Uste baino beranduxeago, baina etorri da; gauerdian iritsi da Donostiara. Jende ugari zuen itxaroten; egia esateko, jende asko gerturatu da hura ikusi eta agurtzera. Maria Cristina Hotelera iristeko metro batzuk falta zirenean, autotik jaitsi eta autografo ugari sinatu ditu. Ondoren, jendearekin argazki batzuk atera, prentsarako beste batzuk egin eta hotelera sartu da.
Gaurkoa, egubakoitza, estres handiko eguna izango du. Goizean elkarrizketak eskainiko ditu; eta 15:20ean prentsaurrekoa. Ostean etorriko da momentu handia: Donostia Saria jasoko du, 18:30ean Kursaalen egingo den ekitaldian.