2. ziztada + 4

Abuztuaren 4.ean sartu zidaten ziztada. Oporretara joan aurretik. Azken astea minez pasa ondoren ziztada hartzera gustora joan nintzen. Ziztada hartu eta Galizira joan ginen Baionako kanpinera, baina minak ez zitzaizkidan pasa beti bezain azkar. Galiziko aste osoa orkatileko minez pasa nuen. Galizitik Portugalera pasa ginen, eta han beste astebete igaro genuen. Portugalen hobeto ibili nintzen, Remicaderen eragina heldu zen eta berriz ere oinez ondo ibiltzen hasi nintzen, minik gabe. Bi aste horietan bizikletaz, asko jota, 100 kilometro egingo nituen, beraz, bizikletaren atalean ez dago ezer esatekorik. Aiako igoerarako preparazioa aurtengoan ez da oso egokia izan…

Ez dakit Remicaderen eragina gutxitzen hasi ote zaidan.
Propolia hartzea oporretan desmadratu egin zait, eta hurrengo ziztadararte ez dut hartuko propolirik (irailaren 29an tokatzen zait). Ea zer gertatzen den.

Dena den propoliak psoriasisean eragin ona daukala iruditzen zait, Azken periodoan hanka azpiak ez zitzaizkidan zartatu, baina orkatilean min bereziak edukitzen ditut, eta ez dakit propoliak horretan eraginik ba ote daukan (ez nuke nahiko!). Ikusiko dugu froga honekin zer gertatzen den. Behar bada seigarren zazpigarren eta zortzigarren asteetara mugatu ahal izango dut propoliarena, nork daki? Nik frogak egingo ditut, bizitza luzea da-eta!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aiako erregetza

beatzi kilometro, ia dena gora

beatzi kilometro, ia dena gora

Igandean igo genuen Aia, bertako erregetza urte betez erabakitzeko asmoz. Berriz ere SuperThony nagusitu zen guztion aurretik. Aldaketak ere egon ziren ordea: Imanoli zilarra kendu zioten, Xabier podiumetik bota zuten, Marik asko hobetu zuen bere denbora…

Orokorrean denbora txarragoak egin genituen, Juan Martin, Maritxu, Koko eta Mari izan ziren denbora hobetu zutenak, besteok aurreko urtekoa baino okerragoa egin genuen. Aurten ere 16 “zikloturistek” hartu genuen parte, ihazko bik kale egin arren bi fitxaje izan baititugu.

Sailkapena hauxe da:

  • Thony (26’36”)
  • Juan Martin(27′ 44″)
  • Imamol (29′ 14″)
  • Joseba(32’25”)
  • Mikel (33’45”)
  • Xabier (33’45”)
  • Mari (35’52”)
  • Maritxu, Imakatz eta Ixubi (39′ 11″)
  • Idoia (40′ eta piku)
  • Koko
  • Ibon, positibon, Buero eta Bult (55′ ?” pintxazoa barne)
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

iparraldekoak

Itxasuren inguruko bideak

Itxasuren inguruko bideak

Lapurdi eta behenafarroan 6 bidaia egin genituen, lau kontatu ditut, baina beste biak sartzeko betarik ez dudanez, ibilbide guztien laburpena da ondoko mapa. Falta diren biak hor ikus daitezke. Zin dagit bi horiek hurrengo batean komentatuko ditudala…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Donibane Garazi

Hasiera mundiala da

Hasiera mundiala da

Ez da posible Donibane garazira joan gabe geratzea. Gainera, Bidarraira Pass de Rolandetik barrena joan daiteke, trafikoa ekidinez. Pass de Roland Errobi ibaiaren mendebaldetik doan pasabideari deitzen diote. Inguru horietan rafting eta kanoa bidezko bidaiak egiteko aukera zabala dago, eta ikuspegi politta denik ezin ukatu. Itxasu eta Bidarrai artean 15 kilometro inguru daude, hori bai, aste guztian igo ditugun aldapa gogorrenak bertan daude. Traktoreentzat egindako bideak dira, eta jakina, traktoreek “reduzida” izeneko martxa bat eduki ohi dute, bizikleten “milagrosa” (plato txikia) baino indar handiagoko martxa, alegia. Horrek bere alde ona dauka, trafikoa. Ez da kotxerik pasatzen bide hartatik. tartean tartean galdutako zikloturista parea besterik ez duzu ikusiko. Guk ere ikusi genuen emakume bat bere bi seme-alabe gaztetxoekin aldapa haietan bizikleta eskuan zutela… Egia esan behar badut euskalduna izatea batzuetan oso gogorra dela onartu behar dut. Aldapa tzar guztiak bizikletaz igoko nituela erabaki nuen, eta jakina, hala egin nuen, baina egundoko mekaguendios piloa bota behar izan nuen. Azkenean Bidarraira iritsi eta bertako hotel bateko terrazan indarrak berreskuratu ondoren bide nagusira sartu ginen. Bazegoen aukera ibaiaren mendebaldetik Arrosa/San Martineraino joatekoa, baina, ordurarteko bidea nolakoa izan zen ikusita, trafikodun bidea hartzea erabaki genuen. Azkenean Donibane garaziri heldu ginen eta herrian bueltaxka bat emanaz (argazkiak eta guzti atera genituen!) Santiyo bideko gune garrantzitsua dela ikusi ahal izan genuen. Herria bera ederra da, harresiz inguratua, kale aldapatsu eta hestuak, ondo zaindutako harrizko eta egurrezko etxeak, merkataritza aberatsa (turistentzako horietakoak), taberna ugari…
Guk beti bezala bazkaldu egin behar genuen, eta itxita zegoen taberna baten terraza elegantean bazklatzeko aukera ez genuen alferrik galdu. Egia esan Zerbeza freskoa hartzeko asmoz eseri ginen, baina zerbitzaririk ez zenez etorri ondo begiratu eta itxita zegoela konturatu ginen. Hori paotxa! horrelako terraza ederra guretzat. Bertan gure otarteakoak egin, alboko txiringitotik zerbeza fresko batzuk ekarri eta bazkaldu egin genuen. Hori bai, gure moduan beste asko ere terrazan jarri ziren zerbitzarien zai…

Bazkalondoren erosketa batzuek egin eta bueltako bideari ekin genion. Dena bide nagusitik! Luhusotik barrena Itxasuraino. Joaterakoan bi ordu behar izan bagenituen bueltakoa ordu betean egin genuen. Ondoren betikoa, dutxa, pistinan saioa eta afaria, eta ondoren… Bidarraiko festetara! Baina hori ez da hemen kontatzeko modukoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

zugarramurdi

laburra baina ederra.

laburra baina ederra.

Hirugarren egunean Nafarroan sartu ginen, zugarramurdiko leizeak bisitatzeko asmoz. Hasieran bide nagusia ekiditearren Ezpeletara bigarren mailako bidetik joatea erabaki genuen. Bide horretan ardi gasna ekoizle ugari eta itxasuko gereziekin egindako konfitura ekoizleak ere ikusi genituen. Bagenekien azken eguneko erosketak non egin! Ezpeletarainoko bidea zoragarria da, kotxerik ez eta aldapa gutxi (zerbait bai baina onargarria). Bidean GR-8ko bidearen seinalea ere pasa genuen eta baserri-kanpina ere bai. Ezpeletatik Ainhoara bigarren sorpresa: malda ederreko aldapa. Eskerrak gehiegi nekatu aurretik iritsi ginen gainera… baina zolua nahiko txarra zeukan. Behera zihoan ziklista baten “merde!” entzun ahal izan genuen gurpila zulo batean sartu zuenean. Aldapa jeitsi eta Ainhoara iritsi ginen, “Frentziako herri politenetakoa” dela dioen kartela dauka sarrena, baina uste dut herri askok daukatela ohore hori. Kafe eder bana hartu genuen bertako hotel zahar eta polittean (egurrezko habe eta leihoak, atzeko lorategia…) eta Dantzarineara jo genuen. Bertan, Nafarroan sartu ginela erakutsiz, kasakuartel baten ondotik pasa eta zugarramurdirako igoera hasi zen. Malda onargarria, bidea zabala eta trafiko gutxi. Oraingoan ere ezin kejatu. Zugarramurdiar heldu, leizeetako sarrera ordaindu (3 euro) eta bertako ur frexkoa gogotik eran ondoren leizeetan gora eta behera jardun genuen. Han ez genuen marrazkirik ikusi…

Ondoren, berriz herrian, elizapeko iturri ondoko aulkietan bazkaldu eta inguruko ostatu ugarietako batean kafea hartu genuen. Bueltatzeko lehen egindako bidea alderantziz egin genuen. Dantzarineara, Ainhoa, Ezpeleta eta Itxasu. Han betikoa, dutxa, piztina eta afaria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Baiona eta Miarritze

