Windsurfa kaltegarria da

Ziztada jaso nuenetik bigarren astea amaitzera doa. Orkatila ondo daukat, baina windsurfa egiten jardun nuenean egundoko astindua eman nion. Zuatzako ur-kirolen artean windsurfa egiteko aukera izan genuen, eta, bizioso hutsa naizenez, ordubeteko saioa egin nuen. Tablaren gainean orkatilak, ekilibrioa mantentzeko, lana egin behar du, batez ere biraketak egiterakoan, eta horren ondorioz haunditu egin zitzaidan, gainera mina ere eragin zidan, eta herrenka ibili behar izan nuen larunbatean (igandean hobeto zegoen). Dena den, dagoenekoz pasa zait, eta berriz ere ondo daukat orkatila.

Bestalde, urtebetetzetan oparitutako eskarpinak erabili nituen bainatzeko eta psoriasiak eragindako guneak ez zitzaizkidan zartatu. Etxeko hiru nexkei eskerrak eman behar dizkiet horrelako opari ona egiteagatik!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pedalei eragin bai baina…

kirol bilduma

kirol bilduma

Aste buru honetan bizikletarekin kale. Hala ere, pedalei eragin diegu, baina ur gainean. Kirol ugariko aste burua izan da: frontoia (esku-pelota eta pala), windsurfa, piragua eta pedaloak. Perfila jartzeak ez du merezi, guztiz laua baita, baina, horregatik ez pentsa nekatu ez garenik. Piraguan hiru arraunkadatatik bi norabidea zuzentzeko eman behar izan nituen, eskupelotan eskua haunditu arte jakatu genuen (badakit nire eskuak exkaxak direla…) windsurfean ia erretzeraino jardun genuen, eta geldialditxoa egin izan ez banu deshidratatuta nengoke. Eta pedaloetan zer esango dugu bada? hari ere eragin egin behar zaio! Hori guztia gasteizen ifar aldean dagoen zuhatza uhartean egin dugu. Pena bakarra daukat: horretan ari ginen bitartean zuhatzara joateko enbarkaderoan kotxeak aparkatuta zeuden, eta kabroiren batek gureari egundoko zartakoa eman zion (kamioiren bat izan zen), okerrena ez da hori, papelik jarri gabe alde egin izana da okerrena. Kasualitatez inork ezer baleki, informazioa eskertuko nuke…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gora drogak!

Beno lehengo Ostegunean sartu zidaten ziztada, eta lehenengo aste hau ederki doa. Dagoenekoz lanera trenez etortzeko moduan naiz, horrek ordu laurdeneko ibilaldia eskatzen du (Lugaritzetik Campusera), baina berriz ondo nabilenez ez daukat arazorik. Azala ere zartatu gabe daukat, zauririk gabe. Esan beharrra dago propoliarekin jarraitzen dudala, eta azken astean, remicaderen zortzigarrenean, ez neukala zauririk.

Atzo bertan hazkura eduki nuen azalean, eta behatz potoloko azkazal “hila” (psoriasiak azkazalei ere eragiten die) kentzeko moduan zegoen. Beraz dena hobetzen ari da.

Nola ez dut, bada, “gora drogak” esango?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Beizamako Urdanpileta

Ez da hain gogorra, baina urruti dago.

Ez da hain gogorra, baina urruti dago.

Xoxote egunean, lauko boskotea bildu ginen hartan, gain batek pelotoia banakako taldetan banatu zuela aipatu nuen. Bidegoeienetik Beizamarako bidean dagoen gaina da horrelako triskantza eragin zuena. Bertan Santa Agedako ermita edo horrelako zerbait dago, baina gainak urdanpileta izena duela uste dut. Dena delakoa izanda ere, horra aldaparen perfila: 3 kilometro exkaxetan (2875 m) 260 metro igo behar dira: batez beste 9% inguruko malda. Zer da bada hori?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Perfilak ere iritsi dira: Pagoetakoak

Urdanetarainokoa

Urdanetarainokoa

Perfilak ere jarriko nituela, edo jarri nahi nituela, idatzi nuen blogaren aurkezpenean. Hala ere orain arte ez dut perfilik jarri, non lortu ez nekielako… Badira ibilbideen perfilak jartzen dituzten webguneak, baina copyrighta aldarrikatzen dutenez, ez diet hemen propagandarik egingo. Orain badakit non eta nola lortu perfilak, beraz ea bloga erakargarriagoa egiten dudan!

Urdanetatik pagoetarakoa

Urdanetatik pagoetarakoa

Horra bada lehenengo perfilak. Pagoeta egunean igo nuena bi perfil hauetan ikus daiteke, lehenengoak Zarauztik Urdanetarako bidearen perfila azaltzen du, hori egitearekin konforme nengoen.

Bigarrenak berriz, Urdanetatik Pagoetara joateko erabili nuen bide eta pisten perfila adierazten du. Bata bestearen atzetik jarrita Pagoeta mendiko bordarainoko bideari dagokion perfila lortzen da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zestoatik Aizarnara

Perfila falta da hemen...

Perfila falta da hemen…

Igandeko buelta izan zen, inoiz ez ginela Aizarnara Zestoatik igo eta frogatu beharra geneukala erabaki genuen. Goizeko bederatzitan hartutako erabakaia.

Aizarnarako igoeraren perfila

Aizarnarako igoeraren perfila

Han hasi ginen boskotea, kostako bidetik, Zumaiatik barrena Zestoara joateko intentzioekin. Baina Getarian bertan batek katea kateatzea lortu zuen eta pelotoia apurtu zen. SuperThony artista da horretan! Baina tira, Zestoara iritsi eta gasolendegiko begi-urdinari Aizarnarako bidea non zegoen galdetu ondoren, bide ezezagunari ekin genion. Bide gurutzeetan bide nagusiari segitzea nahikoa da ez galtzeko, eta horixe egin genuen. Parajea zoragarria, milagrosa eskatzen du bideak, baina tira, bide berriak ezagutzeagatik edozer gauza egiteko prest gaudenez… Bai eta hanka lurrean jartzeko ere!

Aizarnan ura suelto eran eta betiko bidetik (Iraetara doan bidetik) Zarautza itzuli ginen, baina kostatik bueltatu beharrean Meagara igo eta handik ziztu bizian (aldapa bera baita) Zarautza joan ginen ondo merezitako zerbeza edatera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pagoeta egunean pagoetan

img_jun_07_2005_30_39

Ekainaren lehenengpo igandean Pagoeta eguna izan ohi da, eta kuadrila guztia (ia guztia) bertara joatekoa zen, ni izango nintzen bertaratu behar ez zuen gutxietakoa…

makina eta makinista.

makina eta makinista.

Gainera aurreko aste osoa horkatileko minez pasa ondoren, burutik pasa ere ez zitzaidan egin bertan ager nintekeenik. Baina, goiezean, jeiki bezain pronto, nire hanka petrala lurrean jartzeko moduan zegoela ikusi nuen, eta bizikleta buelta ematea okurritu zitzaidan. Eta nora joango naiz Pagoeta egunean? Pagoetara! nora bestela? Nire mendiko bizikleta hartu eta Pagoeta aldera bideratu nuen nire jarduna, iristeko esperantza handirik gabe, baina Urdaneta bera igotzea nahiko gogorra denez, iristen nintzen tokiarekin konforme izango nintzelako ziurtasuna neukan. Urdaneta atzean laga eta Sarobe-Berri (Saberri?) baserriranzko aldapa ankerrari ekin nion. Nire bizikletaren milagrosa Zarautzen bertan jarri nuen lanean, eta aldapa horretan bizikleta zein ona zen ikusi ahal izan nuen. Oinezkoan abiadura baino azkarxeago igo nuen, eta bide erdian oinezko zikloturista batekin egundoko “konberstaziyua” eduki nuen… Ondoren Nebera baserria zena baino lehen Oinezkoen bidearen eskuin aldetik doan pista hartu nuen, eta pista horri jarraituz pagoetaren tontorreraino heldu nintzen. Hori bai, teniseko peloten neurriko harri zapalduen bidez egindako pìsta da, eta harriak suelto dauden lekuetan pixkat kosta egiten da bizikleta gainean mantentzea, gainera aldapa ederra da!
Hala ere, goiko saldaren kalitatea hain da altua egindako lana baino gehiago merezi duela… Ez konparatu Xoxotekoarekin. Mila esker Pagoeta Mendizale Elkartekoei.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Propoliaren eragina?

Maiatzaren 27an hasi nintzen propoliarekin, eta dagoenekoz zerbait gertatu zait, espero ez nuen zerbait. Orain artekoa ikusiz, 8 asteen bukaeran psoriasisak hanka azpiak hartzen dizkit eta zartatu egiten dira, baina propoliarekin hasi naiz eta badirudi psoriasisa ere gelditu egin dela. Hala ere orkatileko min berezi batzuk hasi zitzaizkidan: Maziatzaren 31 eta ekainaren lehenengo egunen arteko gauean egundoko minak eduki nituen. Eta hurrengo gaueko minak ez ziren egundokoak izan, handigoak ziren! Bi ordu kabendioska. Larrialdietara deitzerainoko minak. Baina, tira, badirudi pasa direla. Bitxia, halere, minak beraiek izan dira. Geldirik egon arren egundoko mina baineukan, eta hori ez zait inoiz gertatu. Minak beti mugimenduarekin eduki izan ditut. Gertatutakoari azalpena bat eman nahian ondokoa izatea gustatuko litzaidake: propoliak mugikortasunean eragin positiboa izan duela sinistu nahi dut, baina bost urtean blokeatuta edukitako orkatilak grado bat gehiago mugitzerakoan egundoko minak sortarazi dizkidala sinistu nahi dut, alegia, hobekuntzak sortutako minak izan direla. Ea horrela den. Oraingoz propoliarekin jarraitu egingo dut.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

bost bildu ginen!

Atzo bost bildu ginen bizikletaz Matxinbentaraino joateko, nik lau baietz esan eta bost abiatu!

nekatu gabe hau dena jan behar izan zuen boskarrenak...

nekatu gabe hau dena jan behar izan zuen boskarrenak…

Baina ez dakit boskarrena kontatu egin behar ote den… Goizeko 9:00tan egin genuen zita, eguraldia mundiala, lainotuta baina ateri, eta han hasi ginen pedalei eragiten. Lehenengo Meaga aldera jo genuen, eta haserako aldapa berotzeko baliatu genuen, poliki-poliki igo genuela alegia. Baina gutako bat ez zegoen poliki joatearen alde eta atzera begiratu ere egin gabe bere martxan jarraitu zuen. Gu lasai, Aizarnarako bidegurutzeraino. Hor hasten baitzen lehenengo koxka aipagarria. Aizarnan anaiari freskagarri bat eta fruta pixkat kendu, alegia, ordu laurdeneko atsedena hartu, eta segi Santa Grazira, berriz gora. Handik Arzallusera jeitrsi, eta Errezileraino geratu gabe. Errezilen bidaiako onena: salda, zerbeza edo freskagarria eta haragi egosi “pintxoa”. Dedios! ze ona zegoen. Baina, jakina, aurrera jo zuenaren arrastorik ez. Hark bere martxan joan behar zuen, gero gu poliki ibili ginela esateko…

Eta segi Bidegoienera, Tolosarako bidean Beizamara desbideratu eta hortxe zegoen gure zai Santa Agedarako pareta. Lauko taldea lau zatitan heldu zen gora, bakoitza bere martxan. Hiru kilometro txoro izanagatik bidai guztiko gogorrenak baitira. Hori bai, ondorengo jaitsiera mundiala. Eta azken txanpa, Ñuarbetik Ibai-Eder presarako igoera. Handik Matxinbentako jantokira egundoko bazkaria egitera. Eta zein egongo han asper asper eginda? Boskarrena! Guri mantso joaten garela aurpegiratu nahian. Orduan galdera: Zenbat denbora egin duk bizikleta gainean? 3 ordu eta 24 minutu. Guk bezalaxe! Hala ere, ez omen zen nekatu, ez eta izerditu ere… Baina begira zenbat jan behar izan zuen:

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Propolia lehenengoz

Beno, hasi naiz propoliarekin, hasteko 5 tanto hartu ditut, eta ez dauka hain gusto txarra. Alkoholetan egoteak engainatu egingo ninduen… Poliki-poliki dosia igoko dut, Pellok adierazi zidan bezala, 30 tantotaraino iritsi arte.
Horrez gain, azukrearen ordez eztia erabiltzea ere erabaki dut. Juera azukrea, keletxes! Martxelen eztia gozo-gozoa da-ta.Eta honen guztiaren ondorioak ea laster batean hemen idazten dituda (pozaren pozez!)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina