Elkanora zuzenean

Haseran hartu arnasa, bestela...

Haseran hartu arnasa, bestela…

Aurreko aldapatxoa elkanorako bide erraza zela esan nuen, hau berriz zuzenean doan bidea da. Jakina, aurrekoa baino laburragoa eta gogorragoa da. Orain dela urte asko igo nuen, eta benetan gogorra egin zitzaidala gogoratzen dut. Bide honen hasiera urdanetara doan bide bera da, baina urdanetarako aldapa hasten den tokian eskuinera hartu behar da, eta sekadero aldera jo. Hor erreka dotore baten ondoan egiten du bideak, eskailu eta amuarrainak ere badaude bertan. Halako batean egur fabrika batera iristen da, eta han berriz ere eskuinera hartu behar da, egundoko aldapa dauka hasierak, eta ia goraino irauten du aldapak. tartean-tartean baserri-aurreren batean edo bestean atsedenaldi laburrak aurkituko ditu bide hau egitea erabakitzen duenak, baina ez espero besterik. Ia ehuneko 14ko malda dauka, eta 1700 metro eskasetan elkanoraino igotzen da. Meagatik barrena doan bideak 6 kilometrotan igotzen du altura bera, hortik atera kontuak. Bidea hemen ikus daiteke:

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Elkanora zuzenean bidalketan

  1. egilea: Epiola

    Jo Ziztazale!
    Nik ez diat sekula igo aldapa hori bizikletan, kotxean bai eta horrela ere gogorra dek!
    Ba al dakik guk nola deitzen diegun era horretako aldapa motz eta malda haundikoei? Mikrohuinak! Denbora gutxiyan berotu ederra hartzen baitek!! 😀

    PD: Oraindik ere harrituta nagok hire grafikoei begira, beno, ez haiz alperrik grafikoetako maisu ez? jejeje… 😛

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude