzen, bideoak egiten… Proctorrek argi du: doako propaganda dira jendeak egindako “lanok”, twitterren partekatzen dira, Facebooken, iphonearekin argazkiak atera eta flickr-era igotzen dituzte… baieztatu du. Komentatio hau eta Sustatun agertutako artikulu hau  aitzaki hartuta, Haritz Rodrigez Xurikenek galdetu dio Soluperi ia zein den arrazoia Tabakaleran edo KM-n argazkiak ateratzen ez uztekoa, kontradikzioa dela esana eta jarduna. Vegap aipatu du Solupek (webgunera sartzen bazarete SGAE-n koloreak akordatu eragingo dizkizue). Aldundiak gura duela, baina legea oso katramilatsua dela. Aldunditik egindako lanak bai, gaur egun CC lizentziapekoak dira.

Museoek zelakoak izan behar dute?

Gustatu zait Proctorrek zelan azaldu duen gaurko museoak nolakoak izan beharko luketen: museoak AKROPOLISAK izatetik (han goian, tenplu garrantzitsuak, gutxirendako lekuak…) AGORA izatera (elkarrizketa lekua, konpromiso sozialerako gunea, ideiak partekatzeko plaza..) pasa dira edo pasa behar dira derrigor. Eta plazetan argazkiak ateratzen ditugu, elkarrizketak izaten ditugu, bankuan jarri eta begira gozatzen dugu… eta lagunak  gonbidatzen ditugu plazara plaza bera bizi izaten laguntzen digutelako, gozatu egiten dugu… eta bai, guztiz ados nago museoak plaza bihurtu behar ditugula.

Erantzunik ez kazetarien galderei? baina zer da hau?

Uste dut El Mundon irakurri nuela TVE-k abisatu egingo diela ikus-entzuleei prentsa aurrekoetan kazetarien galderei ez badiete erantzuten. TVE-koek estilo liburuan sartuko dutela irakurri dut.
 
Horrelako prentsaurrekoak ez dira asko izaten, baina gutxien uste duzunak deitzen du erredakziora, kazetaria deitutako lekura joan eta gero salda bero! Panfleto bat irakurri begiak paperean josita dituztela eta galderarik ez dutela onartuko esaten dizute muturra okertu ere egin barik. Falta zitzaiguna! Paper gainekoa irakurri eta listo! Loritoak moduan! Eta ez dihardut ohiturarik ez duten horiez kexaka, hori ulertu ere egin nezake, baina behin eta berriz telebistan agertzen diren horiek…

Egia esan gurean ez dakit zenbaterainoko zurrunbiloa dagoen gai honekin. Baina ni, behinik behin, amorrarazten nauen kontu bat da. Ez daudela galderei erantzuteko prest? Izorrai!

Aspaldi egin nintzen Facebook-en talde honen zale: “Que los medios no cubran mĆ”s ruedas de prensa sin preguntas” eta egia esan, ez nuke informazio hori bere horretan botako.

Besterik da gure hedabideetan zelan jokatuko dugun. Nire amorrua atean utzi eta hedabidean zelan jokatu ezberdina ere izan daiteke… Hori bai, hausnartzekoa da gure ikus-entzuleei eta irakurleei ia jakinarazi behar diegun edo ez galderak ez dizkigutela erantzun. Nik egingo nuke. Hori ere informatzea da, hartzaileari geratuko zaion zalantza da ia kazetarien galderei erantzuteko prest ez diren egon edo ez diren kapazak izan erantzuteko. Guri ere geratzen zaigu zalantza hori.