Gaur goizean Arrasateko Kulturaten egon naiz. BBK eta Kutxaren fusioaz entzun eta irakurri ditugu demasak, baina gaur Kutxako presidentearen ahotik entzuteko aukera izan dugu fusioaz uste duena. Hitzaldia euskara hutsean izan da eta publikoan egongo ziren 70-80 lagun inguru, gehienak enpresarioak. Bai, baziren euskaraz tautik ere ulertzen ez dutenak. Hala ere, hitzaldia euskara huts eta garbian egin du.
Aurrera goaz bai, aurrera goaz eta garaiotara egokitu beharko dugu euskaltzaleon mezua ere. Presidentea etorri da Debagoienera eta euskara hutsean egin du, konplejo barik. Horixe esan diot hitzaldia amaitu duenean, eskertzen dela hitzaldia euskara hutsez egin izana, beti ez dela gertatzen eta abar. Xabier Iturberen erantzuna hauxe: ni euskalduna naiz.
Hitzaldiko bideorik ez, baiƱa hemen uzten dut GOITBn egin diogun elkarrizketa (15 min)
Pena hartu dut. Fusioa ez da posible izan orain. Fusioari ezetza eman diotenek esan beharko digute zeintzuk diren arrazoiak ze nik, gaur arte, ez dut arrazoi zehaztuen zerrendarik irakurri.
Aurrerago izan beharko da.