Aiako igoera

bide motza!

bide motza!

SuperThony da errege eta aurtengo saioko faborito ere bai. Udara bukaeran erabaki beharreko kontua da… Inor ausartuko ote da erregea bere “sillinetik” kentzen? Igeldoko buelta egin genuenean argi laga zuen ez dagoela txorakerietan jarduteko . Bere urtebetetzea gu guztiok atzean utziz ospatu zuen, ezin izan genion aurpegiko poza ikusi, ipurtaldea bakarrik erakutsi baizigun.

Horrelako demostraziyua egin bazuen bere kandidatura aurkezteko izango zen, edota potea ordaintzeko dirurik gabe etorri zelako izan zen eskapada? Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Propolia

Pello zubiriaren webgunean erleen propoliaren erabilerak artritisari eta psoriasisari eragiten diola azaltzen du. Gaitzaren aurkako tratamendu egokia omen da. Artritisa badaukazu Pelloren webgunea begiratzea gomendatuko nizuke. Bertan informazio asko dago: gaitzari aurre egiteko bideak, dietak, egindako ikerketak, artritisari buruzko guneetarako loturak…

Niri erleen inguruko kontuek atentzioa erakarri didate, eta froga egitea erabaki dut. Aspaldidanik nekien erleen ziztadek eragin positiboa zutela, horrek ez nau gehiegi tentatzen (bildurti hutsa naiz!), baina propoliarena irakurri nuen eta hori bai, hori frogatu beharra daukat.

Zarauzko erlezain bat ezagutzen dut, Martxel Aizpurua, eta berak propolia komenrtzializatzen du zarautzen bertan, yupi! gaur bertan erosiko dut eta eraginen berri hemen bertan emango dut.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Xoxote eguneko saioa

matxinbetarainoko bidea

matxinbetarainoko bidea

Beno, iritsi da aurtengo lehen zita ofiziala. Aurten ezohiko zita egon da Nafarroa ingurua ezagutarazteko aukera eskainiz, eta zitarik gabeko beste saioaren bidez nik Landetarainoko bidea ezagutu ahal izan dut, baina igande honetan izango da benetako lehenengo saio antolatua. Zarautz – Meagas – Aizarnazabal – Iraeta- Aizarna – Errezil – Bidegoien – Santa Ageda – Beizama – Ñuarbe – Matxinbenta. Ez da makala ibilbidea! Aldaparik gabeko zati bakarrak zazpi kilometro dauzka, meagas jeitsi (7.km) eta Iraetako bidegurutzerainokoa (14. km). Hala ere aurten lau baietz!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Nire tratamendua

Gaur egun Remicaderen bidezko tratamendua jarraitzen ari naiz. Gora drogak! Horri esker minak desagertzen dira eta bizitza normala(?) egin dezaket. Tratemenduaren ingurukoak:

  • Modua. Zainetatik sartazen didate, ia hiru ordu entxufatuta pasa behar izaten ditut 250 zentilitro sartzeko, poliki-poliki sartzen baitigute. Tentsio arazoak sor omen daitezke eta horiek ekiditeko mantsotzen digute prozesua. Niri tentsioa jaitsi egiten dit, beste batzuei igo arazi egiten die. Tentsioa 13-7 edo 13-8 eduki ohi dut, eta bukaeran 12-7 edo 11-6raino jaisten zait.
  • Kantitatea. Niri sartzen didaten kantitatea 240 da. Hori litro laurden bateko infusio batean nahasten dute eta… zizta! barrura dena! Pertsonaren pisuaren arabera erabakitzen dute kopurua: kiloko 3 eta 10 mgr bitartean. Nire kasuan minimoa da, baina gizenduta (kabendios!) nagoenez, hortik behera nabil.
  • Frekuentzia. Zortzi astean behin ematen didate, eta momentu honetan esku artean daukadan papelean azaltzen denez lehenengoa 2003ko apirilaren 13. egunean daukat apuntatuta. hurrengoa maiatzaren 13an, hurrengoa 03ko ekainaren 12an. eta ondoren 8 astetako zikloak hasi ziren, hau da, abuztuaren 7an, urriaren 2an azaroaren 27an…
  • Eraginak. Mundiala da! zortzi aste horien hasieratik berehala nabaritzen da eragina. Hurrengo egunena bertan minak desagertu egiten dira. Baina ez du sendatzen. Nire kasuan orkatila blokeatuta daukat, mugimendua oso mugatuta. Tratamenduaren aurretik, mugitzen saiatzeak ikaragarrizko mina eragiten zidan, baina tratamenduarekin mina desagertu egiten da. Mugimenduaren topea lehengo bera da, baina minik gabe. Asteak aurrera doazen heinean, remicaderen eragina desagertzen hasten da. 7 aste ondo pasatzen dira, baina azken astean minak eta psoriasisa areagotzen zaizkit.
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Landetarainoko bidaiatxoa

bigarren zatia

bigarren zatia

Lehengo astean Lac de Leonera joan nintzen biziletaz, beno, ia bertaraino. Hendaiara trenez, eta han bizikleta gainean jarri eta ekin! Kostaldetik joan nintzen Baiona aldera, dena aldapa. Handik aurrera bidea errazagoa da, baina Hosegor inguruan bidea joko bihurtzen da: karrefurretik karreforrerako jokoa.

img_may_24_2005_08_29

Goizeko lehenengo trena hartu, barkatu, goizaldeko 8:08tako trena hartu behar nuen 9:30tan Hendaiara iritsi nendin, Hori izan zen lehenengo gainditu beharreko koxka. Bukaera nekeza egin zitzaidan, kilometro asko dira, eta bazkaltzera iritsi nahiak batezbeste orduko 24 km egitera behartzen ninduen. Lehenengo orduan bai, bigarrenenan erraz, eta hirugarrenean ere ondo (bost minutu soberan!). Hala ere haserako alaitasunik gabe… Gelditu eta bigarren otordua egin nuen eta berriz bizikleta gainean jartzean izterrak kejan hasi ziren. Aitzakia ona telefonoa martxan jartzeko! Gainera, nire planoen arabera lakuaren mendebaldetik joan behar nuen, baina Marik azaldutakoaren arabera ekialdetik motzagoa omen zen… Ez nekien non zegoen Col Vert kanpina, beraz, aitzakia+aitzakia = arrazoia formula aplikatuz Mariri fregonetan hurbiltzako eskatu nion 20 kilometro falta zirenean. Beno, ba nik bizikletaz 11 egin nituen eta berak bederatzi! Eskerrak Messanges eta Moliets Et Maa artean egin genuen topo, bestela han ariko nintzen oraindik ere “karrefur” handi hari buelta eman nahian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

nafarroan zehar

Palmaresean bi gain berri.

Palmaresean bi gain berri.

Nafarroan zehar egindako bidaia hiru lagunen artekoa izan zen, Xabier, Imamol eta Mikel, Baina lehenengo egunean luxuzko konbidatu parearen presentziaz disfrutatu ahal izan zuten: etapa osoan zehar Ninue izan nintzen, eta arratsalde partean, seguratik aurrerakoan Albertok ireki zuen bidea…
Goizez Segurarainoko bidea egin genuen, mandubia ezagutu ahal izan genuen, eta arratsaldez Otsaurte igo genuen, hau ere gure palmaresean berria. Ah, Xabier plakiak jota ibili zen goiz guztia, eta arratsaldekoa fregonetan egin behar izan zuen. Eskerrak Mari Jone eta Leire guri laguntzera etorri ziren!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Blogaren arrazoiak

Artritisa dela eta hainbat froga egin ditut gaitz madarikatu hau gainditu nahian. Bestalde, egoera eta fase desberdinetatik pasatzen da nire gaitza: psoriasisa, artikulazio jakin batean mina sortu, muginkortasuna gutxitu (edota berreskuratu)…
Froga eta fase horiek guztiak denborarekin ahaztu egiten dira, eta hori ez gertatzearren, blog honetan idatzita jasotzea da nire helburua. Oraindik ez dakit artritisari buruzko kontuak era irekian ala era itxian jasoko ote ditudan. Nire kontuak dira, eta zalantzak dauzkat ea inori inporta ote zaizkion. Nire tratamenduen ingurukoak irekian jarriko ditut, hau da, beste inori inporta liezaiokeen zerbaiti buruz idzten badut hori publikoa izango da. Baina ziur nago beste hainbat kontu niretzako bakarrik izango direla…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

zakila-buelta

30 km eskas

30 km eskas

Ibilbide klasikoa da hau, 30 kilometro exkaxekoa, ordubetean egin beharrekoa (?) eta lehendabiziko apustuaren testigoa. Ondoren gehiago ere ikusi izan ditu, baina gaur egun Aiako igoera da apustu-lekua. Asko dira zakia buelta mitikoa ordubete baino gutxiagotan egin dutenak (dugunak!). Imamol, SuperThony, Nineu…
Izenik ahaztu al zait? erantzun beza bere izena faltan ikusi duenak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1