Normal
0
0
1
363
2070
17
4
2542
11.1287
0
21
0
0
Oporrak zein eder. Hamar egunean etxetik kanpo
eta bi liburu eta erdi irakurri ditut. Eta erdia irakurri izanak amorratu egin
nau, redio! hain gustura nengoen irakurtzen… Lisboara nindoanez
Arretxeren bat eramateko esan zidan lagun batek, hala ere, beste batzuk
sartu nituen maletan:
- “Londres kartoizkoa da” irakurtzeko
irrikaz nengoen. Aselek
eragin zidan irakurtzeko gogo hori. Eta baita gustura asko jarraitzen dudan
Beñat Sarasolak ere (hori da kritika kapazitatea!).
Nik jan egin dut liburua. Gustura irakurri dut eta gertuko egin zait
pazientziako eta Risekoen afera han goikoa izanagatik, teilatuetakoa. “Mundua kartoizkoa da, uste nuen
bezela” ba horixe, gustura irakurri dudala eta akaberako literatura-jolasa
gustatu zaidala. Baita amaierako “ikuspuntu etiko-politikoa” apaldu arren ere. - “Hor dago Kevin?” jode, barre pilo
bat egin dut liburuarekin baina ez dut uste irakurle guztiek egingo dutenik. Ez nekien zer izango nuen eskuartean, baina erakarri
egin ninduen eta Elkarren erosi. nobela.odt horrek makina bat buelta eman ditu.
Idazle gaztea ikusten nuen teklatu atzean lerro bakoitza irakurri ahala eta horregatik pasarte batzuk
arraroak ere iruditu zaizkit. Paperarenganako lilura, “Olivettiaren aroan
ez nuen behin ere ezer galduko…”, “lehen letra bakarra idaztea
transzendentea zen…” eta parrafoa amaitzeko M.I.B. Llaudés Santiagoren
“Oroimenen kutxan bila, iragan denbora orok iduri du hobea” esaldia.
Ez zait larregi gustatu liburu erdialdean irakurleari egiten zaion deia ere,
baina esandakoa, liburua zast batean irakurtzekoa. Kantautore batzuen letrak
nobelan nahastuta topatzea ere gustura hartzen da, portzierto. - “Ospitalekoak” liburuak harrapatu
ninduen hasieratik. Antzarena izateak ere erakartzen ninduen… Gusturen
irakurtzen niharduenean, ordea, kaka! abioian ahaztu! Eta konturatu eta ezin
ezer egin ze Madrilera bueltan zen abioia (eta, klaro, liburua); Liburuaren patua
Madrilen norbaitek irakurtzea? seguruenik ez, eta Bilboko aireportuko bankuren
batean ahaztuta ere ez seguruen, baina min gutxiago emango lidake eta politagoa
litzateke euskaldunen batek topatzea. En fin, kontakizun gogorrari marraztu nizkion arkatz marka barik hartu beharko dut liburu berria. Irakurtzeko gogoz nago berriz esaldi borobil haiek (borobilegiak ere…). Gaur bertan erosiko dut liburua. Buruz nabil, baina nobelako Mikelek esaten du bigarren aldiz idatziko balu liburua dena aldatuko litzatekeela goitik behera (fikzioa agerian utzi nahia-edo), baina bueno, espero dut irakurtzerakoan gauza bera ez gertatzea ze zapore goxoa zen irakurle onengan utzi duena lehen zatiko irakurraldian.
E-publishing is the future.
http://www.fastcompany.com/1684366/e-readers-seth-godin-publishing-kindle-ibooks-isolation
Aupa, Iban!
Ze ondo ibiltzedan bat oporretan, irakortzeko denporia hartuta, molestia barik! Oin, errutinara bueltauta, nundik ostuko juagu astixa liburuendako?
Neri ez jataan gustau “Londres…”, ez najuan aittu, hori dok klabia. Iguan ez jeuan zer aittu baiña..
“Hor hago Kevin?” neuk be udan irakorri juat, etabarre mordo bat egin, batez be lehelengo zatixan. Bestiak flojuaguak begittandu jatazak, eta pixa bat “kortapedo”. neuri be asko gustau jatak kantuen zatixena.
“Ospitalekoak” ez juat irakorri, baiña apuntau juat. Neuk ez neban libururik ahaztu abioian, neuk mobilla! Desastria!
Besarkada haundi bat, Ibantxo!!
Hi be aberatsak imitatzen ibili haiz, orduan. Abioia hartu-eta… kar, kar, kar. “Ospitalekoak” gustura irakurri jonat. Gogorra don, eta honek be amaieria… Abioian laga najonan erdixa hobia zonan. 🙂