Hilabetekako artxiboa: ekaina 2005

Akabo SanPelaioak

hainbat aldiz egindako ibilbidea Ederra eguna bizikletaren gainean urtzeko. Gaur homosexualen ohorearen eguna da, nahita jarriko zuten SanPelaioen ondoren. Izan ere Pelaio izeneko hura homofoboa zelako egin zuten santu, beno, hego alderagoko arabiar kulturako agintari baten igurtziei eta laztanei uko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Windsurfa kaltegarria da

Ziztada jaso nuenetik bigarren astea amaitzera doa. Orkatila ondo daukat, baina windsurfa egiten jardun nuenean egundoko astindua eman nion. Zuatzako ur-kirolen artean windsurfa egiteko aukera izan genuen, eta, bizioso hutsa naizenez, ordubeteko saioa egin nuen. Tablaren gainean orkatilak, ekilibrioa mantentzeko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pedalei eragin bai baina…

kirol bilduma Aste buru honetan bizikletarekin kale. Hala ere, pedalei eragin diegu, baina ur gainean. Kirol ugariko aste burua izan da: frontoia (esku-pelota eta pala), windsurfa, piragua eta pedaloak. Perfila jartzeak ez du merezi, guztiz laua baita, baina, horregatik ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gora drogak!

Beno lehengo Ostegunean sartu zidaten ziztada, eta lehenengo aste hau ederki doa. Dagoenekoz lanera trenez etortzeko moduan naiz, horrek ordu laurdeneko ibilaldia eskatzen du (Lugaritzetik Campusera), baina berriz ondo nabilenez ez daukat arazorik. Azala ere zartatu gabe daukat, zauririk gabe. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Beizamako Urdanpileta

Ez da hain gogorra, baina urruti dago. Xoxote egunean, lauko boskotea bildu ginen hartan, gain batek pelotoia banakako taldetan banatu zuela aipatu nuen. Bidegoeienetik Beizamarako bidean dagoen gaina da horrelako triskantza eragin zuena. Bertan Santa Agedako ermita edo horrelako zerbait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Perfilak ere iritsi dira: Pagoetakoak

Urdanetarainokoa Perfilak ere jarriko nituela, edo jarri nahi nituela, idatzi nuen blogaren aurkezpenean. Hala ere orain arte ez dut perfilik jarri, non lortu ez nekielako… Badira ibilbideen perfilak jartzen dituzten webguneak, baina copyrighta aldarrikatzen dutenez, ez diet hemen propagandarik egingo. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zestoatik Aizarnara

Perfila falta da hemen… Igandeko buelta izan zen, inoiz ez ginela Aizarnara Zestoatik igo eta frogatu beharra geneukala erabaki genuen. Goizeko bederatzitan hartutako erabakaia. Aizarnarako igoeraren perfila Han hasi ginen boskotea, kostako bidetik, Zumaiatik barrena Zestoara joateko intentzioekin. Baina Getarian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pagoeta egunean pagoetan

Ekainaren lehenengpo igandean Pagoeta eguna izan ohi da, eta kuadrila guztia (ia guztia) bertara joatekoa zen, ni izango nintzen bertaratu behar ez zuen gutxietakoa… makina eta makinista. Gainera aurreko aste osoa horkatileko minez pasa ondoren, burutik pasa ere ez zitzaidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Propoliaren eragina?

Maiatzaren 27an hasi nintzen propoliarekin, eta dagoenekoz zerbait gertatu zait, espero ez nuen zerbait. Orain artekoa ikusiz, 8 asteen bukaeran psoriasisak hanka azpiak hartzen dizkit eta zartatu egiten dira, baina propoliarekin hasi naiz eta badirudi psoriasisa ere gelditu egin dela. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina