Durangoko Azokara

Durangoko azoka gainera datorkigu, aurten larehun baino gehiago dira liburu argitaratu berriak. Bizikletaz joanez gero ez dut uste guztiak ekartzeko modurik izango dudanik. Irakurtzea beste kontua da: liburuak erosi egiten baitira, eta ez irakurri!

Beno, eta nola joan behar ote dugu Durangora? Behin baino gehiagotan joan izan gara Zarauztik Durangora bizikletaz. Gainera, bide asko dago bertara joateko, aukera zabala benetan.

img_dic_07_2005_55_43

Behin, Imamol eta biok bizikletaz joaten hasi ginen, baina euriak harrapatu gintuen, eta Azkoititik Bergarara ginoazela, Elosua igotzerakoan, blai eginda bukatu genuen. Ondorioz, Elosua jeisten ikaragarrizko hotza pasa genuen. Bergaran salda beroa hartu, oinetakoetan periodikoa jarri, pixkat lehortu eta Elgetaruntz jo genuen. Ederra aldapa Uberatik aurrerakoa! Kontua zera da, Elgetara iritsitakoan berriz aldapak behera egiten duela, eta Elosua jeisterakoan pasatako hotzak gogoan, telefono mugikorra hartu eta Mariri deitu genion. Fregonetan azaldu zen Elgetara, eta hor bukatu zen gure saioa. Aurten soio hori bukatzeko modurik egingo ote dugu? Imamolekin gauzak zailak daude, agian beste norbaitekin…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Durangoko Azokara bidalketan

  1. egilea: imamol

    Imamolekin zaila? Zer moduzko eguraldia iragarri dute iganderako euskal herri horietan? Eguraldi txarrik ez bada, ni prest bukatu gabekoa bukatzekon (fregoneta hire kontu?). Malagatik, goraintziak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude