Elgetako Gazte Asanbladako hasierak

Pentsatu dut lerro batzuk idaztea blog honetan. Gaztetu ez naiz egingo, tamalez, baina balioko dit Internetik ez zen garaiak gogoratzeko, pezetetan genbiltzan garai haiek, antzokirik ez genuenak, ez zineklubik, ez urtean zehar kultura ekitaldi iraunkorrik, ez..  barkatu, ez dut hortik jarraituko, zahartzaroa urrun dugu-eta šŸ™‚
Neuretik da idatzia, hiru urtera atera genuen fanzine bat gida moduan hartuta. Orduko arrakastaren gako batzuk ere ausartu naiz jartzera.

Lehen hiru urteak

Joan dira urte pila bat. 1992an sortu genuen EGA, Elgetako Gazte Asanbala. Orduan, oraindik, ā€œEuskararen ajeakā€ liburua argitaratu gabe zegoela, ze bestela, Gazte Batzarra deituko litzateke Sarasolaren ā€œkulpazā€ šŸ™‚
Hiru urte pasa ziren hainbat ekintza egiten. Sonatuak izan ziren ikastolen jaietatik azkena ateratzen zen autobus haiek, esaterako. Elgetakoa beti azkena. Hiru urtean 700 pertsona inguru mugitu ziren autobusotan. Batzuetan bi ere atera genituen Elgetatik. Indarra hartzen, hala ere, 94an hasi zen EGA. Urte horretan, esaterako, aldarrikapena izan zen emakumeen borroka. ā€œElgetako emakumeakā€ moduan sinatu zen EGAtik sortutako pankarta.

1994koa izan zen ikastaroen urtea: txalaparta, hankapalo, trikiti ikastaroā€¦ eta baita fanzine bat-edo behar genuela hausnatu genuenekoa. Fanzine bat behar lukeenak amaitu zuen GOIBEKOKALE izaten 1995eko apirilaren 1ean. EGAk sortua eta bultzatua. Hamaika laguni eskerrak aurrera atera zena eta onarpen handi eta zabala izan zuena Elgetan. Hilabetekaria oso maitatua izan zen, 2000. urtera arte iraun zuena eta gero Goienari lekukoa pasa. Urte berean berreskuratu genuen Asentzio Eguna. Oso potentea jendez, urte dezentetan. Gogoratuko da norbait Elkoro pilotariaren finala pantaila handian ere ikusi ahal izan zela, pagopean, urteren baten.
1995ean antolatu zuek EGAk lehen kontzertua. Ederra izan zen. Pottoka, Tapia eta Leturia Band eta Bizkar Hezurrak. Frontoian izan zen, Xabier Montoiak esaten duen moduan Euskal Herriko soinurik txarrena duen frontoi horretan. Faltan genuen lokal batā€¦ Erakutsi genuen behar genuelaā€¦ eta herriak ere ikusi zuen bagenbiltzalaā€¦ aktibo ginelaā€¦ 1996ko martxoaren 22an okupatu zen Gaztetxea.

Ardatz batzuk:

Ekintzak eta espazioarekin autokudeaketa: Ekintzak ziren garrantzitsuak, duda barik. Baina lokalak lagundu zigun ekintzok aurrera ateratzen. Espazioa inportantea zen, eta autogestiorako beharrezkoa han barra bat izatea.
Euskara: Egunkariako tonbola, Karrakorrikako tonbola, Korrikako kilometroa erostea, euskararen jaietarako autobusakā€¦
Euskal prentsa irakurtzeko gune bakarra zen herri osoan. Tokikoetatik zeuden: Arraste Press, Elgoibarren, Lau Haizetara, Aretxagazeta, Eta Kittoā€¦ Argia astero-astero hartzen zen eta Entzun musika aldizkariaren harpidedun zen Gaztetxea. Napartheid ere bazen, bestelako komikiak, El Tubo, hainbat fanzineā€¦
Herrirako jai egunak: Asentzio eguna izan zen lehenengoa. Euskal dantzak, bolatokia prestatu, herri kirolak, trikitilariak, bertsolariakā€¦ zer ez dugu egin Asentsio egunean! Zehatzago: zer ez dute egin herritarrek Asentsio egunean! Geroago etorri zen udazken jaia. Jai egun borobila, tortilla lehiaketa jendetsuekin, erromeriakā€¦ Herri proiektu bat osatzen zuten ekintzok.
Hitzaldiak: antimilitarismoa eta intsumisioa gogor zeuden urteak ziren. Tokatzen zitzaien gure tarteko hainbatiā€¦ Durangaldeko MOC-KEM taldekoak izan genituen lagun hainbat hitzalditan.
Gai tabuak era bai Gaztetxean: HIESA: beste gai bat potente zegoenaā€¦ Ez dut ahaztuko Jon Salaberriren hitzaldia, esaterako. Lehen aldiz izan ziren kondoiak barra gainean, bistara, edozeinen eskura. Sexuarekin lotutako hainbat hitzaldi antolatu ziren. Gehiturekin antolatutakoak, Amaia Vazquez sexologarekinā€¦
Herriari zabalik: Ez zen EGA bakarrik espazioa erabiltzen zuena. Pentsa, okupatu zen garaian EGIko gazteei eskaini zitzaien EGI akanpadako koordinazio gunea jartzeko; edo Elgetako HB-k ETAren alternatiba demokratikoa bertan aurkeztu zuen.
Lau paretetatik harantzago: herria genuen helburu. Holaxe zabaldu genituen ā€œgosea munduan arazo politikoa daā€ moduko aldarriak panelen bidez. Txiapasi buruzko hitzaldiak, panel informatiboak, Markos Subkomandantearen parrafo osoakā€¦
Ikus-entzunezkoak: diapositiba emanaldiekin hasi ginen. Josetxo Arantzabalek prestatu zituen berak ateratako euskal musikari buruzko argazkiak eta kantuak. Gero etorri ziren Islandiari buruzkoak, Bi emakume Turkiatik Birmaniaraā€¦ KUTXAk lagunduta ere egin genituen diapositiba emanaldi jendetsuak. Ez-ohikoa inguruko gaztetxeei begiratuz gero. Zinekluba ere izan genuen aurrerago.
Antzerkia: Bilboko ā€œTransito Teatroā€ taldeak zabaldu zuen antzerkien zerrenda eta gero etorri ziren Arrasateko ā€œTxatxiā€ gazte taldea eta beste hainbat.
Ikastaroak askotarikoak izan dira, Gaztetxerik ez zegoenean ere. Gerora jarraitu zuten gehienek, eta berriak gehitu. Esaterako, grafiti ikastaroa eman zigun Elorrixoko Xaldo frafiti taldeak.
Dantzak izan zuen lekua beti: trikitiarekin hasi zena saltsa ikastaro ere bihurtu zen Ane Mendiola oiartzuarrarekin. Ikasi ahal izan zen merengea edo jazz-a dantzatzen ere. Eta Asentzioarako Larrain dantzarekin hasi zenak Iribas-ekin jarraitu zuen.
Umeak: Beti izan dute lekua Gaztetxean. Hasieratik egin dira ekintzak: egun pasak, jolasak, dantzak, abestiak, goxokien boloakā€¦ eta gerora umeendako zinea ere izan zen Elgetan lehengo aldiz. Gaztetxeak inbertsio handia egin zuen zine pantaila eta proiektorea erosten. Euskarazko marrazki bizidun DVD-ak ere lortu genituen Eusko Jaurlaritzatik.
Denetik: futbolin txapelketak, partxis, musā€¦ eta irteerak ere bai mendira, eta txitxiburduntziak, etaā€¦ ufff. Zenbat gauza.
Musika ere izan da ardatza. Bai eszenari lagun dio dio Gaztetxeak, bai gure gozamen iturri izan da eta diru-sarrera garrantzitsu bihurtu zuen barra. Elgetako Gaztetxetik den-denak joan dira sarrera osoa kobratuta, gutxienez. Baita gehiago ere sarritan sasoi hartan.
1997rako talde hauek pasatu ziren Gaztetxetik: Iskanbila (hau izan zen lehen kontzertua), Non Demontre, Aitzol Mujika, EH Sukarra, Parabellun, Ekon, Beer Mosh, Xabier Montoia, 6nemen9, Eraso!, Noise Am Behin, Ttak, Anophles, Storbais, Parentesis, Luther, Brutal Melody, Brigada Slam, DAntzut, Hardezanā€¦ Itxaron zerrenda handia zegoen Elgetako Gaztetxean, 30-40 talde bai, zain zeudenak noiz deituko.
Urteroko ekintza asko: Hasierako urteak dira errepasatutakoak. Baina ekintza gehienek izan zuten urte askoan errepika. Eta berriak etorri ziren ostean. Hiru-hileko programzioa zuten triptikoak ateratzera ere heldu ginen. Justo de la Cuevak emandako moduko hitzaldiak geratu zaizkit gogoan, edo inprentatik pasatako lehen kartel koloreduna Gaztetxeen koordinakundearekin batera egin genuela, AHTaren kontrakoa, edo taulatik botatzea kostatzen zitzaigun Arakajun taldea zein Mal de Ojokoak, Apoaren edertasuna lan ederra, edo Berri Txarrak mutiko zireneko hura… Rogelio Botanz talde guztiarekin, zenbat erromeria… 

Nik horrela gogoratzen ditut hasierako urteak, lehen hamarkada-edo bai, behintzat. Eta dena zen polita eta happy? Bai zera! Baina hori beste post bat da. Guk ere atera genuen kartel bat ā€œGaztetxearekin zirt edo zart!ā€ egin behar genuela genioena

Nire ustez, arrakastaren gakoak izan ziren:
– Herrira begirako proiektu plurala.
– Proiektu beregain sozio-politikoa. Autokudeatua.
– Irekia ideietan, egiteko moduetan, estiloetan…
– Lagunarte sendoa, talde ona. Bereziki emakumeez osatua.
– Anbiziotsua eta lanerako gogoduna. Ondo pasatzeko beti prest!
– Barrak dirua ematen zuen.
– Kolektiboak inporta zuen.
– Ez zegoen larregi herrian eta ezer gutxi eginda ere bazetorren txaloa.
– Euskalduna eta euskaltzalea.

2018ko martxoaren 17an itxiko ditu ateak. Gazte Asanbladako kideek esan dutenez giltzak emango zaizkio Udalari. Aipatu dituzte arrazoi batzuk ere. Penaz, baina errespetu osoz hartzen dut erabakia eta egia esan ausarta ere iruditzen zait. Proiektuak sortzen eta hiltzen ere jakin behar da. Garai bakoitzak eskatzen du jokatzeko modu bat eta jokatzeko modu hau gaurko gazteek erabakitakoa denez badu balioa. Zoriondu baino ez 1992ko EGA hartatik 2018ra artean lanean ibili diren guztiak.

Orduz ez, lekuz nahasten zaren domeka hori

Txargain andreak blogean jartzeko esan aurretik šŸ™‚

  • Domekan joan ginen hiru lagun ā€œTxarribodaā€ ikustera. Bodarik ez, baina egun txerria bai, zotz! Hari bat doa eta titulua da: #NiTonTontoaNaiz.

  • Autoa Okendon aparkatu, 18:15. Sartzerakoan goia jo. Aparkaleku garestiaren sarreran geratu ginen ia-ia. Ondo hasi gara!
  • Vicotoria Eugeniara joan eta hiru sarrera erosi. ā€œIkuspen Murriztuko Eserlekuaā€ zeudela bakarrik! Antzokia lepo. Zorionekoak @kepaer eta lagunak.

  • Ikusmen murriztukoak 15na euro. 20:00etan hasten zenez, ordu eta erdi kafea eta pasioa Donostian. Kafea eder askoa, portzierto @Sakona_Coffee

 

 

  • 19:45ean antzokira. Ateak itxita. Arraroa. 19:00etan hasi zela! gggrrrrr. Hala ere, barrura. Igogailua hartu eta pikulittaik hasi ginen antzezleei begira.
  • Ordua konfunditzea ereā€¦ Baina barrura! ikus-entzuleak barrez lehertzen. Eta hanā€¦ aibala! Horiā€¦ Baina horiā€¦ Edo oso ondo egiten du parodia edoā€¦
  • Ez, bera da! Alaska da, barren! Eta eszena kutre-kutrean Mario Vaquerizo! Eta hurrengo eszenan zein agertuko eta… Bibiana Fernandez! Baina-baina! Zer da hau?
  • 8 minutu ez genituen iraun eszenatokira begira Alboko Balkoitik. Kaka zaharra! baina ez antzezleei esaten zaien hori, benetako Kaka Zaharra!
  • Ba ez ginen orduz nahastu ez. Jarlekuzainak esan zigun lekuz ere nahastu ginela: ā€œinork ez luke obra hau ikusi beharā€. Garbi egin zigun berba.
  • Gazteszenan egon behar genuen 20:00etan, Egian. šŸ™  Arrazoia zuen jarlekuzainak. Orain bai, barre (eta negar!) egiteko nahiko motibo!
  • Ikusteko geratzen zaizkit oraindik bai ā€œMami Lebrunā€ eta bai ā€œTxarribodaā€. Ez gara ez lekuz tronpatuko, redio! #TonTontoaIzanNaiz
  • Gordeko dut “Ikuspen Murriztuko Eserlekua”ren sarrera. Lehiatilakoak ere ikusi zuen gurea “ikuspen murriztua” zela! Redio! Holakorik! Fikziotik zero hari honek šŸ™

Mea culpa, mea culpa, mea culp, mea culpa  x 1.000.

Esperimentatzen 2deo laborategiaren aurkezpenean

Aurreko astean aurkeztu genuen 2deo, Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza laborategia. Tabakaleran aurkeztu genuen, berez, 2deo zabaltzeko lekurik egokienean, egia esan. Ehun bat lagun izango ziren ikus-entzuleen artean.

Ez da izan erraza puntu honetara heltzea. Eskatu digu, batez ere, datu eta iritziak batzen denbora asko pasatzea. Duela urtebete hasi ginen sektoreko jendearekin egoten eta 80 enpresatik gora elkarrizketatu ditugu. Ekoizle-etxe txikienetik, autonomoak diren argiztatzaileetara, edo EITBko arduradunetara eta EIKEN edo Ibaia moduko erakundeetara… Oinarria izan da etenbako entzuketa, desing thinking metodologiak eskatzen duen moduan. Gainera, seikote batek osatutako kontraste taldea izan dugu urte guztian zehar egiten genuena jarraitzen eta proposamen berriak egiten. EHUkoek gazte gipuzkoarrei egindako 2.500 inkesta ere izan ditugu eskura. Prozesu guztia blindatzeko, sektoreko jendearendako hiru jardunaldi egin genituen Orona-Ideon eta han jasotako iritziek ere garrantzi handia izan dute azken proposamena definitzerakoan.

GFA-tik enkargua egin zigutenetik argi izan genuen Mondragon Unibertsitateko eta Goiena Komunikazio Taldeko lantaldean (Oihane Agirre, Goio Arana, Amaia Pavon eta laurok) kontua ezin zela izan txosten huts bat egitea, bakarrik. Prozesuak izan du garrantzia eta esperimentazio errealak.

Hiru galderari erantzuten saiatu gara prozesu honetan: Berritzailea da interbentzioa?

Zelan laguntzen du ikus-entzunezko sormena sustatzen? Etorkizuneko laborategirako balio du interbentzioak? Horrela jarri ditugu lau proiektu martxan eta beste asko atzera geratu dira, laborategia sortzeko zain.

Aurkeztu dugu laborategi bat Euskara sustatzea duena helburu kontsumoa handituz. Jende gehiagorengana heltzea beharrezkotzat dugu eraginkor izateko. Ekoizpen eredu berri eta formatu berriak esperimentatzea eskatu digu horrek eta kalitatea zer den birformulatu beharko dugu jardunaldietan parte hartu zuten unibertsitate ikasleek gogorarazi ziguten moduan. Ze… eskuko telefonoekin grabatutako bideo motz horiei ez diegu begiratuko kalitatearen izenean? Ahaztu youtubeko euskarazko material hori guztia? Oker geundeke hori eginez gero.
Helburuetan kokatzen da baita ere sektorean onura eragitea, bai baitakigu sektorearekin eta sektorearendako izan behar duela laborategiak bereziki, merezi eta behar duelako. Euskal Herriko edozein herritarrendako ere gura izan dugu lekua egin laborategiak. Ateak zabal-zabalik izango ditu laborategiak eta igurtzia topatuko da sektorea eta herritarren artean.

Garazi Goiak, arrakastarako gakoak zerrendatzeaz gain esan zigun garapenean inbertitu egin behar dela eta horretarako dirua behar dela. Dirua egongo da laborategi honetan, baina oker legoke beste leihatila bat espero duena. Laborategian ezberdin egindako produktuetan inbertituko da bai denbora, bai baliabideak. Asmoa? Produktu hobetuak ateratzea merkatuan lehiatu daitezen.

Proposamen konkretua dago idatzita

Aurkezpenean ez ginen heldu urte beterako idatzi dugun ekintza plana zehaztera, funtzionatzeko moduari eman gura baikenion garrantzia. Hau da, ZELAN galderari erantzun ZER galderari baino. Hala ere, jakina, ZER ere idatzita dago txostenean eta horretarako bizpahiru erraztaile ere beharko direla.

Laborategi hau behar dugula uste dugu honetan jardun dugunok sektoreari entzun ostean, baina laborategia tresna bat baino ez da. Froga egin dezagun eta baloratu, bi urte barru, ia merezi duen ildo honetatik jarraitzeak edo ez. Idatzita utzi dugu sektoreak edo erakundeek ikusiko ez balute itxi egin beharko litzatekeela 2deo. Egitasmoa hil eta beste zerbait berria asmatu. Horregatik aurkeztu dugu obra handirik gabeko gunea, modulablea, sormen industrietako beste arloek ere erabiltzeko modukoa, zabala eta Tabakalerako gainontzeko bizilagunekin igurtzia bilatzen duena.

Guretzako ikastaldi demasa izan da urte honetakoa. Asko ikasi dugu, bereziki elkarrizketetatik. Baita nazioarteko egonaldietatik, Orona-Ideoko jardunaldietatik eta laborategietara egindako bisitetatik. Aurkezpen arriskatu bat ere egin genuen abenduaren 14an eta esperimentu bat izan bazen ere balio izan digu aurkezpenak mila modutara egin daitezkeela ikasteko ere.

Ez dakit aurkezpena egunean bertan bezala antzematerik dagoen, baina ikusle eta hizlarien artean informazioa erakusteko modu berri hau ikusiko dugu beste leku batzuetan ere. Amaitzeaz bat hiru enpresak ia zelan egin genuen aurkezpena galdetu zieten teknikariei. Teknikarien lana ere ederra, atzean lan-ordu asko egon dira-eta. Niri tokatzen zait etxekoak eskertzea: Goienako ikus-entzun arloko teknikariek jai egunak barne egon dira aurkezpenerako materiala sortzen eta jakinekoa da hori gabe ez legokeela esperimentatzerik. Zer den ekipo on batean lan egitea! 

Inork gura balu aurkezpena ikusi, hemen dago, behar besteko argipean eta zer izan zen antzemateko aitzakiarik gabe. 7ā€™30ā€™ā€™-etik aurrera dago laborategiaren aurkezpena. Aurretik Ahaldun Nagusiaren sarrera eta ostean Bingen Zupiria, Markel Olano eta Eneko Goiaren tertulia Vanessa Sanchez-ek gidatua.

  Bideoa, OrainGipuzkoaren creative commons lizentziari esker.

Etiketak jartzeko joera gaizto hori

Badauka La Sexta kateak holako sinesgarritasun misteriotsu bat nire inguruan. Kate pribatu honek lantzen ei du Kataluniako auzia itxurosoen Espainiako telebisten artean. Hori esaten didate lagunek eta entzun diot dakarkidan adibideko kazetariari berari ere. Ez nago ez oso ados baieztapen horrekin, baina egi-egia da kate hau pribatua dela eta libre dela gura duen editorialarekin (agerikoa eta aitortua balitz hobeto) jarduteko.
Espainian erreta dirudite  pantailan agertzen zaizkigun pertsonek gaia Katalunia den bakoitzean. Hedabideetako kazetariengan eta bereziki tertulianoengan igartzen da kea dariela belarrietatik Katalunia aipatzeaz bat. Kataluniako TV3 kateko zuzendariai egindako elkarrizketa baten zatia da adibidetzat jartzen dudana hemen. Elkarrizketatzailea da erasokor dagoena eta kate plublikoko zuzendariaren erantzunak eman dit gaia etiketez idazteko. Elkarrizketako gakoa da, nire ustez, zer den garrantzitsua argi eta garbi uzten duela.

Zein aspergarria den etiketatu behar hori

Hainbat adibide eman daitezke eta izango du testu honen irakurleak ere antzerakorik. Nik, aste honetan bertan bizitakotik batzuk:

  • ā€œZuen kazetari hori, bai, hori… badakigu ondo zeintzuk diren bere lagunak eta zein girotan mugitzen denā€. Eta? Interesatu behar lukeen bakarra da hedabidearen atetik sartzen denean kazetari profesional jantzia jartzen duen edo ez. Ezezkoa bada, eta kalerik egin badugu, horri buelta ematea dagokigu, baina ez nortzuk diren bere lagunak komentatzea. Gremioz aldatuz: zinegotzi batek, den alderdikoa izanik ere bere alderdikideendako bakarrik erabakitzen ditu politikak? Ezezkoan nago, eta kazetariekin berdin. Gure kazetari-lankideek ondo baino hobeto dakite bezerorik preziatuena irakurle edo ikus-entzule kopuru handi hori dela, zein alderdikoa den inporta barik. Kuriosoa litzateke neurtzea ia nori ahazten zaion errazen bezeroa denetarikoa dela, zinegotziari edo kazetariari, hedabide zuzendariari edo goi kargudun politikari bati.
  • Elkarrekin bazkaltzen geundela komentatzen zigun EITBko kazetari-profesionalak zein gaizki zeraman mundu guztiak etiketatua izateko zuen ā€œbeharā€ hori. Goiz baten heltzen zitzaion mezu bat esaten igartzen dela nork ordaintzen dion; beste baten, asko nabari zitzaiola ezker abertzalekoa zela; hurrengoan elkarrizketa egiteko modu xalo horrek (xalo tuiterlariaren ustez, noski) erakusten zuela zein mailataraino den jeltzalea. Askotan, sarriegitan, heltzen direla whatsappak egurra ematen bai alde batetik, bai bestetik eta bai hurrengotik.
  • Zinegintzan lan egiten duen beste batek komentatua da bazuela ezagun bat ezeroso egoten zena norbait ezagutu eta ez bazekien zein alderditakoa den. Hau da, beharra zuen  jakiteko aurrean zeukan horrek zer bozkatzen zuen. Itxura baten, zer esaten zion baino garrantzia handiagoa du harentzat halako edo bestelako bozkatzen duen. Harrituta ari nintzaion entzuten, baina ez da ez martzianoa lagun hori. Badago jende bat elkarrizketaren parte batean argi lagatzen dizuna ā€œnondarraā€ den eta argiago duena ā€œnondarraā€ zaren, oker egon zein ez.
  • Gure sektorean ere, euskal hedabidegintzakoan, makalak gara ba! Neuri gertatzen zait astebetean EAJkoa naizela entzutea eta hurrengoan EHBILDUkoa eta dena neurtzea parametro horietan, ez egiten dugun lanean. Eta hori beste hedabide bateko profesional batek esana denean benetan da tristea. Podemosi bozka eman diodala apustu egin duenik ere ezagutzen dut. Bazen garai bat hedabideen artean errespetu handiagoa zegoena, gremiokoen artean desiragarria den hori. Hilabete honetan entzun behar izan dut hedabide bateko laguna libre-libre aritu dela esaten zein hedabide dagoen zein botereri salduta. Errespetua eman eta jasotzea errekuperatu beharko dugu ahal den azkarren. Errespetu falta ez-publikoak dira hedabideen arteko hauek, baina errespetu faltak.
  • Politikariak dira etiketen banatzailetzan zaletuenak: EAJ-ko alkateek argi dute ezker abertzalekoa dela hedabidearen editoriala; EH Bildukoek, aldiz, EAJkoa dela. Eta hedabide horrek PSEkoren bati elkarrizketa egin eta portada eman ostean, badago baja ematen duenik ere harpidetzatik.
  • Etiketen munduan bizi gara, tageatuta. Eta eman da beste pauso bat: GUREez jakin gura dugu; ezer ere ez BESTEez. Kuriosoa da ikustea, esaterako, politika jarraitzen duten tuiterlariek jarraitzen dituztela bakarrik pentsakera bateko pertsonak eta ez kontrakoa pentsatu dezaketenak edo dutenak (batzuetan baita bloketatu ere). Facebookeko lagunak ditugu gure antzera pentsatzen dutenak eta ez beste batzuk. Nago, horrek itsutzera garamatzala, kartolak istera, eta errealiatearen pultsua galtzera. Inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur hedabideek egiten duten lana denetariko joerakoei plaza emanez. Ez dago informatua egoterik lagunen komentarioak bakarrik irakurrita.

Etiketatua izan BEHAR honek kalte handiagoa edo txikiagoa egin dezake, norbere izatearen arabera. Garbi dagoena da onik, onik ez diola inori egiten. Inoiz ere ez kazetariari, behinik behin. Etiketa egileek, hala ere, usteko dute onuraren bat lortzen dutela eta egia esatera, batzuekiko eragin ere eragingo dute.
Kazetariak, hedabideetako arduradunak, zuzendariak… ezeren aurretik pertsonak dira, humanoak, eta presio horrek eragin egiten du. Beti, txarrerako eragin, egindako lanaz jardun beharrean etiketatzen galtzen badugu denbora.

Kataluniako hedabide publikoekin elkartasuna

Idatzi hau sinatu dut Euskal Herriko hainbat eta hainbat kazetarik egindako moduan:

Euskal Herriko komunikabideetako langileok bat egin nahi dugu Kataluniako hedabide publikoetako langile eta ordezkariekin, eta Kataluniako Kazetarien Kolegioak zabaldutako agiria geure egin, Espainiako Gobernuak TV3, Catalunya Radio eta ACNren gainean iragarritako esku hartzea salatzeko.
Hemen bildu garen komunikabideetako langileok, hortaz, geure egiten dugu Kataluniako Kazetarien Kolegioak zabaldutako mezua:
Kataluniako Kazetarien Kolegioak, 4.000 profesional baino gehiago biltzen dituen zuzenbide publikoko elkarteak, irmoki salatu nahi ditu Espainiako Gobernuak, oposizioko beste alderdi batzuen babesarekin eta Konstituzioaren 155. artikuluaren aterkipean, TV3, Catalunya Radio eta ACN zuzenean kontrolatzeko iragarritako asmoak.

Kataluniako Kazetarien Kolegioak uste du Generalitateko gobernuaren jabetzako hedabide publikoetan esku hartzea aurrekaririk gabeko erasoa dela demokraziarentzat eta adierazpen askatasunarentzat, hau da, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean jasota dagoen oinarrizko eskubide batentzat, eta modu onartezin batean jartzen du zalantzan TV3 eta Catalunya Radioren profesionaltasuna. Gainera, bi hedabide horien esku hartzea informazio eskubidearen urratze bat da, hau da, demokraziaren oinarrietako batena, zeren bi hedabide horiek zalantzarik gabeko erreferentzia informatibo bat baitira Kataluniako gizartearentzat. Kazetarien Kolegioak duela aste batzuk ohartarazi zuenez, ez dago egoera bakar bat, oso salbuespenekoa izanik ere, informazio eta adierazpen eskubideetan atzera egitea ekar dezakeena.
Honi dagokionez, ezin da egon informazioaren profesionalen prentsa askatasuna muga dezakeen ezein irizpide, eta Espainiako Gobernuaren esku hartze honek arriskuan jartzen du kazetaritza independentzia, zeina honako hauek arautua den: Kolegioaren Kode Deontologikoak, TV3eko, Catalunya Radioko eta ACNko batzorde profesionalak eta Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko gobernu organo propioak, zeinak Kataluniako Parlamentuari zor dizkion kontuak.
Une zail hauetan, Kataluniako Kazetarien Kolegioak, zeinak duela bi hamarkada oso lan aktiboa eduki baitzuen hedabide publikoen gainean, aitortu egin nahi du TV3 eta Catalunya Radioko erredakzioen lan profesionala, eta hedabide horietako batzorde profesionalen ondoan jartzen da eskatzeko Kataluniako ordenamendu juridiko propiora itzul daitezen.

Azkenik, Kataluniako Kazetarien Kolegioak deitoratzen du Espainiako Gobernuak Kataluniako autogobernuak sekula pairatutako erasorik zuzenena bultzatu izana, 155. artikuluaren aplikazioaren bidez, zeinak, de facto, Konstituzioak eta Kataluniako Estatutuak babesten duten autonomia baliogabetzen baitu.
Euskal Herriko komunikabideetako langileak

Rikardo Arregi sariketaren ebentoa ikusgai

Hainbat lagunek galdetu didate Rikardo Arregi sariketaren gainekoa… Ia sari hori non ematen den, urterokoa den… Gure ingurumarian oso ezaguna dena ez ei da horrenbeste haratago. Zer izan zen? ba bideoa egin dugu eta pentsatu dut blogera ekartzea. Elkarrizketa batzuk ere topatuko ditugu 35 minutuko bideoan.

Sariketen informazio guztia batu du orri berezituetan Goienak: Rikardo Arregi saria: “kulturrizketak”.

 

Ekipo-lana saridun: Goienaren`Kulturrizketak” saioa Rikardo Arregi 2017

Benetako luxua da Goienako lantaldearen parte izatea. Horixe sentitu nuen “Rikardo Arregi 2017” sari-banatze ekitaldian. Saria posible da arrazoi birengatik: bata, sortzaileen eskuzabaltasuna; bestea, ekipoa.

Hori guztia eta hori baino ez sari honen oinarrian.

Ekipoa osatu dute IƱigo Astiz-ek eta Maite Mutuberriak ere. Horrek eman du emaitza: “kixotenean”. Eduki ona eta aurkezpen ona izan dira “sari berezi”. Aipamenak aurretik ere zabaldu zituzten: “Eguna” eta “Ortzadar”. Sari ekitaldi polita izan zen eta eskertzekoa Andoaingo Udalak egiten duten lana Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren laguntzarekin. 

Goienaren editorialean esaten dira sariaren gainekoak  eta kopiatzen dut hemen:

Kalitatezko eta gertuko edukia

Norberaren herrian egingo diren txukuntze lanak, edo autobus zerbitzuaren hobekuntzak, edo herriko kirol agendaā€¦: kalitatezko edukia eta gertuko kazetaritza. Bezeroak jaso gura duela esan digun edukia, informazioan erreferente egiten gaituena.
Eta gertuko zein kalitatezko eduki askoren artean, kultura edukia dugu maite. Goienaren egitekotzat dugu kultur mina sortzea, izan ere, alfer-alferrik litzateke maitatzeko moduan helaraziko ez bagenizu sortzaileen lana, zuk ere maitatuko ez bazenitu kultur ekarleak. Horratx ezein edukiren arrakasta: ahalik eta bezero gehienen asebetetasuna. Esker handitan ditugu Goienaren milaka jasotzaile horiek. Gure kazetariak ateak baino maratila gehiago erabiltzera daude ohituak, baliabide mugatuei imaginazioarekin aurre egitera. Fabrika zahar batera elektrizitate kablea eraman eta bi jarleku eta atrezzo txiki batekin espazioa berpiztera. Tamalez, irautea bera kazetaritzaren DNA bihurtu izana bizi dugu zainetan. Oraingoan, aldiz, parentesia egingo dugu eskuetan Rikardo Arregi saria hartuta, edo, bestela esanda, gertu onari iletik lotuko gatzaizkio. Eskerrik asko zorion opariarengatik. Eskerrik asko epaimahai, antolakuntza eta Andoaingo Udalari.
Saizarbitoriak zioen Rikardo Arregiz ā€œbelaunaldi hartako giltzarriaā€ zela: ā€œHelduena, langileena, intelektualki dohatuenaā€… Gaur, 2017an, kolektiboa da giltzarria, hainbat diziplinatako euskal artistez osatutako kultura komunitatea: bertsolariak, musikariak, idazleak, antzerkilariak, margolariak, gidoilariak, artistakā€¦ Orduan baino gaitzago nabarmentzen, baina nork bere onena emanda kolektibo-arrakastatsua osatzen dutenak. Ezin eskertuzko lana egiten dutenak euskal kultura nor izan dadin, nor izan gaitezen.
Kulturrizketetan parte hartu ez dutenak gogoan ditugu hurrengo denboraldirako, eta baita, noski, denboraldi honetan gure deiari baietzarekin erantzun dioten emakume eta gizon saridunak: Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Maider Zabalegi eta Mikel Markez,
Kattalin Miner eta Karmele Jaio, Sara Cozar eta Asier Hormaza, Harkaitz Cano eta Manu Muniategiandikoetxea, Ines Osinaga eta Zaloa Urain, Manex Agirre eta Alaia Martin, Josune Arakistain eta Pello Armendariz, Kepa Errasti eta Ander Lipus, Alex Sardui eta Izaro Andres. Eskerrik asko!

Bidali mezu hau beste 10 laguni

Hasieran, A4 formatuko gutuna zabaldu eta ez diot garrantziarik eman. Sobrea, klaro, “sobre verde” deiturikoa, birziklagarria, sobreko 2 zentimorekin arbolak sartzen laguntzen duten horietakoa… en fin, dena berde, dena txukun.

Eta zabaldu-eta… 10 enpresak eginiko gutuna. Gutun bakoitzeko sinatzaileen artean: Elkarteko koordinatzaileak, zuzendariak, kontseilu errektoreko lehendakariak, zinearekin lotutako enpresetako presidenteak, fundazioetako zuzendariak, euskal institutuetako zuzendariak, ikastetxeetako zuzenadriak, hezkuntza sailekoren bat, goi mailako eskola bateko zuzendaria…  Niri heldu zaizkidan gehienak euskaraz, denak entitate ezagunak. Asko prestigiodunak ere bai. Antza, kate konkretu hau heldu da Mirada de Ebroko ikastetxe batetik bueltan. Eta atzerago eginez gero: Lugo, Galiziako Xuntako hezkuntza sailburutza…

Benetan, honek ez du izenik!
Aspaldi ezagutzen dugu hoax hitza. Interneteko hoax bat da gezur bat Interneten zabaltzen dena eta biral bihur daitekeena. E-posta bidez zabaltzen dira eta hara eta hona egiten du buelta, edozeinen pantailara egiten du jauzi. Ufff. Ba itxura berdepean jaso duguna da Interneteko hoax-en bertsio antiekologikoa. Dozena bat folio grapatuta. Ematen du zer pentsatua:

  • “Sobre verde”an, eduki antiekologikoa.
  • 11 folio fotokopiatu eta lehena sinadura eta zigilu originalarekin.
  • Eskatzen dizu ekimen honekin bat egitea erakundeak. Hortik zigilua izatea. – Euskaraz jasotzen badugu gertukoagoa da eta zalantza gutxiago, akaso.
  • Hau sinatzen goi kargu asko.
  • Hau egiten denbora dezente hainbat enpresatan.
  • Eta jarri zarete pentsatzen zelan jakingo duen errekorren etxe horrek gutunak bidaltzen ari garela? zelan frogatzen da? edo izenik ez duen ume horrek zelan jakingo du?
  • Guinnes errekor etxeak ez ditu onartzen mezu-kate hauek. Klaro, hau ulertzen dut denok jakiterik ez dugula lehen kolpean.
  • Esaten dizute mozten baduzu katea deabrua izango zarela. Hau poza! šŸ™‚
  • Diote, katea ez dela inoiz eten (sortze datarik ez da inon ageri, klaro), baina bistakoa da 10etik 10 ez direla izango jarraipena ematen diotenak, diot nik.
  • Inork ez du zalantzan jarri hau gezurra denik. Eta gakoa hortxe egon daiteke.
Ezagun egin da beste berba bat: Fake
Interneten erabiltzen den terminoa da fake. Eta badu paradoxatik, gezurra dela antzemateko zaila izan behar baitu, baina era berean, fake bat izan beharko litzateke antzemateko modukoa momenturen baten. Hau da, prozesu komunikatibo bat eragin beharko luke eta gero, kasu honetan bezala, norbait deabrua izan: katea eten, edota gezurra dela bistarazi. Beraz, esan genezake paper-fake bat jaso dugula Goienan.
 
Eta umeaz paso, hamar erakunde nahasteaz bat

Ume honek (ez baita esaten zein den ere), ez du gaixotasuna sendatzeko bidean ezer jasoko. Bueno, umerik ere ez da egongo gezur honen oinarrian! Eta egia balitz ere, errekor bat egitea da kontua. Eta oso ezagunak diren erakunde pila bat dale eta dale hamarna gutun bidaltzen. Egia esan, Correos-ekoa banintz, nik neuk asmatzeko moduko paper-gezur-katea. Pagotxa bidalketa kopurua.

Hedabideen egitekoa
Uste dut, hedabideek garrantzirik badute, sinesgarritasunean dutela. Hau da, pasatu gara gutxi informatuta egotetik hiperinformatuta egotera. Hiperinformatuta bai, baina zerekin? ba geure buruari ez diogu galdetu ere egiten irakurtzen duguna ia egia den, gezurra den… Interneten badago, ba irentsi egiten dugu. Eta ez Interneten badago bakarrik, “sobre verde” baten badator ere halatsu. Hedabideotan argitaratzen duguna egia dela esan genezake, edo behintzat, hainbat profesionalen filtroa pasatzen dute. Gure marka sinesgarritasunarekin lotzea da gure egitekoetako bat.

Donald J. Trump: mundu mailako harribitxia da `TimesĀ“

Tuitak zeini ez dio eman zer pentsatua. AEB-tan gertatzen dira halakoak. Han, beti handi, beti handien, beti handikien. Eta gerturago? Agintea duten batzuek ere zaindu beharko lukete ba sare-jarioa…

Hain famatua egin den tuit horretatik tiraka (51,2K retuit eta 162K datsegit) fokoa jarri dut The New York Timesen. Ekartzen dut blog honetara etxeko-lanak eginda izan zituen hedabide handi baten adibidea.

2016ko azaroan izan zen Trump Timesen etxe berrituan, bisitan. Orduan jakin zen, urte batzuk lehenago, Ochs/Sulzberger familiak bazituztela sinatuta printzipio batzuk. Gerta zitekeen edozerren aurrean bazuten printzipioen testu bat. Horrela zioen:

Independentzia editorialari eta The New York Times-en integritateari eutsi, eta iraunarazi egunkari independente bat moduan. Beldurrik gabe, inongo influentzietatik libro eta beti bezeroaren zerbitzura.

Timesen Alboko editore familiako Arthur Sulzberger Jr izendatu zuten egun horien bueltan, lehenengo hitzetan esan zuen: negozio digitala gura dut eraikitzea ā€œkazetaritza anbiziotsuari eutsiz, Times-ek berezi izaten jarraitzekoā€.

Kalitatezko kazetaritza egiten urteak zeramatzan Times-ek eta editore berriak gogoratu zuen kazetaritza molde hori gura zuela egiten jarraitzea, eta gehiago sakondu, irakurleak parte bihurtuz Times-en produktu eta esperientzietan.

Kazetaritza modua eraldatzeaz gain, horrela bakarrik lortu zitekeen irakurleak jasotzen zutenagatik ordaintzea. 3 milioi harpidedun zituen 2017ko otsailean Times-ek. Papereko harpidedunei (1,1 milio), gehitu behar zitzaizkien digitaleakoa (beste ia 2 milioi). Horrek esan nahi zuen historian inoiz izan dituen harpidedun gehien zituela Times-ek.

Sulzberger Jr-ekin batera etorri ziren hainbat aldaketa. Bilera batean lau puntu nabarmendu zituen:

  • Sinesgaitza den posizio indartsuan gaude, nahiz eta hedabideen krisiak gogor kolpatu.
  • Lankide bakoitzak behar du azkar moldatu ideia eta lan egiteko molde berrietara, edozein delarik ere enpresan duen lanpostua.
  • Misioa da garrantzitsua. Enpresako bakoitzak egunerokoan izan behar du buruan eta dedikatu.
  • Erakunde arraroa gara, baina zorteduna. Misioa eta negozio eredua alineatuta daude. Irakurlea jartzen dugu egiten dihardugunaren erdi-erdian. Horrela bizi behar dugu lana, gure lanpostua enpresako edozein delarik ere.

Bilera horretan Dean Baquet-ek ere hartu zuen parte. Zuzendariak:

  • Inbestigazio ekipoak indartu zituen Washingtonen eta New Yorken.
  • New York lantzetik nazioa lantzera pasa.
  • Kobertura handiagoa ingurumenari eta genero gaiei. (Hau lankideek eskatutakoa zen 2020ari begira).

Edizioari dagokionez argi zuen Baquet-ek: ā€œikasi behar dugu kalitatedun edukia publikatzen, baina istorio bakoitza esku gutxiagotatik pasa osteanā€. Multimediatasuna argi eta garbi agertzen da hitzotan.

Bestetik, papera gura zuen berdefinitu eta perfekzionatu. ā€œPapera digitalaren aroan nolakoa?ā€ Galderari erantzun behar zitzaion. Horretarako 4 irtenbide:

  • Kazetaritza bisualari garrantzia handiagoa. Ez itxaron letrei. Eman irudiekin, bideoekin, bisualago…
  • Oso kontuan hartu eskuko telefonoa: azkarrago eta bisualago eman istorioa.
  • Audientzia globalagoetara jo (Internazionala landu).
  • Istorioak kontatu formula ezberdinak erabiliz.

Aldaketa hauek, zuzendariaren iritziz, posible dira ze ā€œTimes ez dago paperari lotuta, bere printzipioei baizik. Gainera, ez bagaituzte irakurtzen zeintzuk dira printzipio horien helburuak?ā€

Bistan da, Times-ek formazioan inbertitua zuen ordurako eta denbora dedikatu zion aldaketari. Jakinekoa da gauetik goizera ez dagoela aldaketarik. Kazetariei eman zitzaizkien baliabideak, digitalak ekarri zuena ikas zezaten. Adibiderako, Facebook Live-eko formazioa 300 kazetarik jaso zuten eta ā€œarrakasta espektakularraā€ izan zen zuzendariak esan zuenez.

Kazetariak ez dira arduratzen Times-en istorio hori non agertu behar den. Ez daude begira papereko zein lekutan doan eduki hori. Horren ardura editoreena da. Horrek, badirudi libreago uzten duela kazetariaren lana eta zalantzan jartzen du gaikako banaketa paperean zein digital edo telebistetan, nire iritziz. Hau da, batzuetan atal batzuk egongo direla eta besteetan ez. Ez da ezer gertatzen istorioak onak badira. Konbinazio batera heldu dira: markadun kazetarien lanak eta zerbitzu-kazetaritza ematen ditu Times-ek.

Dean Baquet-ek bere hitzaldian onartu zuen erredakzio guztiak bazekiela zein rol berezi eta garrantzitsu duen erakundeak. Area guztietako jendeak (erredakzio, teknologia, produktu, marketingā€¦ sinisten du New York Times independente baten. Kazetaritzak agintzen duen Times da New York Times.

Aurre-lan hori eginda bakarrik ulertu daiteke Times gogor egotea presidente aldrebes bat agintera helduta ere. Donald Trumpek munduko pertsonarik petralenak, lizunenak zirela esan zuen eta ā€œFailing @nytimesā€ hasi zitzaion deitzen bere tuitetan komunikazio taldeari.

Jakinekoa da Times-ek argitaratu zituela Trumpek haizendari egin zion iruzurra eta baita jazarpen sexualeko pare bat kasu ere hauteskunde aurretik. Beharbada, nire iritzirako, gaizki egin zuena izan zen Hillary Ciltonekin larregi lerrokatzea (ez haziendakoa eta abusuena ateratzea, noski). Hauteskunde gauean bertan Clintonek alde handiz irabaziko zuela zioen azaleanā€¦ eta ez, Trumpek irabazi zuen.

Hala ere, Times-ek barne ohar batean esan zien erakundeko lankideei Trump-ek irabazi eta bi egunera:

  • Idatzi notiziak beldurrik eta faboritismorik gabe.
  • Administrazio berriaz aurrejuzgurik gabe informatu.
  • Ez dirudi elkar ulertzen direnik AEBko biztalde asko, egin dezagun gure lana gertatzen dena interpretatuz eta azalduz.

Sulzbergerrek gaineratu zuen Times sortua zela, hain zuzen ere, horrelako momentuetarako. Eta gaineratu zuen: ā€œelkarrekin sortu dugu erredakzio digitalik onena, eta hori ere justu momentu honetarako egin genuenā€.

Kanpora ere eman zuen mezua Arthur Sulzbergerrek, Jr-k eta Dean Baquet-ek: ā€œgure lana da AEBz informatzea modu zintzoan, beldur eta faboritismorik gabe, beti ulertzen saiatuz eta lekua egiten perspektiba politiko guztiei eta baita istorioetan aterako ditugun bizi-esperientzieiā€.

Horrek, eragin zuen hurrengo egunetik bertatik: Harpidetzek gora egin zuten, bai paperean eta bereziki, digitalean. 132.000 harpidedun hilabete bakarrean, zeramaten harpidetza erritmoa hamarkoiztuz.

Eta beste ondorio bat ere bai. Donald Trumpi elkarrizketa egin zion Timesek. Kostata, atzera ere bota zuen-eta elkarrizketa presidente izan ostean, baina azkenean egin egin zioten:

  • Galdera Sulzbergerrek: Well, thark you very much for this. Really appreciate this.
  • Trump: Thank you all, very much, it is a great honor. I will say, The Times is, it is great, great American jewel. A world jewel. And I hope we can all get allong. We are looking for the same thing, and I hope we can all get along well.

Ameriketako harribitxi bat dela Times, alegia, mundu mailako harribitxia. Arrazoia, seguruen, Trumpek, nahiz eta gutxi iraun zion uste horrek.

“Hedabideek egia ezkutatzen dute. AEBrako arriskua dira. Broma baten bihurtu da The failing @nytimes. Antzeratsu @CNN. Tristea.” dio Trumpek.

Boteretik hedabideetan eragin gura duenak ez du maite hizki larrietako KAZETARITZA.

OH.: Ismael NafrĆ­ak idatzitako ā€œLa reinvenciĆ³n de The New York Timesā€ liburutik aterata daude berbarik gehienak,itzulpen libre-librean blogeratuak hemen, neure iritzia tartekatuz.