Nik bestela gurako baneu be, Blake ikusteko bi emanaldi egin bihar izan giñuzen eta Gainsbourg-en omenez eginddako emanaldixa ikusteko ez da aurre-salmentan sarrerarik saldu. Zergaittik?
- Gaisnbourgen emanaldixa euskeraz dalako?
- Gainsbourg-ena musikia dalako?
- Gainsbourg ez da iñor gaurko jentiandako?
- Zuzeneko musikia gainbehera dagolako?
- Euskal kantautoriak ez diralako erakargarri?
- Musikarixak ez dabe maillia emoten?
- Aurreko astia hobia zan oingua baiño?
- Hillabete hasieran hobeto amaieran baiño?
- Magia ikusten magiazaliak moduan musikazaliak ez diralako egoten kontzertuetan?
- Gainsbourg ez dalako HOLAn urtetzen?
- Familia guztiarendako ez dalako?
- Aurrez ez da saltzen kontzertuetako sarrerarik?
- Guriak baiño glamour gehixago dauka kanpokuak?
Ze publizidadia igual egin dogu eta esango neuke hobeto egindda egon dala Gainsbourg-ena, mimo berezixakin. Kartelak herriz herri pegau dittugu, papeleko prentsan ondo, telebistan be ondo, Interneten, irratixetan… Gure webgunian be Gainsbourg-enak euki dau zati haundixagua, ahoz ahokua be ondo fan da, sarrerak aurrez saltzen jarri dittugu denboraz…
Ez dakit, ez dakit. Zer diñozue? Ez dakigu saltzen? Txarrak gara? Ojo, hau danau idazten dot emanaldixan aurretik, ez dakit zerek urtengo daben gabian.
saltzeko gaia edo ez izatea ez dela uste dut. “lauaxeta”ren kontzertua jende berberarekin egin ba zen, 800 ala 0 izango ziren aurreko salmentan saldutako tiketak? Niretzat, Gainsbourg izan da, aspalditik, azken 30 urteetan, pop munduan gaztelerazko jendea (lehendabizikoa, jokano berbera) euskaraz egiten duen lehen kolaborazioa, euskera eta erdaldunen zubia eginez…
“lau teilatu” kenduta, noski 😀
Ta? Zelan urten zeban? Penaz geratu nintzan…
Kaixo Gari, Iban eta Lo:
@Iban: zuek gauzak ondo egiten dituzue eta oraingoan ere ondo egin duzue. Kontua da jendeari, orokorrean hartuta jendea, gehiago interesatzen zaiola Blake, kultura baino. Kitto.
@Gari: diskoa ederra da. Emanaldiaren aurretik erosi nuen eta hura entzunez egin nuen buelta Donostiara. Kontzertuak utzitako zapore gazi-gozoa berdintzeko balio izan zuen, behintzat. Emanaldia oso berde dago oraindik.
Pena hartu nuen zuzenekoan hain gaizki defendatzeagatik diskoaren emaitza ona. Espabilatu beharko dute Donostian baitute hurrengo zita, Victoria Eugenian.
Gainerakoan, Elgetan oso ondo egon nintzen, lagun giroan, tragoak hartzen, kontu-kontari. Ez nintzen damutu autoa hartu eta kilometro batzuk egiteagatik.
Ba… jende askorik ez, 100 lagunetik behera. Aurre-salmentarik ez egotia zetorrenaren iragarpena izan zan, itxuria.
Arduratuta laga nau jende gutxi elkartziak. Pentsatzen nago barrixaganako emoziño gutxi sentitzen dogula. Ezezagunarenganako jarrerarik eza-edo.
Neretzako erronka politta zan jende hau guztiau euskeraz kantuan jartzia eta danak taula gain bakarrian ikustia. Danak jardun zeben holaxe, baiña kontzertuaz gehixago espero neban nik neuk. Musikari onak, kantuan onak eta nere gustuko ez diran batzuk be bai, bape ondo kantatzen zebanik be egon zan… Entsegu pare bat gehixago bihar ziran sarrerak kobratzen hasi aurretik. Batzuk, euskeraz kantuan diharduenek aspaldi gaindittutako maillan be ez zirala egon esango neuke.
Dana dala, horrenbeste kantari (Arrazoi potoluak tarteko Garik kale egin zeban, tamalez) musikari, bideo-sorta… Kilikarik ez dau sortzen? Neretzako sorpresa onak egon ziran, esaterako Donostiako kalietan jarduten daben Urko Menaia gustau jatan (Lartzabal zanaren toketxo bat…), Saioaren ahotsak daukan dardaria gustoko dot, Giorgio Bassmatik gogoz kantau zeban eta taulapetik eskertu egitten da, Estanis Elorza indartsu eta gogoz… Eta bai, gehixegi gustau ez jatanik be egon zan.
Dana dala, kontzertua bera baiño arduratuago nauka ekintzak berak, ekintzaren arrakastarik ezak, zehatzago. Aztertu biharko dogu Espaloikuok zer demontre pasatzen dan, baiña azterketia Espaloittik haruntzau doiala esango neuke.
Gainsbourg gehittuago ezagutu giñuan, eta hori berori be ederra da.
Holakuetan dirua galtzen dau antolatzailliak, baiña Espaloia Kafe Antzokixa kulturia, eta batez be euskaraz eginddakua bultzatzeko sortu zan. Penarik bapez hor aldetik.
Aupa guztioi
Mila Ester hitz
ederrengatik. Nire ezak emozioz gudatzen ditut, eta ezkertzen da hori zuek
ikustea.
Arrazoia daukazue
hitz gehienetan. Entsaiu pare bat gehiago egin behar dira. Baina agian hori ez
da errua, edo erru galantena. Ulertuko duzue nire ideiak aldagelan lehen komentatzea
hemen baino.
Pena zen Gari ez
ikustea, baina atsegina Txuma ezagutzea. Hainbeste abeslarien erdian txalotuko
nuke Zulairen lana, ekoile gisa diskoan eta kontzertuan, eta Estanis, Saioa eta
Urko Menaiaren lanak. Bravo! Bravo!
Mila esker
elgetar guztiei horrelako lekua egiteagatik. Atzo arte egon ez ziren musikariak
txundituta geratu ziren.
Ados nago zuek esandako izenekin. Enrique Mingo gehituko nuke nik ere. Pena Mikel Aguirre & Amaia Intxausti bikotearen ahotsa tapatuta geratzea erabat bi abestietan.
Gai potoloa planteatu duzu, Iban. Uste dut garai batean jendea gehiago joaten zela sorpresaren bila, baina orain errealitateak nahi ditugula. Zer da Gainsbourg gainbegiratuz? Ez dakit. Zeintzuk daude? Gari, Txuma… baina beste guztiak ez ditut ezagutzen eta nahiago etxean geratzea. Zaila izango da horrela aurrera egitea.
Azterketa sakona merezi duen gaia da.
Iban, uste dot ez dala Espaloian errua. Iñoiz ez zara ezagun-ezagun
baten kontzerturajuan apenas bere musikia entzun barik? Ni bai.aldia
dago, ezegaunen kontzertuetara be juan naizela.
Jentiak ezagunengana joten dau. Eta ezagunak diñodanian, oso ezagunen
gaiñian dihardut. Nahi badozu Rolling Stones, Bruce Springsteen, Van
Morrison,… U2-ren sarrera bat lortu gaupasa egin bihar dozu
leihatilla aurrian. Bardin, Operacion Triunfoko azken ediziñoko
kontzerturako. edo, beste neurri askoz apalago bate, Benito Lertxundin
kontzeturako. Telebisiñuan agetzian garrantzixa, edo famaua izatiana.
Bardin gertatzen da antzerikixan, literaturan, hitzaldixetan…..Hara,
oin urte batzuk Eibarko Euskal Jairako, urtero moduan hitzaldi batzuk
jarri genduazen. Hitzaldixetarako beti ibiltzen gara jentez oso eskaz,
oso-oso. Ba, urte horretan Goenkaleko gaztiak etorri ziran, gaztiak eta
euskera, (edo holako zeozer, ez naiz gaixaz akordatzen) eta aretua
gaiñezka egon zan: jentia zutiñik. Zegaittik? Ba, horretxegaittik.
Kezkagarrixa da, baiña gizarte aldaketian sintomia besterik ez da.
Galdetu bestela zine aretuetakueri. Eibarren bat itxi dabe, eta bestia
kolokan dago.
A, zelako txapia. Ondo segi, Iban, eta animo. Barixakuan oso-oso ondo pasau neban!!!!
Sanchis eta jokano sartzen diren lekun txapuza segurua. Berdin espaloian berdin vitoriaeugenian. Animo Iban.
Iñundik iñora ez dot ez dot pentsatzen txapuza bat izan danik. Sanchis eta Jokano badare CDian, esaterako, diskua entzuten egon barri naiz eta ondo egindda dago. Kantu batzuk eder-ederrak dira. Gehixago da entsegu kontu bat, nere ustez. Ia Donostian ikusten dittuanen batek kontatzen doskun zeozer. Dana dala, eskerrik asko iritzixagaittik, Jimmi.