72 kilometro inguru

72 kilometro inguru

Bigarren eguneko jarduna ere gustora egiteko modukoa izan zen. Miarritzeren edertasunaz gozatzea erabaki genuen, baina Miarritzeren ifar aldeko hondartzak ere ezagutu nahi genituen. Hori egiteko Baionatik, ibaia jarraituz, kosta alderaino joan behar genuen, eta Baionara joateko trafiko handiko bideak ekiditearren, Kanbotik halsu, Jatsu eta Villafranque herrietatik doan bigarren mailako bidea hartzea erabaki genuen. Aldapa gutxiko bideak dira (badaude aldapak, bigarren mailako bide guztietan bezalaxe, baina onartzeko moduko aldapak dira). Horrela Baionaraino iritsi ginen, bertan Baiona Ttipian zerbeza eder bana hartu ondoren Itsaso aldera jo genuen. Bizikletentzat bidea dago itsas bazterreraino, eta berau profitatuz gustora asko iritsi ginen eguneko bigarren zerbeza hartzeko aukera eskaini zigun hondartzako txiringitoraino. Handik kostaren paralelo doan bidea jarraituz Miarritzera iritsi ginen. Pena bidea barnekaldetik doala, eta ez dela itsasoa ikusten bertatik, baina tira, ezin dena perfektoa izan… Miarritzeko eraikinen edertasuna ikustearekin dena ahazten da. Atrebentzia izan daiteke, baina Miarritzek Donostiarrari eta Zarauztarrari geure herri polittak Miarritzen ondoan hain polittak ez ote diren pentsa arazi zigun. Garai batean Zarautzen ere baziren etxe eta palaziyo eder askoak, baina apartamenduek diru gehiago ematen dutenez…

Beno eta miarritzetik berriz ere Itxasura joan behar genuen, banekien Parmako aireportu ondotik joan behar genuela, hau da, Angelutik, baina Aireporturako bidea jarraitu genuenez, mapan ikus daitekeen moduan alferrikako hainbat kilometro egin genituen. Zuzenean Angelura joan beharrean aireportu ingurura hurbildu ginen, eta handik Angelura. Gero bide nagusia hartu eta Isturitzetik barrena Itsasura iritsi ginen, tartean pijoz jositako golf zelai bateko tabernan ur botila 3.5 euro ordaindu ondoren. Aikejoderse! Baina hori ondorengo pistina saioarekin ahaztu genuen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Isturitze eta oxozelaiko harpeak

hasteko, 64 km inguru

hasteko, 64 km inguru

Larunbat gaua Itsasuko kanpinean pasa genuen, hurrengo egunetan egin beharreko ibilbideen nondik norakoak erabakitzen, ez baikenuen aurrez prestatu aste horretan ezagutu eta bixitatu beharrekoen zerrenda. Lehenengo helburutzat Isturitze eta Oxozelaiko harpeak zehaztu genituen. Hara joateko Hazparnetik barrena joatea erabaki genuen, eta handik Lekuine aldera edo Ahierra aldera joan behar ote zen zalantza geneukan. Dena den, Hazparnen “route arqueologique” seinaleak jarraituz, Isturitzeko eta Oxozelaiko lezeetaraino iritsi ginen, Lekuine, Donostiri eta Donamartiri pasa ondoren. Por tzierto, xixtaberri izeneko tokia ere bide horretan dago, eta seinalearen ondoan argazkia ateratzea erabaki genuen, agian jarriko dut blogean kopiaren bat…

Eguraldia aparta eduki genuen, aukeran bero eta guzti. Hori dela eta Donamartirin ondo merezitako kafe eta zerbezak ere eskatu genizkion bertan zeudenekin euskaraz (euskara zela erabakitzea ez zen hain berehalakoa izan!) ari zen tabernariari. Ondoren Leizeen sarreraraino joan ginen bizikletaz (kotxeak beheko parkinean laga behar izan zituzten beste bisitariek) eta sarrera ordaindu ondoren bata bestearen gainean dauden bi leize-zuloak ikusi ahal izan genituen. Zoragarriak bertako estalaktita eta estalagmitak, bai eta urak denboraren poderioz egindako egiturak ere! Atera, bazkaldu eta buelta Heletatik barrena egitea erabaki genuen. Dena aldapa! Heletan festak ziren eta frontoian bazkari herrikoia antolatuta zeukaten kantaldi eta guzti. Zarautzen euskal jaitan egiten den bazkari herrikoian baino jende gehiago zegoen Heletako bazkarian. Ikuskizun bitxia bera.

Heletan ur pixkat lortu ondoren aurrera jarraitu eta parapente egiteko erabiltzen duten mendixka baten lepora iritsi ondoren egundoko sorpresa hartu genuen: Handik Luhosoraino aldapa behera zegoen. Hainbeste aldapen artean ordurarte gorakoak gehiago egin genituenik ez ginen konturatu ere egin. Behin aldapa luze hori jeitsi ondoren Donibane Garazi eta Kanbo lotzen dituen bidearekin bat egin genuen eta azken kilometroak trafiko handiko bide horretan egin genituen. Buelta bukatutakoan eguneko beste momentu atsegina: dutxa, pistinan bainua eta afaria!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Iparraldean bizikletaz

Astebete blogari kasurik egin gabe pasatu dut, baina ez alferkeriagatik! Astebete Lapurdi eta Nafarroaren iparraldea (behe nafarroa) ezagutzeko ahalegineten jardun dugu. Itsasuko kanpinean fregoneta aparkatu eta bertatik abiatuz sei txango egin genituen, zein baino zein ederragoa! Bakoitzak bere artikulua merezi du eta halaxe egingo dut, Itxasutik Itxasurako sei bidaiak edo Zakila bueltak mapa eta guzti jarriko ditut, ea inbiri pixkat sortzen dudan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bizikletaz festetara

Joan etorria 36 kilometro inguru.

Joan etorria 36 kilometro inguru.

Aitzakia polita izan liteke, eta agian balekoa. Ez dakit, ordea, Usurbilgo SantaIxabelak bide polit hori egiten utziko ote diguten. Igeldorako bidea trafiko oso gutxikoa da, goikaldea ez da asfaltoa, baina Orioko zati guztia asfaltatuta dago.

N634tik Orioko Bentara

N634tik Orioko Bentara

Oriotik Orioko Bentarako malda lasai hartu beharreko horietakoa da. bost kilometro inguruko aldapa baita, eta bataz beste %7ko malda dauka. Orokorrean aldapak gora behera gutxi dauzka: behekaldeko baserri aurre batek eta goikaldeko bihurgune gogor batek hausten dute monotonia hori, eta bukaera aldera, Benta baino 500 metro lehenago, aldapa lasaitu egiten da. Bidean zehar bista zoragarria ikus daiteke: Ernio, Aia, Pagoeta, Andatza, Oria ibaiaren meandroak… Gero, goian, ifar alderara begiratuz, antxoarik gabeko itsaso zabala azalduko da, daukan keja bakarra hormigoizko bidea da. Orioko Benta pasa eta Mendi Zorrotzerainoko bidea da hori. Hala ere agian hobe da hormigoizko bidea izaten jarrai dezan, horrela kotxe gutxiago joango baita. Mendi Zorrotzen berriz ere asfaltoa hasten da, eta igeldoraino bixi-bixi (aldapa behera, nola bestela!) joateko aukera eskaintzen du.
Bueltarako bide alternatiboak bila daitezke, Thonik bat edo beste ezagutzen du (kaladeroetara doazen bideak edo).

Igeldorako bidea egin genuen azkeneko aldian Oriotik Zarautza joateko Oribar-zaharreko hondartzatik Zarauzko goiko kanpinera joan ginen (horrek ere agian perfila merezi du, batez ere azkeneko zatiak!), eta esan beharra daukat: Zein polita den Zarautz Kanpinetik begiratuta!

Beno, eta horrelako bide zoragarria azaldu ondoren nor ez da animatuko?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Akabo SanPelaioak

hainbat aldiz egindako ibilbidea

hainbat aldiz egindako ibilbidea

Ederra eguna bizikletaren gainean urtzeko. Gaur homosexualen ohorearen eguna da, nahita jarriko zuten SanPelaioen ondoren. Izan ere Pelaio izeneko hura homofoboa zelako egin zuten santu, beno, hego alderagoko arabiar kulturako agintari baten igurtziei eta laztanei uko egin eta jata bertan akabatu izanagatik egin zuten santu.

uste baino politagoa da!

uste baino politagoa da!

Eta zarauztarrok hori ospatzen dugu. Bai ondo ospatu ere! Pasatakoak pasa ondoren, zerbezak eta GinTonikak bota beharra dagoenez, eta, kabroi batek izorratutako furgoneta konpontzera eraman dudanez, lanera bizikletaz etorri naiz. Oriora, handik Usurbilera eta Hirubidetik barrena Campusera. Ez naiz ausartu Igeldoko aukera egiten. Aldapa latza dauka eta festen ondoren, gaurko beroa kontuan hartuz, erabaki zuhurra hartu dut. Hauetako batean jarriko dut Orioko bentarako igoeraren perfila. Askotan egiten dugun bidea denez, blogean jartzea merezi du. Gaurko ibilbidearen perfila oso erraza da, eta ez dut uste jarriko dudanik… Beno, egia esan ez da hain itsusia eta azpian jarri dut, keletxes!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina