Zarauztik Billabonara

Txupatxus itxurako ibilbidea...

Txupatxus itxurako ibilbidea…

Ohiko 40 kilometroak luzatzeko aukera erraza da ibilbide hau, baina denbora gehixeago eskatzen du, 56 kilometro inguru baitauzka.

Aldapa gehiena hasieran dauka

Aldapa gehiena hasieran dauka

Hasiera oso ezaguna zaigu: Aiako igoera baita. Jarraian andazarraterako bide zoragarria dator, eta ondoren Asteasurainoko aldapa behera azkarra: asko disfrutatzeko moduko ibilbidea. Asteasutik Billabonara ere indar gehiegi xahutu gabe joan daiteke, beheranzko joera baitauka, baina Billabonan bideari arreta jarri behar zaio, batez ere autobidea ekidin nahi bada. Guk Adunaren azpian geratzen den industrialdean zehar doan bidea hartu izan dugu beti. Asteburuetan trafikorik ez da egoten eta aldaparik ere ez dauka. Bideak Andoaineraino garamatza, eta han, onena herrira sartzea da, herria zeharkatu eta azken momentuan autobidean sartu behar da. Hala ere Lasarte Oriaraino bide bazter zabala dauka, eta gainera, beheranzko joerak bixi-bixi pasatzeko aukera ematen du. Lasarte-Orian Zubieta aldera doan bidea hartzea da aukera onena, Errealaren instalzioetara doan bidea, alegia. Bide horretan aurrera eginez hipodromo ondotik pasa eta Zubieta herriraino joan daiteke bide hestu eta lasai batetik, eta Zubietatik Usurbilgo Santuene auzoraino luzatzen da bide hori, beti ere Oria ibaiaren ondoan eta kotxe oso gutxiko bideetatik. Santuenen, Txokoalderaino doan bide politta har daiteke, baina horretarako bidea galerazten duen seinaleari ez zaio kasurik egin behar, hau da, trenbidearen parean doan bidea hartu eta ibaiaren meandroarekin batera txokoalderaino iritsi ahal da. Han bukatzen dira bide lasaiak, N634 errepidera sartu behar baita txokoalden. Dena den, autopista merkeago (ez ordea merke!) jarri zutenetik asko jeitsi da bertako trafikoa. Orioraino erraz joan daiteke, eta han zudugaria igotzea edo Talai mendi igotzea erabaki bhear da. Guk errazena hartu genuen, hau da, Zudugarai, baina honek ere %6.5eko malda dauka. Eta bukatzeko, aldapa behera!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude