Aiako errege berria

Abuztuko azken igandeko zitan ez genuen hutsik egin. Hemeretzi ziklistak hartu genuen parte Aiako erregetzako lehian. Hogei ere izango ginen Positibon pare bat egun lehenago lurrera erori izan ez balitz… Urte guztia egun horretarako entrenatzen jardun ondoren, erorketa txoro bat dela-eta (sorbaldan tendinitisa, buruan eta besoan puntuak…) parte hartu gabe geratu zen. Zer egingo diogu bada! Ea laster hasten den hurrengo urterako prestaketan.

Irteera ez zen beti bezala izan, hiru taldetan atera ginen, bakoitzak egin behar zuen denboraren arabera, talde bat edo bestea hautatu zuen: mantsoen egin behar zutenak lehendabizi atera ziren, bost minutura tartean ibiliko zirenak, eta handik bostera erregetzeren bila edo denbora ona egiteko asmo eta gogoa zeukatenak. Era horretan batzuek besteen berri izateko aukera izango genuela espero genuen, eta halaxe gertatu zen. Askoz ederragoa izan zen igoera.

Aurtengoan SupreThonyk ez du irabazi, hirugarren geratu da, eta errege berria Pipi da. Hurrengo urtean ea mantentzea lortzen duen. Errege orde ia-betikoa: Imamol. Norbaitek Imamolen taktika goraipatu zuen, alegia, superThonyren atzetik joaten laguntzeko Pipiren fitxaketa ezin hobea izan zela esan zuen. Baina, superThonyri aurrea hartzea lortu bazuen ere, Pipiren atzetik iritsi zen gora, eta beraz, berriz ere bigarren egin du… Ez dakit hain taktika ona izan den.

Argi dago Uberan fin entrenatu dutela aurten: Uberatarrek denborak hobetzea lortu baitute. Denbora onak egiteaz gain erregintza lortu du Maritxuk. Mari hirugarren lekura bidali dute, Fines ere Pirineotan gogor jardun baita.

Nik urte guztian zehar entzun beharko omen dut 40 minuturen bueltan egin nuela… Baina hurrengo urterako hobetzeko ez daukat zaila!

Bakoitzaren denborak hauek izan dira, lehenengo lauren denborak ikusgarriak!

  • Pipi 23:47 (estralurtarra!)
  • Imamol 25:20
  • Thony 25:28
  • JuanMartin 25:32 (ia podiumean sartu zen!)
  • Esnal 29:47 (eta entrenatu gabe…)
  • Gringo 32:22
  • Maritxu 38:49
  • Fines 38:56
  • Bohero 39:08
  • Mari 39:08
  • Ziztazale 39:08
  • Idoia 40:56
  • Imakatz 40:56
  • Xabin 43:49
  • Ibon 44:22
  • Nerea 47:23
  • Ixubi 47:23
  • Aran 53:18
  • Ainhoa 53:18
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude