Urriko ElkarTruke azoka

ElkarTruke Urriak 19

Gerturatzen ari da hilabete honetako ElkarTruke Azoka… eta pasa den hilean Maritxu Kajoi jaiari txoko berezia eskaini genion bezala, oraingoan musikari eta literaturari utziko diegu tartea.

Hasi hautsa kentzen erabiltzen ez dituzun liburu, cd, kasete, dvd edo biniloei, eta zatoz trukatzera! Nola ez, bestelako tresna, arropa eta apaingarriek ere izango dute protagonismoa, beti bezala!

Hemen hitzordua: Urriak 19 (larunbata), goizeko 10:00etatik 14:00etara Arrasateko Azoka Plazan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude