Egun beltza

Alabarekin bueltaxka ematea zen asmoa, baina azken momentuan ez zuela joan nahi esan zidan, baina banekien Imamol eta Xalegi ere ordu berean geratu zirela, beraz, haiei deitu eta zai egoteko eskatu nien, 10 minutuan haiekin izango nintzela. Jantzi eta bizikleta hartzerakoan kurpila zulatuta zeukala ikusi nuen, lehenengo kaguendiosa bota eta bizikleta zaharra hartzea erabaki nuen. Kurpilak puztu (aspaldian erabili gabe baitzegoen) eta lagunengana joan nintzen. Zumaia aldera jo genuen, baina Getaria pasa bezain pronto atzeko kurpila zulatu zitzaidan, ez nuen ezer zapaldu, baina batzutan gertatzen da… Altoa egin, eta kamara aldatu nion. Aurrera jarraitu genuen, eta Iraetako bidegurutzean Matxinbentara joatea erabaki genuen, Xoxote eguneko bazkaria egiteko erreserba konfirmatzera. Azpeitiko sarreran berriz ere kurpila zulatu nuen, hirugarren mekaguendiosa! Lagunei aurrera joateko esan nien, nahiko denbora galdu zutela nigatik eta neu moldatuko nitzela. Beraz bakarrik geratu nintzen eta zulatuak konpontzeari ekin nion. Kamera atera nion kurpilari, baina ateratzerakoan balbula izorratu zitzaidan, laugarren mekaguendiosa. Hala ere beste kamera neukan eta haren zuloa estaltzeko partxeak baneuzkan. Zuloa bilatu eta han ikusi nuen inoiz ikusi dudan zulo handiena… Hala ere saiatu nintzen konpontzen, baina alferrik izan zen. Azkenean telefonoz Mariri deitu behar izan nion nirebila etor zedin kotxez. Eskerrak bateria eta saldoa ez zeuden agortuta!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Egun beltza bidalketan

  1. egilea: Johan

    Earra hi!

    Nik uste boikoteatzaile bat daukekela hire bizikletan kamaran barrun.

    Urrengo mondejukadara ez etorri bizikletan, bestela hoztuko dittuk hi etortzeako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude