Neguko jardun gehiago

Zarautz eta Orio artean dagoen talaimendi.

Zarautz eta Orio artean dagoen talaimendi.

Urtea hasi zen, eta urtarrilaren 15ean tenporadari hasiera eman genion. Lehendabiziko saioan lau bildu ginen, boskarrena ere etortzekoa zen, baina haizea aitzakitzat jarri eta etxean geratu zen. Hala ere ez zen baleko aitzakia, ez baitzebilen halako haize beldurgarririk, ez horixe! Aspaldian gehiegi ibili ez bagara ere Igeldora joatea erabaki genuen, Lehen ere komentatu izan dut ibilbidea eta beti bezain polita izaten jarraitzen du bertarainoko igoerak. Gainera Ibonek bizikletaz inoiz ez omen zuen igo aldapa hori eta bukaeran gustora zegoen. Dena den, bueltako bidean ez ginen talaimenditik barrena etorri, N-634 bidetik itzuli baikinen Oriotik Zarautza. Perfil oso polita dauka Talaimendik, irudian ikus daitekeen bezala, ea hurrengo batean bertatik egiten dugun itzulia…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Neguko jardun gehiago bidalketan

  1. egilea: Epiola

    Aupa Joseba!
    Zuek ere ez daukazue kolpe txikirik eh! Zarauztik irten eta berotu baino lehen malda earra igo zenuten!

    Nere animoak bidaltzen dixkit eta hemendik aurrera hurbiletik jarraituko dizkiat hire ibilbideak (ateratzen dittuken altimetria grafikoak oso onak zer tresna erabiltzen dek?).

    Ah! ta eskuminak familiari! 😉

    Nere bloga oraintxe ari nauk hasten…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude