Aranzabaletik Arantzabalera

Hauxe erretratuau dedikau dosku Jabi ZabalaJoxe Aranzabal lagunari eta bixoi. Akordau naiz 2003ko Sarasuaren (Saratsua?) “Politikan eta euskalgintzan goldea pasatzeko garaia da” esaldiarekin be, baiña ur haundittan sartzeka beste kontu batzutara: Joxek bere abizena Aranzabal idazten dau; nik, barriz, Arantzabal.

Zer dala-eta idazten doten “t”-duna? Hiru arrazoi:

  1. Hamar bat urte dala egin giñuan erdal grafiadun abizenak euskeratzeko kanpaiñatxo bat Goibekokale aldizkarittik. Orduan, Elcoro pelotari haundixa Elkoro izatera pasau zan nortasun agirixan be. Bi idazkerekin jarraittu dau pelotari haundi izaten. Harekin batera hamarnaka lagunek egin giñuan antzerako zeozer. Kanpaiñaren bultzatzailleetako bat izan nintzan eta kasualidadez bialdu neban Euskaltzaindiara nere abizena ia holan ete zan… Eta zast! Euskaltzaindiak kartia bueltan “t” bat gehitzeko esaten euskal grafiarekin gura banetan abizena.
  2. Aittarekin kontua komentau eta aittaren erantzuna: “nik zelan gurako juat ba eukitzia apellidua! ba euskeraz! egin egin bihar dana eta aldatu deixela! Lehen be poliziek nahi daben moduan idatziko juen eta ni euskalduna nok eta euskeraz gura neuke.
  3. Euskaltzaindiaren lana miresten dot. Askotan jausten jakoz goittik beherakuak, baiña biharrezko lana egitten dihardue lagun mordo batek. Nik errespetuz jokatzen dot Euskaltzaindiaren erabakixekin.

Oin, Iban Arantzabal naiz. Aranzabal nintzanian moduko pelotari eskasa.

6 comments on “Aranzabaletik Arantzabalera

  1. Anonimoa(e)k dio:

    Ni be mutil zintzua nok, eta gitxittan juaten nok Euskaltzaindian kontra… baina oinguan insumiso najabik 🙂

    Euskaltzainen artian Haristschelar (Haritxelar), Sarasola (Saratsola) eta Zavala (Zabala) dagozen bittartian, neu be Sarasua izango nok, eta ez Saratsua.

  2. Elena(e)k dio:

    Nik bide bixak egin dittut:: erabiltzen neban Laka ofizial egin baino urte batzuk lehenago, konturatu nintzen Erregistroak berak Muñoz euskaldundu zidanez, Laca Muñoa nintzela.

    Lehenengo amaren abizen errioxarra zuzendu behar izan nuen, eta urte batzuk beranduago, …eta kitto!rekin kanpainan ibili ginenean, aitarena partetikoari arrotz egiten zitzaigun “c” hori kendu.  

     

  3. Nahikari(e)k dio:

    Abizena Ayo dekot, baie eztekot bape asmorik aldatuteko. Aitxitxek halan idazten zauan eta euskaldun petoa zan. Aitak be bardintsu.

    Bi izekok Aio idazten dabe, euskaldunagoak sentiduten omen direz. Euskalduntasune barruen eroaten da. Sarasuagaz bat nator.

    Hori bai, Euskaltzaindiara juen nintzan baten agiri bat eskatuten ta buuffa. Txikiten Naikari nintzan ta “H” bat jartearren mile buelta emon genduzan. Asike… enaz oin abizenagaz hasiko!

  4. Anonimoa(e)k dio:

    Ez det uste euskaldunagoa izango nahizenik abizenari “t” bat jartzeagatik edo “c” kentzeagatik. Euskaldun izatea bakoitzarengan dago eta ez izenean.

  5. patxi lurra(e)k dio:

    Bartzelonako bi anai ezagutzen ditut, batak abizena gazteleraturik idazten dauana (Parés) eta besteak jatorrizko katalunieraz (Perers). Biek idazten dabe katalunierazko komunitatearen gaurkotasuna jorratzen dauan hedabide batean, biak katalunieradunak, praktikanteak, militanteak….

    Hango egoera hamengoaren antzekoa da kontu honetan be. Fijatzen bagara zer dira Puch horiek guztiak Puig (“Tontor, mendi”) baino? Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia deukogu, alde batetik, eta Carles Puyol bestetik, Barçaren futbolaria. Montserrat Caballé famatua berez Caballer izango zan…

    Katalunian be, katuak oinutsik.

  6. Jabi(e)k dio:

    Ados, Iban. Bakoitzak nahi duen moduan idaztea du, eta zuzentasuna bilatzea da zilegiena. Zeozertarako egon behar dok Euskaltzaindia. Txarrena entzun behar direla hemendik kanpo eta euskararen inguruko ezelango jakintza bakoak De Zavala, De Aranzabal eta holakoak idatziz, pentsatuz “de” horrek ilustreago egiten dituena. Koitteduok ez dakie “bizkaitarrok” hidalgo unibertsalak garela…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude