Apirilaren 24an jausi zen Elgetako frontea, eta urteurrena baliatu du herriak omenaldia egiteko. Hainbat lagunek egin dugu ibilalditxoa eta omenaldi xumea egin zaie, urtero-urtero errepikatuko den omenalditxoa. (Argazki gehiago)
Gerra zibilean faxistek hil eta eraso zituzten elgetarrei egindako omenaldia izan da. Herritik Asentzioko Intxortako Aterainoko ibilbidea egin dugu eta bidean, bi lore eskaintza izan dira: bata Salbadorreko monumentuan eta bestea Intxortako Atean.
Harreragunea Espaloia Kafe Antzokian
Maiatza amaieran zabalduko da harreragunea Espaloian.
36k hainbat materialarekin erakusketa egongo da eta hortik hasiko da ibilbidetxo bat Intxortako atera, trintxerak ikustera, Belgikarrak ametrailadorekin egon ziren lekua… Eta harreragunean proiektu oso inportante bat ere jarri da martxan: “Izen guztiak aurpegi guztiak”.
Materiala
Zentzu horretan herritarrei zein gerrateko materiala izan dezaketen lagunei deia egin zaie etxean garai hartako materialik edukiz gero eta erakusketan ikusgai ipintzea gura izanez gero bertaratu eta jakinarazteko.