Jurramendiri itzulia



Jan eta edan ederki egiten da Nafarroan, eta gorputzari sartutako toxinak botatzeko ibilbide ederrak egin daitezke Alloren inguruan.

Mendiko bizikleta egokiagoa izan daiteke paraje horietan, baina karreterakoarekin ere aukera zabala dago. Horietako bat Jurramendiri itzulia da: 31 kilometroko ibilbidea, trafiko gutxiko bideetan zehar (autobidea kontuan hartu gabe!) eta bista urrutira luzatzeko aukerarekin. Bide hau askotan egin izan dut, eta laua dela dirudien arren ez da horrela. beti aldapatxoak igo eta jeisten doan bidea baita. Alegia, bidean arrastoa lagaktzeko modukoa!
jurramendi

Allotik Arronizerako bideak, gogorra izan gabe, goranzko joera du. Bide oso lasaia da; eskuin aldean Jurramendiko tontorra ikus daiteke, eta ezker aldean lautada handia, olibondoz, mahastiz eta gariz edo garagarrez estalitako lautada. Bide guztian zehar olibondo asko dago, sail berriak ere olibondoz landatu dituzte, nonbait, Trujal Mendiak, Arronizko olio fabrikak dirua ematen du… Olibondoez gain, ardoa egiteko mahatsa ere ugaria da eta Arronizko sarreran baratza mordoa dago: borraja, kardoa, piperra, alkatxofak, esparragoa… Itturri kontserbagileen lonjan zuzenean eros daitezke jaki eder hauek guztiak.

Arroniztik Los Arcos aldera joateko bide berria egin dute, lehen Barbarin, Lukin eta Urbiola herrixketatik igarotzen den bidea hartu behar izaten nuen, dena gora eta behera, baina oraingo honetan bide berria estreinatu dut. Lasaiagoa da, baina Lizarra-LogroƱo bidearekin bat egiten duenean, Urbiolara joateko aldapa gogorra ido behar da, eta gainera, aurrera egiteko ere bideak gora egiten jarraitzen du. Monjardineko bidegurutzean autobidean sartu nintzen, igande goiza izanik batere trafikorik ez baitzebilen, eta bide bazter zabala baitauka autobideak. Hala ere debekatuta dagoela uste dut (lehen inoiz ikusi gabeko seinale handiak ikusi baititut oraingo honetan) eta hurrengoan Azketatik barrena joan beharko dudala iruditzen zait. Gune honetan mahasti ikaragarriak daude, Castillo de Monjardin-eko bodega handi eta dotorea baitago ondoan.

Autobiden pixkat gora egin ondoren, malda behera ederra dago, eta azkenean, Lodosa eta San Adrianeko irteera hartu nuen. Handik Muniainera joan behar da, berriz gora. Ondoren Aberin dago, bertan Oteitzarako bide zaharra har daiteke, Argaren gainetik bi zubi dauzka, eta paraje dotore horretan arrantzan ere egin daiteke. Nik ez nuen bide hori hartu eta Morentinera jarraitu nuen, eta azkenik, Bigazteluko bidegurutzea pasa ondoren, Allora iristen den bi kilometroko aldapa behera jeitsi nuen, bidea gustora bukatzeko modo dotorea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Jurramendiri itzulia-ri

  1. egilea: ibusg

    Eta bizikleta gainean hoanean ikusten dituken ipurdi eta hanka peloten argazkiak noizko.

  2. egilea: Marije

    Hik bezalako bizikleta bueltarik ez diat emango baina tira, Donostian zehar earki ibiltzeko modua behintzat badiat orain.
    Ondo bizi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude