Juan Carlos Perez live

JuanCarlosPerez

Zelako kontzertu profesional eta ona Espaloian ikusi duguna. Kantautore lanetan ondo, jazzeroago jokatzen duenean zoragarri eta bere kantu ezagunenen bertsioekin (hau  berua, esan baietz, ta iraun zeinke…) diskokoa gailentzen du. Itoizen denborak berandu harrapatu nituen, diskoetan ezagutu dut Itoiz, baina JC Perez-en lana hasieratik jarraitu dut eta baita zuzeneko batzuk ikusi ere. Jende askoren kontrara JC Perez gustatzen zait Itoiz-en aldean, zer egingo diogu ba.
Zale bat zaleagotzea ez da erraza, baina lortu du. Erraza zuen gaur elkartu garen askokin, baina pena jende gehiagok ikusi ez izana. Taldekideak ere zein baino zein hobeto: Fernan Irazoki zuzen baterian eta erritmoa ondo markatuz, Gonzalo Tejada kontrabaxuarekin  joko bateratuan. Haizeen presentzia handia eta belarrietan goxo sartzen dena: Andrzej Olejniczak, Ruben Salbador eta Alberto Urretxo. JC pianoan zatirik handienean eta gitarrarekin amaieran. Gitarrarekin  dut gustukoago, baina eroso ikusi dut pianoan, babestuago-edo.
Hilabeteetan ez nintzen emozionatzen kontzertu batean eta bisean eutsi ezinda egon naiz. Gehiago nahi eta amaitu behar dela jakinean… Horretarako ere bada musika, domeka gau euritsua tristea ez izateko. Fenomeno egon da kontzertua eta 150 lagun inguruk gozatu dute gustura jardun duen musikari handiarekin. Biba JC, ederra!

One comment on “Juan Carlos Perez live

  1. Gari(e)k dio:

    Benetan ederra atzoko kontzertua, eta berriz ere plazer bat Elgetara joatea, abentura eta guzti! Eskerrik asko antolatzeagatik Iban. Nere blogean idatzi dut kronikatxoa: Juan Carlos Perez Elgetan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude